Kontzertuak
Ponemos a tu disposición un completo calendario de conciertos categorizados para que te resulte más fácil tu búsqueda. Pulsa sobre la caregoría deseada para activar el filtro.
-
Denboraldia 2021-202225Eka2022
AY, BABILONIO QUE MAREA
Lekua: Arriaga Antzokia
Gehiago ikusi1917.urtean, hitz berri bat jaso zuen Gaztelaniaren Hiztegiak: sicalipsis. Hitzaren jatorria bilatzen baduzue, RAEk azalduko dizue sorkuntza arbitrarioa dela, baina akademiako kide batzuen iritziz etimologia grekoa du. (Interneten bilaketa erraza eginda segituan jakingo duzue hitz horrek zer kontzeptu batzen dituen). Erreferentzia horretatik abiatuta iritsi gara genero sikaliptikora, XX. mendearen hasieran Madrilgo agertoki herrikoietan modan jarri zen horretara. Irudika ditzagun ordukako antzerki-arratsalde haiek, txotisa, Gran Via kalea, sortzen hasiak ziren anarkisten elkarteak monarkiarekin bizikidetzan, greba-jarduera eta langileen mugimendua, eta, bien bitartean, La corte de Faraón zarzuelaren estreinaldia, Putifar jenerala eta Jose kastoa protagonista zituena. Taberna, kafetegi, sereno eta piztutako farolek jantzitako gauak izango ziren, ziur.
Gau honetan, lizunkeria jator eta naturalez betetako orduko gau haiek gogoratu nahi ditugu. Musikak, berezko duen oroitarazteko boterearen bidez, erdi ilunpean egoten ziren dantza-aretoetara eramango gaitu, barre egin eta vaudeville kutsuko gozamen lotsagabearekin bat egiteko prest zegoen jendez betetako lekuetara. Eta, batez ere, Arriaga antzokiak gau dibertigarriarekin itxi nahi du denboraldia, alaitasuna agertokitik besaulki-patiora eramanez. Horretarako, Zarzuela handietako konposizio ahaztezinekin osatu da errepertorioa. Arriaga antzokira etorriko diren entzuleentzat ezagunak izango dira Zarzueletako pieza isekari eta lizunak, guztion memorian gordeta dauden Zarzueletako piezak baitira, besteak beste, Los sobrinos del Capitán Grant, El dúo de la africana, La Gran Vía, Luisa Fernanda eta La corte de Faraón Zarzueletakoak eta genero sikaliptiko esan zitzaionaren beste bitxi batzuetakoak.
Zuzendaritza musikala: Iker Sánchez Silva
Bakarlariak: Vanessa Goikoetxea, Andeka Gorrotxategi, Itziar de Unda, Andrea Jiménez, Christopher Robertson.
Abesbatza: Sociedad Coral de Bilbao
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Produkzioa: Teatro Arriaga -
Denboraldia 2021-202230Eka2022
GERNIKA 85
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiGernika 85.’ Aitor Etxebarria konpositore garaikidearen proiekturik pertsonalena eta handiena da.
Estetika minimalistak eta paisaia eszentrikoak uztartzen dituen obra sinfoniko hau ekainaren 30ean estreinatuko da Euskalduna Jauregian. Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bi Grammy dituen Evelyn Glennie nazioarteko perkusionista bakarlariak, Gernikako Gaudeamus Koralak, eta Aitor Etxebarria berak piano eta instrumentu elektronikoetan, interpretatuko dute.
