BOSen WEB orri berria

Duela 4 hilabete, BOSek Gizartearekin komunikatzeko ildo berriak ireki zituen. “Gizarte-sare” deiturikoek duten gero eta garrantzi handiagoa dela-eta, BOSek komunikazio-kanalak sortu zituen Facebook, Twitter, Flickr eta Youtube-n. Ondoren, beste kanal bat sortu da, duela hilabete inguru, Tuenti-n; kanal berriaren erabiltzaile gehienak, gazteenak, lehentasuneko helburua dira Orkestrarentzat.

Lau hilabete hauetan zehar, BOS ohartu da beharrezkoa zela Interneten foro horietan guztietan egiten ari den lana bilduko zuen egitura bat izatea, BOSen jarduera guztien inguruan sortzen diren informazio-elementu guztien historikoa sortzeko baliagarri izateaz gainera.

Zalantzarik gabe, elementu integratzaile hori BOSen WEB orria bera izan behar zen. Orain arte oinarrian informazio-emailea zen orria, helburu horretarako ezin hobeto egokitzen zen egitura zuena. Izan ere, hori erakusten du orrialdeak izan duen bisita kopuru handi eta gero eta ugariagoak: 17.107 bisita 2009an, hau da, 2008an baino %39,5 gehiago.

Informazioaren gaineko alderdia osatzeko eta informazioaren ikuspuntutik egin den guztiaren “biltegi” bihurtzeko, orrialdea sakon berritu da. Prozesu honetan, era berean, duela lau urte sortu zenetik Internetek bereganatu dituen ezaugarri berrietara egokitzeko aprobetxatu da.

Eraskin bat erantsi da hemen