Haurtxoentzako Kontzertuak

Drrrrrr Bdrrrrrr
Bdrrróóó
Mmmmmmm

Musicalmente konpainia
Sordinak eta dultzainak oso zaharrak diren haize-instrumentuak dira. Zurezko tutuekin eginak, mihi bikoitzarekin sortzen dute soinua, eta gure fagotaren eta kontrafagotaren aitzindariak dira. Haurtxoek gustukoen duten soinua fagotarena da, eta duetorik gozoena fagotena da. Beste ezerk ez bezala haurtxoen masailak dardararazten dituzten zaporeak, tinbre osoz airea margotzen dituztenak. Eta soinu horiek eskainiko dizkigute Pedro eta Gonçalo Pereira anaiek, zeinak kontzertu horiez gozatu zuten lehenengo haurtxoak izan baitziren eta orain bakarlari gonbidatu gisa itzuli baitira.

Eskerrik asko Pedro eta Gonçalori soinu gozoengatik!

21 – 22 – 23 urtarrila 2022
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat

Sarreren prezioak:
– Orokorra 11 €
– BOSeko abonatuentzako 9 € (Txartel-lehiatilan soilik, aldez aurretik egiaztatuta)

Edukiera: 160 ikus-entzule (40 haurtxo + haurtxo bakoitzeko 3 laguntzaile gehienez)

Garrantzitsua: Aretora sartzen diren pertsona guztiek (haurtxoek barne) dagokien sarrera aurkeztu beharko dute.

Beste behin, gure jarduera didaktikoaren baitan, aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten haurtxoentzako kontzertuak eskainiko ditugu.

Programara joan