BOSek Omanera bidaiatuko du, Madama Butterfly interpretatzeko

Orkestra Omanera abiatuko da ostiral honetan, eta Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren «Madama Butterfly» operaren bi emanaldietan parte hartzeko

Bilbon, 2019ko urtarrilaren 8an

Ostiral honetan, BOSek Omanera bidaiatuko du, eta urtarrilaren 17an eta 19an Maskateko Royal Opera House-n jardungo du, Pereladako Jaialdiak bertara eramandako G. Pucciniren Madama Butterfly operaren bi emanaldietan parte hartzeko.

Musikarien buru Uruguaiko María José Siri sopranoa dugu; berarekin batera honakoak arituko dira: Roberto Aronica, Pinkertonen rolean; George Gagnidze Sharplessen rolean; Veronica Simeoni, Suzukiren rolean, eta Intermezzo abesbatza. Pezoian BOS egongo da, guztiak Marco Armiliato maisuaren zuzendaritzapean.

Joan Antón Rechik sinatutako Deutsche Oper am Rhein-en koprodukzioa da Butterfly hau, eta Castell de Peralada jaialdian estreinatu zen 2017ko udako edizioan, orduan ere BOSen partaidetzarekin.
Oraingoan, BOSeko 73 musikarik bidaiatuko dute, agenda beteta, publikoarentzako bi emanaldiak eskaintzeko, bai eta bost entsegu egiteko ere.

Bilbon ez gauden bitartean, gure denboraldi sinfoniko honetan bi orkestra sinfoniko gonbidatu izango ditugu gurean. Aste honetan, urtarrilaren 10ean eta 11n, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa izango dugu gurekin. Datorren astean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren txanda izango da; zehazki, urtarrilaren 17an eta 18an. Hurrengo denboraldietan bisita itzuliko diegu.

Oman Royal Opera House