Kontzertuak

ADRIANA LECOUVREUR-2013-2014

Francesco Cilea


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

Adriana                         Ainhoa Arteta
Maurizio                        Bruno Ribeiro
Princesa de Bouillon     Luciana D’Intino
Michonnet                     Luca Salsi
Príncipe de Bouillon     Stefano Palatchi
Abate de Chazeuil        Francisco Vas
Mlle. Jouvenot              Marta Ubieta
Mlle.Dangeville            Nuria Lorenzo
Quinault                      Miguel Angel Arias*
Poisson                      Manuel de Diego
     
             
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao
    

Director musical      Fabrizio Carminati
Director de escena      Lorenzo Mariani
Director del coro      Boris Dujin
Coreografía              Igor Yebra
       

Producción Teatro San Carlo di Napoli

 

*Debuta en ABAO-OLBE

DATAK

  • 18 urtarrila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 21 urtarrila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 24 urtarrila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 27 urtarrila 2014       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

ADRIANA LECOUVREUR

Lau ekitaldiko opera

Arturo Colauttiren libretoa,

Eugène Scribe eta Ernest Legouvéren Adrienne Lecouvreur obran oinarrituta,

Francesco Cilèaren musikarekin

 

Maurizio, Saxoniako Kondea (tenorra)

Adriana Lecouvreur, Comédie Françaiseko antzezlea (sopranoa)

Michonnet, Comédie Françaiseko zuzendaria (baritonoa)

Bouillongo printzesa (mezzosopranoa)

Bouillongo printzea (baxua)

Chazeuilgo abadea (tenorra)

Quinault (baxua)

Poisson (tenorra)

Jouvenot andrea (sopranoa)

Dangeville andrea (mezzosopranoa)

Maiordomo bat (tenorra)

 

 

Istorioa Parisen gertatzen da, 1730ean.

 

I. ekitaldia

Comédie Françaiseko aldagelak. Jouvenot, Dangeville, Poisson eta Quinault Comédie Françaiseko aktoreak eszenara ateratzeko prestatzen ari dira eta eszena zuzendariari, Michonnet atsekabetuari, arreta jartzen ari dira; honek bere karguari eusten dio inoiz Comédieko bazkide bilakatu ahal izateko itxaropen sekretuarekin.  

Orduan, Bouillongo printzea, antzerkiko izar baten "babeslea", iritsiko da Chazeuilgo abadearekin batera. Biak emakumezko aktoreei konplimenduak egiten entretenitzen dira. Printzeak Duclosesngatik galdetuko du, baina une horretan Adriana Lecouvreur agertuko da gutxi barru antzeztuko duen papera ozen esanez eta bere artearen benetako maitale gisa agertuz. Printzeak urduri jarraituko du Duclos ez dagoelako eta, ohar bat idatzi duela dakienez, Chazeuilgo abade leialari eskatuko dio oharra lortzeko, norbait erostea beharrezkoa izanez gero egin dezan, dirua emanez.    

Michonnet, Adrianari amodioa agertzeko prest, Carcasonako osaba baten herentzia txiki bat jaso duela esaten hasiko da. Berak ez du ezer ulertzen, baina amodioa agertzera doanean, berak Mauricioren, Saxoniako Kondea eta Poloniako erresumarako erregegaiaren, zerbitzura dagoen ofizial gazte bat maite duela aitortuko dio. Egia esan, ofizial gaztea Mauricio bera da, ezkutuan agertzea erabaki duena. Adriana Michonneti ofizial gaztearengatik sentitzen duen amodioa deskribatzen ari zaion unean, Mauricio bera agertuko da, amodioz gainezka. Dena dela, egoera zailean aurkitzen dela esango du, eta Saxoniako Kondearen mesedea galdu izanaren beldur dela. Adrianak, bioleta-sorta oparituz, Konde ezagutzeko aukera duenean ofizial gaztearen mesedetan hitz egingo diola zin egitngo du. 

Abadeak bere neskamearen bidez Duclosen oharra lortu du; bertan, printzeak berarekin egoteko erabiltzen duen Senaren inguruko etxe batean hitzordua eskatzen da. Baina oharra Maurizioren palkora zuzenduta doa eta printzeak, oso jeloskor, emanaldiaren ondoren etxe horretan jai bat antolatzea erabakiko du, haiek in fraganti harrapatzeko asmoarekin.

Michonnet Adrianaren bakarrizketa ikusten ari da eszenan. Duclosek Bouillongo printzesaren agindua jarraituz idatzitako oharra Maurizioren eskuetara iritsiko da eta hau, oharra irakurri ondoren, antzokitik aterako da Adrianaren zain egoteko agindua bete gabe. Printzeak aukera baliatuko du denak etxera gonbidatzeko. Adrianak hasieran ez du gonbidapena onartuko, baina Saxoniako Kondearekin elkartu ahal izango dela jakiten duenean, bere maitalearen alde egin ahal izateko itxaropenarekin gonbidapena onartuko du.

