Info Covid

30 Mar 2021

Carlos Miguel Prieto zuzendariak JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du

Carlos Miguel Prieto maisua Bilbao Orkestra Sinfonikoko burua izango da gure denboraldi sinfonikoaren 13. programan (apirilaren 22a eta 23a). JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du, pandemiaren gaur egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu. Egitaraua J.Brahms: Bariazioak Haydnen gai baten gainean F. Liszt: 1. kontzertua piano eta orkestrarako A.Ginastera: … Jarraitu irakurtzen “Carlos Miguel Prieto zuzendariak JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du”

Leer más
9 Mar 2021

Soyoung Yoon biolin-jotzaileak Fumiaki Miura ordezkatuko du

Soyoung Yoon biolin-jotzaileak bakarlari lanak egingo ditu gure denboraldi sinfonikoaren 11. egitarauan (martxoaren 18an eta 19an). Fumiaki Miura ordezkatuko du, pandemiaren egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu.

Leer más
8 Mar 2021
noticia covid

Udal-konfinamendua bukatu da

Lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuak udal-konfinamendua indargabetu du. Horrela , martxoaren 9tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duten pertsonak BOSeko kontzertuetara etor daitezke iada. Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen, (www.bilbaorkestra.eus) azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

Leer más
15 Ots 2021

Aldaketak udal-konfinamenduan. Bilborekin mugakideak diren udalerriak.

Lehendakariaren otsailaren 12ko 7/2021 Dekretuak udal-konfinamenduko hainbat atal aldatzen ditu. Horrela , otsailaren 15etik aurrera, Bilborekin mugakideak diren udalerrietan bizi diren abonatuak BOSeko kontzertuetara etor daitezke iada. Hauexek dira Bilborekin mugakideak diren udalerriak: Alonsotegi, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Sondika, eta Zamudio. Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen , (www.bilbaorkestra.eus) … Jarraitu irakurtzen “Aldaketak udal-konfinamenduan. Bilborekin mugakideak diren udalerriak.”

Leer más
27 Urt 2021
noticia covid

Udal-konfinamendua

Gaur egun indarrean dagoen araudiak, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzea eta ateratzea, eta Erkidego barruko mugikortasuna  murrizten ditu. Gure kasuan honek esan nahi du, aipatutako murrizketek irauten duten bitartean, Bilbotik kanpo bizi diren  abonatuek  ez dutela orkestrak programatutako kontzertuetara joaterik izango. Murrizketa-aldian, aipatutako abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien … Jarraitu irakurtzen “Udal-konfinamendua”

Leer más
10 Abe 2020

Bizkaiko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak kentzen dira

Abenduaren 12tik aurrera Bizkaiko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak kentzen dira, eta ondorioz  Bizkaian bizi diren gure ikusle guztiek gure kontzertuetara etortzeko aukera izango dute. Eserlekua esleituta duten abonatu guztiek erabil ditzakete berriz ere helarazi genizkien sarrerak. Gainerakoei gogorarazten diegu eskura daudela sarrera solteak; abonatua izanez gero, tarifaren % 20ko deskontuarekin eskuratu ahal izango dira. Gure … Jarraitu irakurtzen “Bizkaiko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak kentzen dira”

Leer más