Kontzertuak

BOS 17

Wagneriar heroiak | Hastapeneko abonua | Lur Kanta


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Erik Nielsen, zuzendaria

Amaierako kontzertua

Richard Wagner (1813 – 1883): Tristan eta Isolda, preludioa eta maitasun-heriotza

Rachel Nicholls, sopranoa

Bernd Alois Zimmermann (1918 – 1970): Märchen-Suite*
I. Prolog
II. Musette
III. Der Ritt durch den Wald
IV. Das verwunschene Schloss
V. Die Erscheinung
VI. Im Marchengarten
VII. Festlicher Epilog

Richard Wagner (1813 – 1883): Jainkoen gainbehera (Aukeraketa: Erik Nielsen)

Sigfridoren bidaia Rhinetik
Hileta-martxa
Brunildaren immolazioa

Rachel Nicholls, sopranoa

DATAK

  • 06 ekaina 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 07 ekaina 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Artea, iraultza eta etorkizuna

Lohengrin –bere hirugarren opera erromantikoa, Herbeheretar alderraia eta Tannhäuser obren ondoren– amaitu berria zuela, Wagner, opera krisi betean zegoela iritzita, ideia iraultzaileak formulatzen hasi zen opera krisi horretatik ateratzeko. 1849. eta 1853. urteen artean, Dresdeko altxamenduaren ondoren, musika gutxi sortu zuen eta etorkizuneko arteari buruz zituen ideiak hainbat saiakeratan islatzen eman zuen denbora, eta, aldi berean, Erdi Aroko iturrietara jo zuen horiek praktikan jartzeko gai egoki baten bila.

Saiakera horietako batean, Artea eta Iraultza (1849), Wagnerrek defendatzen zuen greziar tragediak lortutako arteen batasuna ahuldu egin zela ondorengo aldi historikoetan, batez ere literaturak eta musikak bakoitzak bere bidetik jo zutenez geroztik. Horregatik, iraultza baten beharra zegoela uste zuen arte komunitarioaren benetako batasuna berreskuratzeko, “artelan perfektua, bizitza publiko libre eta eder baten egiazko adierazpidea izango dena, drama, tragedia, ez baita berriro jaio, berriro jaio behar ez duenez, berrituta jaio baizik”. Iraultza horren bidea beste bi saiakeratan garatu zuen laster, Etorkizuneko artelana (1849) eta Opera eta drama (1850), genero berri bat sortuz, Gesamtkunstwerk edo obra erabatekoa deritzona. Genero horretan, musika, poesia eta dantza berdintasunezko planoan erlazionatuko lirateke, eta arkitekturak, eskulturak eta pinturak espazioa irabazten zuten beren estatus klasikoa berreskuratzeko. Berezkotasun osoz, musikaren eta dramaren benetako integrazioak aldi berean egile dramatikoa eta bere dramen musikaren egile izateko bidea erakutsi zion.

Teoriatik praktikara igarotzeko, aintzat hartu behar ziren orkestraren berritzea, eraldaketa harmonikoak (tonalitatea zabaltzea), musikaren jarraitutasuna (zenbakietan egindako banaketa tradizionala gabe), ahoskatze berri bat (idazketa belkantista erabat alde batera utzi zuen), ikusizko faktore batzuen integrazioa agertokiratzean, eta gisako beste elementu batzuk. Drama musikal berrirako bere gaia Nibelingenlied (Nibelungoen kanta) Erdi Aroko poema epikoan eta Edda deritzenetan aurkitu zuen; kondaira eskandinaviar baten bertsio alemana eta islandiarra dira hurrenez hurren, eta urruneko oinarri historiko bat dute biek: Burgundiako erresumaren suntsipena, hunoek gauzatua V. mendean.