Gainera, Gernikako Bakearen Museorako grabatutako azken lekukotzak proiektatuko dira. Gernikarraren musika eta egun tragiko hura lehen pertsonan bizi izan zuten pertsonek azaldutako hitzak Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenaren omenez.Iraupena: ordubete (atsedenaldirik gabe)
% 20 BOSeko bazkideak (Txarteldegian baino ez)
-
Denboraldia 2022-202306 - 07Urr2022
Ukrainiako soinuak
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu tematikoa:
Musika eta kontsolamendua
A. Isasi: Die Sünde, op. 19
R. Glière: Concierto para arpa
R. Glière: Sinfonía nº 2 en Do menor, op. 25Marie-Pierre Langlamet, harpa
Erik Nielsen, zuzendariaMusikaren kontsolamendua gerraren zentzugabekeriaren aurrean. Kiev hiriak eman duen musikagilerik garrantzitsuena dugu Reinhold Glière. Ukraniarra, jatorri alemaniar-poloniarrekoa eta Moskun lurperatua, bere bizitzak agerian uzten du musikak ez daukala mugarik. Harpa-joleen kontzerturik gogokoenetako bat idatzi zuen, eta Berlingo filarmonikako solistaren eskutik entzungo dugu guk. Gainera, asko miresten dugun Andrés Isasiren poema sinfoniko bat izango dugu entzungai: Bekatua.
-
Denboraldia 2022-202313 - 14Urr2022
Amerika zazpi haritan
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu:
Haztapeneko abonua
R. Sierra: Fandangos
Y. Costa/Elodie Boundy: Concerto de fronteira
I. Albeniz / R.Fruhbeck: Suite española, selección
E. Castellanos: Santa Cruz de PacairiguaYamandú Costa, gitarra
Carlos Miguel Prieto, zuzendariaOzeano Atlantikoaren gainetik igarotzen den zubi musikalarenak egingo dituen programa bat izango da; bertan, zazpi hariko violao brasildarra entzuteko aukera izango dugu, besteak beste. Instrumentu hori gitarra espainolaren oinordekoa da eta Yamandú Costak, Brasilgo gitarra-jole miretsienak, erabateko birtuosismoarekin jotzen du. Antzinako dantzak gogora dakarzkiguten melodiak eta erritmoak (fandangoa, Roberto Sierra puertorricarraren bertsioan), paisaia anitzak
(“gure” Frühbeck-ek egindako Albénizen suitearen orkestrazioa) eta Caracasko aromak, Evencio Castellanos venezuelarraren eskutik. -
Denboraldia 2022-202317Urr2022
Ganbara 01
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiBakarlari handiak Errezitaldian
Yamandú Costa
Oso pertsonalaYamandú Costa, gitarra
-
Denboraldia 2022-202327 - 28Urr2022
Nobu eta Rakhmaninov-en Bigarrena
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiA. Isasi: Zharufa, op. 12
P. Dukas: La Peri, poème dansé
S. Rachmaninov: Concierto para piano y orquesta nº 2 en Do menor, op. 18Nobuyuki Tsujii, pianoa
Erik Nielsen, zuzendariaNobuyuki Tsujik erabat txundituta uzten gaitu bere teknikarekin, sentsibilitatearekin eta, azken batean, musika egiteko daukan sekulako gaitasunarekin. Eta mirestekoa da hori guztia itsutasuna menderatuz lortu izana, Nobuyuki Tsujik beste gaitasun handi bat baitu: adorea. Berarekin batera begiak itxi eta eskerrak eman baino ez dugu egin behar, Rakhmaninoven Bigarrenaren bertsioarekin gu guztiok hunkitzeagatik. Ekialdeko exotismoaren inspirazioa Paul Dukas eta gure nazioarteko Andrés Isasiren bi poema soinudunen atzean dago, zeinak Malmöko kontserbatorioko konposizioko 2. saria irabazi zuen 1914an Zharufarekin.