 

II. ekitaldia

Senaren inguruko etxe bateko egongela. Bouillongo printzesa Maurizioren zain dago urduri, eta  agertzen denean, atzerapenarengatik azalpenak eskatuko dizkio. Mauriziok, lasai dadin, lehen Adrianak oparitutako bioleta-sorta oparituko dio. Printzesak erregina eta kardinalarekin bere alde egindako gestioak azalduko dizkio. Erregea berari laguntzeko prest dago, baina Mauriziok gortean dituen etsaiei aurre egin beharko die.

Ustekabe horren aurrean, Mauriziok pentsatuko du zuhurrena ihes egitea dela, baina printzesak ihes ez egiteko eskatuko dio, maiteminduta dagoela esan eta berak beste bat maite duela leporatuko dio. Ahal bezala aitzakiak jarriko ditu eta berari dion estimua eta zor dion guztia aitortuko dio. Karroza baten etorrerak aldenduko ditu.

Bouillongo printzeak uste du Maurizio Duclos andrearekin topatuko duela. Maurizio etxean dagoenez, Adriana agertzeak zalantza eragingo du. Printzeak ustez Duclos dagoen gela zaintzeko agindua emango du, baina, Maurizio aurkitzen duenean, adeitasunak itxura egitera eta benetan nor den esatera behartuko du: Saxoniako Kondea. Adrianak joko baten biktima izan dela usteko du, baina Mauriziok bere amodioa berretsi ondoren, etxean arrazoi politikoengatik dagoela aitortuko dio. Horregatik, Adrianari eskatuko dio, inor konturatu gabe, ondoko gelan dagoen emakumeari ihes egiten laguntzeko. Adrianak, Michonnetek noblezia kontuetan ez nahasteko gomendatu badio ere, esana beteko du.  

Adrianak esaten dionean emakume ezezagunari inor konturatu gabe atera ahal izango dela,  printzesak nabaritu egingo du Adrianaren ahotsean biek Maurizio maite dutela. Adrianak jakin nahiko du nor den emakume ezezaguna. Printzesak ihes egitea lortuko du, baina Adrianak iheslari ezezaguna nor den jakiteko giltza izango den besokoa galduko du.  

 

III. ekitaldia

Bouillongo printzearen etxeko dantza areto handia. Zerbitzua, abadearen zaintzapean, jairako prestatzen ari da. Printzesak ez daki bere etsaia nola ezagutu, baina bere ahotsa oso ondo gogoratzen duenez, ziur dago nor den asmatuko duela. Abadeak adeitasunez jokatuko du, baina printzesak Maurizioren maitalea nor den jakiten laguntzeko eskatuko dio. Adriana Michonnetekin iritsiko da. Printzesak berehala ezagutuko du ahotsa, baina zain geratuko da, eta, ziur egoteko, Maurizio dolu batean larriki zauritu dutelako zurrumurrua zabalduko du. Adrianak, zurrumurrua entzutean, konortea galduko du ia. Une horretan, Maurizio helduko da eta Adrianak ezingo du bere poza ezkutatu. Printzesarentzat froga eztabaidaezina da hori. Mauriziok berarekin ahopean hitz egingo du eta Adriana ere berari buruzko susmoak izaten hasiko da. Bouillongo printzeak eskatuta, Mauriziok Curlandian Menchikov jeneral errusiarraren gaineko garaipenaren deskribapena egingo du.   

Parisen Epaiketaren mitoan oinarritutako balleta hasiko da. Gonbidatuek printzesaren eta Adrianaren arteko azpikeriak entzungo dituzte. Printzesak bioleta-sorta aipatu eta Adrianak besokoa erakutsiko du, non aurkitu zuen azalduta. Printzeak bere emaztearena dela onartuko du. Parisen papera antzezten duen aktoreak Bouillongo printzesari urrezko sagarra emanez balleta amaitzen duenean, hau Adrianaren bakarrizketa batekin jaiari amaiera emateko prest agertuko da, eta, maltzurkeriaz, Ariadna abandonatuta operakoa errezitatzeko esango dio. Printzeak Fedra proposatuko du. Testuaren aipamenak baliatuz, printzesari zuzenduko zaio mespretxuzko esaldi batekin, bera agerian utzita. Haserrearen paroxismoan, Adrianak oso hunkituta joateko baimena eskatuko du. Printzesak mendeku hartuko duela zin egingo du.  

