BOSek ISO ziurtagiria berritu du

ISO 9000:2001 egiaztagiria lortzen duen Estatuko lehenengo orkestra, eta, ditugun informazio guztien arabera, Europako lehenengo orkestra bihurtu eta urte batera, BOSek AENOReko ikuskatzaileen lehenengo ikuskapena izan du, eta aldeko emaitza lortu.
Orain dela urtebete lortutako eta orain berritutako ISO egiaztagiriak oinarrizko bi alderdi ditu, herritarrei zerbitzu zuzena eskaintzen dien kultur erakunde batentzat: kontzertuen kudeaketa eta abonu eta salmenten kudeaketa.

Operazio-prozesu bi horietako lehenak Orkestraren jarduerak, hau da, kontzertuak antolatzeko orduan eman beharreko urrats guztiak eta aintzat hartu beharreko alderdi guztiak aztertzen ditu. Bigarrenak, berriz, orkestra baten oinarrizko harremanetako bat jasotzen du, bezeroekiko harremana, alegia. Bi kasuetan, zenbait mekanismo sortu dira, betearazpenaren kalitatea etengabe aztertu ahal izateko eta kalitate handiagoko zerbitzu eraginkorragoa eskaintzea ahalbidetuko duten hobekuntzak egin ahal izateko; izan ere, zerbitzu horrek, gainera, BOSen bezeroen itxaropenak ase behar ditu, bai Orkestra kontratatzen duten erakunde publiko edo pribatuena, zein BOSen kontzertuetara joaten den jendearena.

Oinarrizko prozesu bi horiek laguntza-prozesuak dituzte atzean, eta prozesu horiek ere aztertu eta baloratu egiten dira ikuskaritzan. Laguntza-prozesu horiek Orkestraren barne-prozesuak (Giza baliabideak eta langileen prestakuntza; erosketak eta azpikontratazioak; dokumentazioaren kontrola; baliabide teknikoak; barne-ikuskaritzak; eta hobekuntzak egiteko kontrol sistema) eta bezeroen asebetetzea ebaluatzeko sistemak dira, hala barne-bezeroena (gure jardueretako ikus-entzuleak) nola kanpokoena (kontratatzen gaituzten erakundeak).