BOSen sarreren salmenta sisteman izango diren aldaketei buruzko informazioa

Urtarrilaren 1etik aurrera, BBK-k aldatu egingo du orotarako kutxazain, Internet eta telefono bidez sarrerak saltzeko sistema.
Egun horretatik aurrera, Kutxabanken sistema horien bidez sarrerak erosi nahi dituzten pertsonek honakoa hartu beharko dute kontuan:
1.     Kutxabanken orotarako kutxazainetan eta webgunean sarrerak eskuratu ahal izango dira, eta komisio hauek kobratuko dira:
a.     Erosketa Kutxabanken txartelekin egiten bada: 0,60 euroko komisioa, erositako sarrera bakoitzeko.
b.     Erosketa beste finantza-erakunde batzuen txartelekin egiten bada: 0,90 euroko komisioa, erositako sarrera bakoitzeko.
2.     Telefono bidezko erosketa. Kutxabanken sarrerak telefonoz saltzeko sistema desagertu egingo da urtarrilaren 1etik aurrera.
BOS Kutxabankek eskaintzen zuen zerbitzua ordezkatuko duen telefono bidezko salmenta zerbitzua abian jartzeko negoziazio-prozesuan ari da.
Sarrerak BOSen webgunetik erostea. Inplementatuko den sistema berriari esker, sarrerak zuzenean eros daitezke BOSen webgunetik. BOSen webgunetik erositako sarrera bakoitzak 0,90 euroko komisioa izango du, erabilitako kreditu-txartela igorri duen erakundea gorabehera. Sistema hau ez dago erabilgarri une honetan, nahiz eta luze barik abian jartzea espero dugun.
Aipatutako sistemen bitartez sarrerak saltzeko komisio guztiak ez daude BOSen menpe, eta, beraz, ez diote diru-sarrerarik ekarriko.
Azkenik, gure bezeroei gogorarazi nahi diegu txartel-leihatiletako salmenta orain arteko baldintza berberetan mantenduko dela: Euskalduna Jauregiko txartel-leihatiletan, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara, eta kontzertu egunetan, baita 12:00etatik 14:00etara ere.