Abonuen egutegia
Abonamenduak berritzea
Modu automatikoan berrituko dira denboraldi osoko abonuak, bai eta abonu laburrak (hastapenekoa, nahierakoa eta tematikoa) ere, ordainketa helbideratuaren bitartez. Abonuen ordainketa helbideratu ez duten denboraldi osoko abonatuek irailaren 23ra arte egin ahal izango dute ordainketa, BOSen bulegoetan. Epe hori igaro ondoren, ez da bermatuko ordura arteko eserlekua mantenduko denik.
Aldaketa-eskaerak
Abonamenduetan aldaketak egin nahi dituzten abonatuek 2022ko ekainaren 13tik 14ra arte egin beharko dute eskaera, posta elektronikoz edo BOSen bulegoetara joanda (09:00etatik 14:00etara).
Bajak
Abonamenduak bajan eman nahi dituzten pertsonek horren berri eman beharko dute posta elektronikoz edo BOSen bulegoetara joanda (09:00etatik 14:00etara), 2022ko ekainaren 14a baino lehen.
Abonamendu berriak erostea
• Denboraldi osorako abonamenduak. Ekainaren 27tik aurrera.
• Abonamendu murriztuak. Irailaren 12tik aurrera.
Sarreren salmenta
Irailaren 19tik aurrera izango dira salgai kontzertuetarako sarrera solteak.
• www.bilbaorkestra.eus
• Euskaldunako leihatilak.