-
Denboraldia 2022-202331Urr2022
Ganbara 02
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiBakarlari handiak Errezitaldian
L. van Beethoven: Sonata para piano en Do sostenido menor, “Claro de luna”
F. Liszt: Consolación nº 2
M. Ravel: Menuet sur le nom d’Haydn – Pavane pour une infante défunte – Jeux d’eau
N. Kapustin: 8 Concert Etudes, Op. 40Nobuyuki Tsujii, pianoa
-
Denboraldia 2022-202303 - 04Aza2022
Debussy eta Txistuaren soinua
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiC. Debussy: Prelude a la apres midi d’un faune
Tradicional: Zaharra
Javier Martínez: Karibu Peponi
C. Debussy: ImagesGarikoitz Mendizabal, txistularia
Erik Nielsen, zuzendariaDebussyk ninfen artean txirula jotzen imajinatu zuen faunoa baliatuko dugu txistuaren antzinako soinua musika sinfonikoarekin uztartzeko. Garikoitz Mendizabalen eskutik, gure instrumentuaren alderdi tradizionalaz eta gaurko lengoaiaz gozatuko dugu, Javier Martinezen piezan, kenyarrek erabiltzen duten hiru zuloko txirulan oinarritutakoa. Berriz ere Debussy, oraingoan Images lanarekin, orkestrak bere soinu-paleta sotila erakusteko erronka gisa erabiliko duena.
-
Denboraldia 2022-202321Aza2022
Ganbara 03
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiG. Muffat, C. P. Emanuel Bach, A. Vivaldi:, y G.P. Telemann-en obrak
BOSen ensemble barrokoa
Alfonso Sebastián, klabezinista eta zuzendaria
-
Denboraldia 2022-202301 - 02Abe2022
Eskandinaviar kartsuak
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiP.I. Tchaikovsky: Romeo y Julieta, obertura fantasía
W. A. Mozart: Concierto para piano y orquesta nº 12 en La mayor, K. 414
J. Sibelius: Sinfonía nº 1 en Mi menor, op. 39Sandro Gegechkori, pianoa
Nuno Coelho, zuzendariaXIX. mendeko Errusian Shakespearek idatzitako lanek gero eta zaletu gehiago biltzen zituzten. Zaletasun horrek bultzatu zuen Txaikovski, irakurle amorratua bera, haren drama batzuen inguruan konposatzera. Romeo eta Julieta da guztietan ezagunena, beharbada musikaren historiako maitasun-istorio kartsuenetako bat kontatzen duelako. Mozart eta Sibelius, ordea, formak gordetzekoak dira, baina pasio handia nabari da haien diseinu orekatuen azpian.
-
Denboraldia 2022-202315 - 16Abe2022
Eraztunen jauna: Eraztunaren elkartea
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiH. Shore: Eraztunen jauna: Eraztunaren elkartea
Bilboko Koral Elkartea
(Enrique Azurza, zuzendaria)Bilboko Koraleko Haurren Abesbatza
(J.L. Ormazábal, zuzendaria)“Eraztun bat guztiak gobernatzeko”. Operaren, poema sinfonikoaren eta leitmotiv wagneriarraren iturrietan edanez, soinu tradizionaletatik abiatu eta sinfonismo handiaren epikaraino, ahotsen erabilera bikainarekin, Howard Shorek bere lehen Oscarra irabazi zuen Eraztunaren elkartea filmerako egindako musikagatik. Filmaren proiekzio osoarekin batera interpretatuko dugu hark egindako lana, eta Bilboko Abesbatzaren ahotsak izango ditugu lagun. Mendeurreneko hitzordu handietako bat izango da.
-
Denboraldia 2022-202322 - 23Abe2022
Gabonetako kontzertua
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu:
Hastapeneko abonua
Bilboko Udal Musika Bandarekin lankidetza
David Moyá: Concierto para trompeta, trombón y orquesta
Franco Cesarini: Sinfonía nº 3 “Urban landscapes”
F. A. Barbieri: Sinfonía sobre motivos de zarzuelaEsteban Batallán, tronpeta
Alberto Urretxo, tronboia
Bilboko Udal Musika Banda
José Rafael Pascual Vilaplana, zuzendariaOrkestra eta Banda bi hamarkadetan bizi izan ziren batera, 1939tik 1958ra, gure historian funtsezko pertsonaia dugun Jesús Arámbarriren zuzendaritzapean. Anaitasun hori ospatzeko, programa honetan bi taldeak banaka arituko dira, eta amaieran bat egingo dute. Horrez gain, kontzertuan parte hartuko dute gure tronboi solista den Alberto Urretxok eta Chicagoko Orkestra sinfonikoko tronpeta solista den Esteban Batallánek.
