BOSen kontzertuak YouTuben: Gabonetako egitaraua

Gure YouTubeko orrian eskuragarri dago jada Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Gabonetako Kontzertuaren emanaldia. 2020ko abenduaren 17an (osteguna) grabatutako 7. kontzertua da; amaieran interpretatu zen Hator Hator kanta aurreratu genuen jada, Gabonetako zorionak emateko formatuan.

Kontzertura joaterik izan ez bazenuen, edo esperientzia errepikatu nahi baduzu, L.V. Beethovenen lau obraz gozatzeko aukera eskaintzen dizugu:

·      1. sinfonia Do Maiorrean, Op. 21
·      2. erromantza biolin eta orkestrarako Fa Maiorrean, Op. 50
·      Fantasia piano, koru eta orkestrarako do minorrean, Op. 80
·      Kristo olibondoen mendian, Aleluia, Op. 85

Gainera, jakinarazten dizugu gure egitarauetako bideoak igotzen jarraituko dugula Youtubeko gure kanalera, haietaz gozatu dezazun.