Gure denboraldi sinfonikoko amaierako kontzerturako azken orduko sarrerak

Azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia amaitzen dugu gure denboraldi sinfonikoan.

Azken orduko sarrerek deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.

Orain, promozioa denboraldi sinfonikoko azken saioaren lehen egunari zuzentzen zaio:

17. abonua (ekainak 3).

Gehienez azken orduko 50 sarrera jarriko ditugu salgai, egun horretako emanaldi bakoitzerako.

Sarrerak emanaldi bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira.

Erosketa ezin da 2 sarrera baino gehiagokoa izan pertsona eta funtzio bakoitzeko.

Azken orduko sarrerak leihatilan eros ditzakezue, baita online ere, gure webgunearen bidez.

Webgunean deskontuarekin erosteko, sustapen-kode hauek sartu beharko dira:

17. abonua:

Osteguna 2021/06/03 12:00etan = BOSORK1701
Osteguna 2021/06/03 19:30etan = BOSORK1702

Egungo osasun-egoera dela eta, eta erosketa-prozesua arintzeko, on line erostea gomendatzen dugu, baita kreditu-/zordunketa-txartelarekin ordaintzea ere.

Etorkizuneko promozioen berri emango dugu gure webgunearen bidez.