Proiektua mende laurdenez luzatu zen, eta Nibelungoaren eraztuna bizitza oso bateko obra bihurtu zen. Poema alderantzizko hurrenkeran idatzi zuen, amaieratik hasita: Sigfridoren heriotza (1948, Jainkoen gainbehera bataiatua geroago), zeinaren ondotik etorri ziren Sigfrido gaztea 1852an (gero, Sigfrido soilik), Walkiria eta Rhingo urrea. Bizkor ekin zion konposizioari, eta 1857an idatzita zeukan lehen hiru ataletako musika, Sigfridoren orkestrazioa izan ezik. Hain obra handia agertokira igoarazteko aukera gutxi zeuzkala jabetuta, lana alde batera utzi zuen hamabi urtez, eta, azkenean, ez zuen Jainkoen gainbehera amaitu 1874ra arte.

Motibo bideratzaile edo bereizgarriak (orotara ehun baino gehiago) erabiltzea funtsezkoa izan zen alegiari batasuna eta jarraitutasuna emateko; alegiaren argumentua honela laburbildu daiteke: Alberichek, izenburuak erreferentzia egiten dion nibelungoen jaunak, Rhingo urrez egiten du eraztun bat, eta jakinduriaren jainko eta guden jaun Wotanek osten dio pixka bat geroago. Bere borondatearen kontra, Wotanek bere gotorlekua eraiki duten erraldoiei eman behar die eraztuna, halako moldez non Siegmund eta Sieglinde neba-arrebak sortzen dituen, biengandik jaiotako semeak, Siegfriedek, gizon libre batek, eraztuna berreskuratu ahal izan dezan. Gazteak Fafner erraldoiari eraztuna kendu eta gero, zeinak dragoi itxura hartuta zaintzen zuen, Alberichen seme Hagenek gaztea hiltzen du. Orduan, Brunildak, Siegfriden maitaleak, jainkoen munduaren amaiera eta eraztunaren Rhinerako jaitsiera eragiten ditu.

Jainkoak, sasi-jainkoak, heroiak, erraldoiak, ipotxak eta dragoiak bizi diren mundu bat irudikatu arren, mitoaren barruan, taupada iraultzailea gizarte-harreman garaikideei egindako kritikaren forma hartuta loratzen zen, eta haren barruan batzen ziren, Ángel Mayok dioen moduan, “Matternich aroaren gainbehera eragin zuten korronte iraultzaileak, sozialismo utopikoa, Bakuninen anarkismo aktiboa, Feuerbach materialismoa, bai eta Schopenhauerren boluntarismoa ere”. Jainkoen gainbeherak, hain zuzen ere, zibilizazio oso baten suntsipenera eramaten du, zeinaren gizarte-egituraren oinarrian kontraktualismoa, esklabotasuna eta botere gehiegikeriak dauden, beste alderdi batzuen artean.

Gaur gaueko kontzertuan, Gainbehera obraren hiru zatirik ezagunenak entzungo ditugu, aurretik sarrerako konpas batzuk dituela; sarrera horretan, hiru norna munduaren gainean botatako madarikazioaz jabetzen dira. Zati horietako lehenak Sigfridoren bidaia Rhinetik deskribatzen du, zeinean protagonista abentura berrien bila doan lauhazkan eraztuna Brunildari eman eta gero. Wagnerrek bere orkestra-makineria osoa darabil musika epiko, heroiko eta kartsu baten zerbitzuan. Bigarrena Sigfridoren heriotzarengatiko Hileta-martxa da, zeinak “zentzua daukan entzuten dugulako ez gizon baten ospakizun moduan, prozesu batena baizik, Eraztunean aurretik gertatu den guztiarena” (Bernard Williams). Hirugarrenak tetralogiaren amaierara garamatza, munduaren gainbeherara eta jainkoen porrotera, zikloaren une batzuetan aldez aurretik iragarritako amaierara (Logek eta Erdak egiten dute Rhingo urrean), zeina Brunildak burutzen duen bere burua sakrifikatuz justu orkestran “Maitasunaren bidezko berrerostea” deitu ohi zaion motiboa entzun aurretik; opera ixten duen motiboa da, aurretik entzundakoa, behin bakarrik, Walkiriaren hirugarren ekitaldian.

