BOSEN JARDUNA 2017KO ABUZTUAN

BOSek Santanderko Nazioarteko Jaialdian eta Pereladako Nazioarteko Jaialdian hartuko du parte, eta Bilboko Aste Nagusian ohiko hitzordua izango du publikoarekin

Bilbon, 2017ko abuztuaren 1ean

BOSek agenda gainezka dauka abuztuan: birritan hartuko du parte Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Kataluniara bidaiatuko du Pereladako Nazioarteko Jaialdiaren barruan antzeztuko den Madama Butterfly operan parte hartzeko, eta, amaitzeko, urtero bezala, hitzordua izango du Bilboko publikoarekin, bertako Aste Nagusian.

Santanderko Nazioarteko 66. Jaialdia

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Santanderko Nazioarteko 66. Jaialdia inauguratuko du, Rubén Gimenoren zuzendaritzapean. Beste hainbat alditan ere BOSekin batera aritu izan da Gimeno, eta publiko osoarentzako errepertorioa eskainiko du.

MUSIKA GUZTIONTZAT DA

Data: 2017ko Abuztuaren 2an
Lekua: Argenta aretoa · Santanderko Jaialdien Jauregia
Ordua: 20:30

Richard Wagner: Holandar alderraia obraren obertura
Antonin Dvorák: 1. dantza eslaviarra Do maiorrean, Op. 46
Giuseppe Verdi: La forza del destino obraren obertura
Franz von Suppé: Poeta eta baserritarra obraren obertura
Pietro Mascagni: Cavalleria rusticana obraren intermezzoa
Goachino Rossini: La gazza ladra obraren obertura
Goerges Bizet: Carmen obraren 1. suitea
Rubén Gimeno: zuzendaria

Kontzertu hau Gamazo inguruan dagoen kanpoko pantaila baten bidez emango da, baita streaming bidez ere. Horrez gain, kontzertua Kantabriako beste sei udalerritan ere proiektatuko da: Arnuero, Castro Urdiales, Escalante, Noja, Ribamontán al Mar eta San Vicente de la Barquera udalerrietan, hain zuzen. Bertan, pantailak jarriko dituzte, herritarrek zuzeneko musikaz gozatu dezaten.

Santanderko Nazioarteko 66. Jaialdia inauguratu eta 11 egun geroago, Bilbao Orkestra Sinfonikoa Kantabriako hiriburura itzuliko da, Tchaikovskiren musika zuzenean interpretatzeko, Biarritzeko Malandain Balletaren ikuskizun handian.

EDERRA ETA PIZTIA – BALLETA

Data: 2017ko Abuztuaren 13a
Lekua: Argenta aretoa · Santanderko Jaialdien Jauregia
Ordua: 20:30

Piotr Ilich Tchaikovski: Eugene Oneguin, Hamlet, 5. sinfonia eta 6. sinfonia “Patetikoa” obren zatiak

Malandain Ballet Biarritz

Thierry Malandain: koreografia

Castell Perelada Jaialdia

Bilbao Orkestra Sinfonikoak Castell Perelada Jaialdiaren 30. edizioan hartuko du parte. Ekitaldi sendo horrek ospe nabarmena du nazioartean. Jaialdian, Puccini maisuaren “tragedia japoniarra” interpretatuko du. Istorioa eta musika zuzen-zunean helduko dira bihotzera, eta ikus-entzuleak hunkituko dituzte. Obra hau errepertorio klasikoaren opera enblematikoenetako bat bihurtu da.
Jaialdian agertoki nagusian eskainiko diren bi ekitaldietako bat izango da Orkestrarena, eta luxuzko intrerprete-taldea izango du: Ermonela Jaho, Bryan Hymel eta Carlos Álvarez. Bestalde, Dan Ettinger maisuak zuzenduko du BOS, Estatuan egingo duen debutean.
Puccini maisuaren “tragedia japoniarra” Pereladara iritsiko da, Joan Anton Rechi eszena-zuzendariaren begiradapean, Jaialdiaren eta Deutsche Oper Am Rhein-en koprodukzioan. Bertan, Madama Butterfly aztoratzaile eta hunkibera aurkezten da, suntsiketaren unibertso poetikoaren barruan. Bigarren Mundu Gerran, Nagasaki hiriko arorik ilunenean dago girotuta. Atsekabean murgildutako emakumezko protagonistari berari eragiten dion tragedia hau tragedia kolektibo ere bihurtzen da, historiako pertsonaia guztiei eragiten baitie.

MADAMA BUTTERFLY: DENBORAN HARRAPATUTAKO TXIMELETA

Data: 2017ko Abuztuaren 7an eta 9an
Lekua: Lekua: Gazteluko Parkearen auditorioan
Ordua: 22:00

Opera hiru ekitalditan
Giuseppe GIACOSAren eta Luigi ILLICAren libretoa
John LUTHER LONGen kontakizunean inspiratuta, David BELASCOren izen bereko antzerki-obran oinarrituta
Giacomo PUCCINIren (1858-1924) musika

Ermonela JAHO, Cio-Cio-San: Madama Butterfly
Bryan HYMEL, B.F. Pinkerton: AEBetako itsas armadako tenientea
Carlos ÁLVAREZ, Sharpless: AEBetako kontsula Nagasakin
Gemma COMA-ALABERT: Suzuki, Cio-Cio-Sanen zerbitzaria
Vicenç ESTEVE MADRID: “Goro”
Carles PACHÓN: “Yamadori printzea” – Francesc Viñas 2017 lehiaketaren Castell de Perelada Jaialdiaren Ezohiko sariaren irabazlea

Joan Antón RECHI: zuzendari eszenikoa
Cor del Gran Teatre del Liceu
Conchita GARCIA: abesbatzaren zuzendaria
Dan ETTINGER: musika zuzendaria

Bilbao –Aste Nagusia

Bilboko Udalak aurtengo Aste Nagusirako antolatutako kontzertuen barruan, BOSek kontzertu handia eskainiko du El Consorcio ahots boskote enblematikoarekin batera.

EL CONSORCIO + BOS ABANDOIBARRAN

Data: 2017ko Abuztuaren 23an