-
Denboraldia 2022-202312 - 13Urt2023
Edertasuna tempus bellian
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiA. Katchaturian: Concierto para violín y orquesta en Re menor
R. Vaughan Williams: Sinfonía nº 5 en Re mayorSergey Khachatryan, biolina
Tarmo Peltokoski, zuzendariaTarmo Peltokovsky gazteak, orkestra-zuzendaritzan etorkizun handia duten izenetako batek, Vaughan Williamsen 5. sinfonia proposatuko digu. Sinfonia hori Europa gerran murgilduta zegoenean idatzi zen, eta garai hartan esaten zenaren arabera “gure garaiko musikarik onbera eta kontsolagarriena zen”. Khachatryan kartsuak, berriz, Khachaturianen kontzertuarekin liluratuko gaitu, bere Armenia jaioterriko oroitzapenek inspiratuta.
-
Denboraldia 2022-202319 - 20Urt2023
Chopin eta Sirenatxoa
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiF. Chopin: Concierto para piano nº 1, en Mi menor, op. 11
A. Zemlinsky: La sirenita, fantasía sinfónicasobre un cuento de AndersenGarrick Ohlsson, pianoa
JoAnn Falleta, zuzendariaGarrick Ohlssonen nagusitasuna nabaria da errepertorio handiko pieza batzuetan, hala nola Chopinen lehen kontzertuan. Eskola zaharraz gozatzeko aukera paregabea izango da, beraz. JoAnn Fallettak, orkestra-zuzendaritzan aitzindaria den emakumeak, aldarrikatu beharreko konpositorea den Zemlinskyren Sirenatxoa obra eder bezain ezohikoaren bertsio propioa eskainiko digu.
-
Denboraldia 2022-202323Urt2023
Ganbara 04
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiG. Onslow. Quinteto para cuerdas n.8 Op. 24 en Re menor
BOSen hari-boskotea
B. Britten: Phantasy Quartet para oboe y trío de cuerdas op.2.
BOSen laukotea oboearekin
R. V. Williams: Phantasy Quintet para quinteto de cuerda
BOSen hari-boskotea
-
Denboraldia 2022-202302 - 03Ots2023
Bi arima errusiar
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu:
Hastapeneko abonua
D. Shostakovich: Concierto para violín y orquesta nº 2, op. 129
S. Rachmaninov: Danzas sinfónicas, op. 45Fumiaki Miura, biolina
Pablo González, zuzendariaAzken 150 urteetako musika-ondare errusiarra ezin neurtuzkoa da, eta arima errusiarra deritzona eratzen lagundu du.
