“El diario de un desaparecido” ikuskizunerako, BOS eta Arriaga Antzokiaren arteko akordioa.

Generoa: Opera

Maiatzak 15tik 16ra

Txekiar Errepublikako Leos Janácek konpositorea XX. mendeko musikaren ordezkaririk aipagarrienen artean agertzen da, eta “Diario de un desaparecido” estreinatu zuen Brnoko Antzokian, 1921. urteko apirilaren 18an kontzertu bertsioan eta, 1926ko urrian bertsio eszenikoan, Liublianan. Tenore, mezzosoprano, emakumeen koru (3 ahots) eta pianorako egindako abestien zikloa da, Ozef Kaldaren poemetan oinarritua. Orain eskainiko dizuegun produkzioa Madrilgo Errege Antzokian estreinatu zen 2008an, bertsio eszenikoan.