Azken orduko sarrerak 2022-23 denboraldi sinfonikorako.

2022-23 denboraldi sinfonikoko azken orduko sarreren salmenta jarri dugu abian.

Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Denboraldi sinfonikoan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. (baldin eta sarrerak eskuragarri badaude)

Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta baita online ere, gure webgunean.   Aurreko denboraldian ez bezala, oraingo honetan ez da promozio-koderik behar online erosketan deskontua aktibatzeko.

Erosketa-prozesua arintzeko, online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.