 

IV. ekitaldia

Adrianaren etxeko gela txiki bat. Adrianak oraindik ez du sosegua berreskuratu. Ezin izan du Mauriziorekin hitz egin eta abandonatuta sentitzen da. Michonnet bera kontsolatzeko prest iritsiko da eta, pixka bat geroago, Comédie Françaiseko kideak opari batzuekin iritsiko dira bere santu-egunagatik zoriontzeko eta antzerkira itzul dadin eskatzeko. Gertatutakoaren berri emango diote eta, besteak beste, Duclos andreak printzea utzi duela kontatuko diote. Gai horren inguruan Paristik dabilen abesti satiriko bat abestuko diote. Neskamea agertuko da "Maurizioren partez" dioen kutxa txiki batekin. Adriana hunkitu egingo da eta Michonneti eskatuko dio bakarrik geratzen laguntzeko. Denak joandakoan, Adrianak kutxa irekiko du. Usain glaziar eta gaizto batek hartuko du. Barruan, bioleta-sorta zimel bat aurkituko du, eta hari begira triste jarriko da. Hain etsita ikusita, Michonnetek Mauriziori bidalitako gutun baten berri eman eta esango dio hura berarekin egoteko bidean dagoela. Une horretan bertan, Maurizoren ahotsa bera entzungo da berari deika. Barkamena eskatuko dio aldendu eta ez arduratzeagatik: beti arrazoi politikoengatik. Berriz ere bere amodioa berretsi, printzesarekin duen harremanari buruzko zalantzak argitu eta berarekin ezkontzeko eskatuko dio. Adrianak bere burua errege izatekoa den gizonarentzat egoki ikusten ez badu ere, eskaera onartuko du. Bat-batean, Adriana ahuldu eta Maurizio larritu egingo da. Adrianak ahultze a poztasunarekin lotuko du, baina gero loreak gogoratuko ditu. Mauriziok esango dio ez dizkiola berak bidali. Michonnetek azalduko dio Mauriziori loreak printzesak bidali dituela. Adriana loreak usaintzean pozoitu da. Michonnet sendagairen baten bila aterako da. Azken hatsean, Adrianak eszena tragiko bat errezitatu eta Maurizioren besoetan hilko da.

 

 

Marc Heilbron

ADRIANA LECOUVREUR

Temporada ABAO

Opera en cuatro actos

Libreto de Arturo Colautti

basado en Adrienne Lecouvreur de Eugène Scribe y Ernest Legouvé

con música de Francesco Cilèa

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2019-2020
16 - 19 - 22 - 25
Aza
2019

ABAO Opera Denboraldia. Jerusalem

Lekua: Euskalduna Jauregia

Sarrerak: Jerusalém

FITXA

Gaston Jorge de León*
Hèlène Rocío Ignacio
Roger Michele Pertusi
Le Comte de Toulouse Pablo Gálvez*
Adhemar de Montheil Fernando Latorre
Raimond Moisés Marin*
Emir de Ramla Deyan Vatchkov
Isaure Alba Chantar

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Coro de Ópera de Bilbao

Musika-zuzendaria Francesco Ivan Ciampa
Eszena-zuzendaria Francisco Negrín
Eszenografoa
Paco Azorín
Jantziak Domenico Franchi
Argiztapena Tomas Roscher*
Koruaren zuzendaria Boris Dujin

Koprodukzioa ABAO y Theater Bonn

*ABAO Bilbao Opera debutatuko du

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
18
Aza
2019

Cámara 2

Lekua:

E. Grieg: Cuarteto nº 1 en sol menor Op. 27
BOSeko hari laukotea

A. Dvorak: Quinteto nº 2 en La Mayor Op. 81
BOSeko hari laukotea

Sarrerak erosi
Denboraldia 2019-2020
22 - 23 - 24
Aza
2019

Haurtxoentzako Kontzertuak “Soinu Belusatuak”

Lekua: Euskalduna Jauregia

“Soinu Belusatuak”
Txikiak direla-eta, pentsa liteke instrumentu handiek ez dituztela haurtxoak erakartzen. Baina ez! Tubarean soinua gozoa eta eztia da. Gil Gonçalvez jotzeko prestatzen denean, haur eta heldu askok belarriak ixten dituzte, beldurrez, burrunba itzela entzungo dutelakoan. Baina, egiaz, espero ez bezalako soinu leuna egiten du: peluxezko elefantea balitz bezala.

Musicalmente konpainia
Alberto Roque y José Lopes. saxofoiak
Pedro Santos, akordeoia
Isabel Catarino y Cristiana Francisco, ahotsa
Inesa Markava, dantzaria
Gil Gonçalves, tuba
Paulo Lameiro, ahotsa eta zuzendaritza

Para bebés de 0 a 3 años
Un año más, y dentro de nuestra actividad didáctica, ofrecemos al público los conciertos para bebés que tanto éxito han cosechado en las anteriores ediciones.

Fechas y horas:

22 de noviembre
18:00 horas

23 de noviembre
12:00 horas
17:30 horas

24 de noviembre
10:30 horas
12:00 horas

Leku-kopurua: 220 pertsona (55 haurtxo + gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko)

Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten persona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.

Sarrerak erosi
Denboraldia 2019-2020
28 - 29
Aza
2019

BOS 05

Lekua: Euskalduna Jauregia

F. Mendelssohn: Las Hébridas, obertura
E. Korngold: Concierto para violín y orquesta
F. Mendelssohn: Sinfonía nº 3 en la menor, op. 56 “Escocesa”

Philippe Quint, biolina
José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria

Sarrerak erosi