Xostakovitxek eta Rakhmaninovek bi nostalgia-modu irudikatu zituzten beren musikan: erbestean sentitzen den nostalgia, Dantza sinfonikoetan nabarmena (Rakhmaninoven katalogoko kultu-lan bat), eta Xostakovitxena, norberaren herrialdean atzerritar sentitzearen nostalgia behartua. -
Denboraldia 2022-202306Ots2023
Ganbara 5
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiA. Jolivet: Pastorales de Nöel para flauta, fagot y arpa
BOSeko hirukotea
C. Nielsen: Serenata in vano para clarinete, trompa, fagot, violoncello y contrabajo
BOSeko boskotea
P. Hindemith: Kleine Kammermusik Op.24 nº 2
L. Farrenc: Sexteto para vientos en do menor op.40BOSen haize-seikotea pianoarekin
-
Denboraldia 2022-202320Ots2023
Ganbara 6
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiE. W. Korngold: Sexteto de cuerda en Re Mayor Op.10
BOSen hari-seikotea
G. Sollima: Viaggio in Italia
BOSen hari-laukotea perkusioarekin
-
Denboraldia 2022-202309 - 10Mar2023
Amaitugabearen edertasuna
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu tematikoa:
Musika eta kontsalamendua
G. Erkoreka: Concierto para piano y orquesta “Piscis” (Erabateko estreinaldia. SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua)
A. Bruckner: Sinfonía nº 9 en Re menorAlfonso Gómez, pianoa
Erik Nielsen, zuzendariaMendeurrena hasi zenetik urtebete beteko den une zehatzean, ospakizunei amaiera emango diegu, gure nortasuna eta unibertsaltasuna irudikatzen dituen programa batekin. Bilboko konpositorea eta Musika Sari Nazionala den Gabriel Erkorekaren beste kontzertu baten estreinaldiaz gozatuko dugu, Brucknerren azken sinfoniarekin batera. Azken hori obra aparta eta bukatugabea da, ezezagunaren misterioaren aurrean kokatzen gaituena eta “nire Jainko maiteari” eskainitakoa.
-
Denboraldia 2022-202320Mar2023
Ganbara 7
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiPietro Nardini: Cuarteto de cuerda nº 1 en La Mayor
E. Laló: Cuarteto en Mi bemol Mayor Op 45BOSen hari-laukotea
J. C. de Arriaga: Cuarteto de cuerda nº 1 en re menor
BOSen hari-laukotea
-
Denboraldia 2022-202323 - 24Mar2023
El retablo de Falla con las marionetas de Per Poc
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiL. Farrenc: Sinfonía nº 3
M. Ravel: Don Quichotte à Dulcinée, para barítono y orquesta
M. de Falla: El retablo de maese Pedro (Estreinaldiaren mendeurrena)Naroa Intxausti, Trujamán
Mikeldi Atxalandabaso, Maese Pedro
José Antonio López, Don Quijote
Compañía de marionetas Per Poc
Erik Nielsen, zuzendariaPolignaceko printzesak Parisko bere jauregian interpreta zitekeen obra eszeniko bat eskatu zion Manuel de Fallari, eta Cadizeko konpositoreak Kixoteren pasarte batean oinarritutako maisulan txiki hau sortu zuen. Estreinaldiaren mendeurrenean, hark sortu zen bezala interpretatuko dugu, Per Poc Txotxongilo Konpainia bikainarekin eta aparteko hiru abeslarirekin batera. Aperitibo gisa, Louise Farrenc harrigarriaren katalogo sinfonikoa errepasatzen jarraituko dugu.
-
Denboraldia 2022-202324Api2023
Ganbara 8
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiG. Crumb: Vox Balaenae for Three Masked Players
BOSen flauta-, oboe- eta piano-hirukotea
G. Mahler – Alfred Schnittke: Cuarteto para piano y cuerda en la menor
BOSen laukotea pianoarekin
F. Schubert: Quinteto para piano y cuerdas en La Mayor Op. 114 “La Trucha”
BOSen boskotea pianoarekin
-
Denboraldia 2022-202327 - 28Api2023
Brass for Africa
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu:
Hastapeneko abonua
S. Prokofiev: American overture, op. 42
Brass for Africa: Música de Guy Barker y Alan Fernie
A. Copland: Sinfonía nº 3Brass for Africako bakarlariak
Erik Nielsen, zuzendariaMunduaren zati honetan musikak kontsolamendua ematen badigu, beste leku batzuetan musika bizirauteko tresna bat da. Brass for Africa erakundeak Ugandako, Liberiako eta Ruandako ehunka gazteren bizitza eraldatzeko lan egiten du, musikan aurkitzen baitituzte bizitza duinago bat izateko tresnak. Ohore handia da gure denboraldian programa humanitario honi esker sortutako musikari-talde bat aurkeztea eta haien bizi-esperientzietatik ikastea. Eta horiekin batera, Coplanden sinfonia monumentala izango dugu entzungai.
-
Denboraldia 2022-202304 - 05Mai2023
Cuarteto Casals-en 25 urte
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu tematikoa:
Musika eta kontsolamendua
V. Borisova-Ollas: Angelus
J. Adams: Absolute Jest, para cuarteto de cuerda y orquesta
R. Strauss: Muerte y transfiguraciónCuarteto Casals
Shiyeon Sung, zuzendariaMusikara eta kontsolamendura itzuliz, programa honetan eskainiko ditugun hiru obrek transzendentaltasunari buruz hausnartzen lagunduko digute: Victoria Borisova-Ollasen Angelus, Munich hiriaren 850. urteurrenerako idatzitako meditazio-pieza bat; John Adamsek Beethoveni egindako omenaldia, Cuarteto Casals bikainaren esku-hartzearekin (ez itzazue galdu ganbera-errezitaldian), eta Strauss gazte baten poema sinfonikoa, bere bizitza osoa errepasatzen duen artista bat irudikatzen duena.
-
Denboraldia 2022-202308Mai2023
Ganbara 9
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiBakarlari handiak Errezitaldian
Cuarteto Casals
J.S. Bach: El arte de la fuga
-
Denboraldia 2022-202318 - 19Mai2023
Lorenza Borrani, Mozart eta Schubert
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu:
Hastapeneko abonua
BOSbaroque
W.A. Mozart: Serenata notturna, K. 239
A. Schnittke/V. Spivakov: Suite en estilo antiguo
F. Schubert: Sinfonía nº 5 en Si bemol mayor, D. 485Lorenza Borrani, kontzertino zuzendaria
BOSbaroqueren eskemaren baitan, errepertorio klasiko eta neoklasikoetan murgilduko gara Lorenza Borrani biolinista, lider eta zuzendari bikainaren eskutik. Bere karisma eta inkonformismoak bi klasiko handiren bertsio berritzaileak ekarriko dizkigu: Mozarten Gaueko serenata txikia eta Schuberten Bosgarrena, Alfred Schnittke interesgarriaren iraganaren berrikuspenaz gain.
-
Denboraldia 2022-202322Mai2023
Ganbara 10
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusiP. Schoenfield: 4 Music Videos
BOSen hirukotea pianoarekin
Astor Piazzolla
Tangoaren historia/BOSen “Tango maitea” ensemblea
-
Denboraldia 2022-202301 - 02Eka2023
Suzuki eta Mozarten Requiem
Lekua: Euskalduna Jauregia
Gehiago ikusi
Abonu:
Musika eta kontsolamendua
Hastapeneko abonua
F.J. Haydn: Sinfonía nº 44 en Mi menor “Trauer”
T. Takemitsu: Requiem
W.A. Mozart: Requiem en Re menor, K. 626Jone Martínez, sopranoa
Roxana Constantinescu, mezzosopranoa
Benjamin Bruhns, tenorea
Christian Imler, baxua
Iruñeko Orfeoia/Orfeón Pamplonés(Igor Ijurra, zuzendaria)
Masaaki Suzuki, zuzendariaMasaaki Suzuki errepertorio barroko eta klasikoko zuzendari prestigiotsuenetako bat da. Bach Collegium Japan sortu zuen, eta bere irakaspenak beste orkestra batzuetara zabaldu ditu zuzendari gonbidatu gisa. Bere eskutik eta Iruñeko Orfeoiaren ahotsen eta lau bakarlari bikainen eskutik, edertasun amaigabeko lan baten misterioak zeharkatuko ditugu. Jeinu batek bere azken egunetan egindako adierazpena da, eta gizateria osoari zuzendutako kontsolamendu-mezua.