Eraztunaren sormena eten baino ez askoz lehenago, 1854an, Wagnerrek Liszti aitortu zion obra handi bat sortu nahi zuela, zeinean “hasieratik amaierara arte erabat aseko zen maitasunaren benetako poza”. Nolanahi ere, hiru urte itxaron zuen istorio berriaz sakon arduratu arte, eta haren argumentua Erdi Aroko mitologian bilatu zuen berriro ere, zehazki, Gottfried von Straßburgen XII. mendeko Tristan poema epikoan. Bere teorietatik eratorritako itxaropen gorenei erantzungo zien obra bat sortzea zen asmoa, musikarekiko maitasun hutsez sortzea musika, eta horretarako hautatu zuen argumentuan bi protagonisten egoera mentala zen funtsezkoa, maitasun perfektu eta aldi berean ezinezko batek erakarriak.

Tristan Isoldarekin itzultzen da Irlandatik, Cornwalleko Mark Erregearen andregai den printzesarekin. Itsasontzian egindako bidaian, inola ere ezin saihesteko moduan lotzen dituen maitasunezko edabe bat edaten dute, eta handik pixka batera Erregearen gizonek aurkitu egiten dituzte gau bateko beren topaketan. Tristan zauritu egiten dute, eta arbasoen lurraldean hiltzen da justu Isolda agurtzera datorkion unean. Ekintza gutxieneko neurrira murriztua duen kontaketa hain kontzentratu horretan –Wagnerrek pertsonaien barne kontzientzian kokatzen zuen begiradaren ardatza–, elkarren aurkako sinbolo gisa agertzen dira eguna (maitasunari ezaxola) eta gaua, desiraren maila goren moduan.

Tristan eta Isolda ez zen estreinatu 1865era arte. Aurreko obra guztietan baino gehiago tenkatu zuen Wagnerrek sistema tonala ia azken muturreraino, atonaltasunari ateak zabalduta. Alde horretatik, paradigmatikoa da haren Preludioa, akordeen eraldaketa kromatikoengatik, Langsamundschmachtend (“mantso eta ahul”) oharraren mendeko tonu-ziurgabetasun sentsazio etengabe horrengatik, iraunkorra operan Liebestodera edo Isoldaren maitasunezko heriotzara iritsi arte, “auto-suntsiketa estasi gorenaren adierazpide moduan, klimax goitarrarena, eta sentsualitatea espiritualtasun bihurtuz eraldatuta” (Alfred Einstein).

Tristan eta Isoldaren estreinalditik ehun urte doira, 1965ean, aurkeztu zen Kolonian Bernd Alois Zimmermannen Die Soldaten, generoaren konfort eremutik irten zen opera hori ere, bere garaian ezagutzen ziren teknika musikal batzuk azken muturreraino eramanda, collagearen teknika kasu honetan, zeinarekin konbinatu zituen aldi berean kultura, estilo eta aro bat baino gehiagoko material musikalak, eta soinua iturri bat baino gehiagotatik banatuta, musikak dei eta oihartzun gisa jokatzen duela, korronte inguratzaile eta aldi berean zapaltzaile moduan, ezin arnastuzkoa eta suntsigarria. Zimmermannek kontzientzia osoz egin zien uko operaren generoaren berezko osagarritzat jotzen diren elementu batzuei, hala nola edertasunari, hunkiberatasunari eta melodiari, eta errotiko keinu baten bidez lortu zuen bere izena azken hamarkadetako opera-egile handienen artean idaztea.

Haren obra sinfonikoa ez da hainbeste zabaldu, eta oso gutxi aipatzen da musikaren historiaren eskuliburuetan. Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetako modako eskolekiko independente iraun izanak nortasun bere ingurutik are bakartuagoa ematen dio Zimmermanni, kritikariek berrogeiko hamarkadan estreinatutako lehen obretan ikusi zuten bezala. Uneren batean dodekafonismoaren iturrietara, tekniketara eta sistemetara hurreratzen baldin bazen, ez zen modu kontzientean Vienako Bigarren Eskolara atxikitzeko, adierazpide pertsonal baten premiarengatik baizik.

Lehen garai horretakoa da Märchen-suite, 1950ean sortua baina Berlinen 2001eko urtarrilean estreinatua, Peter Hirsch Alemaniako hiriburuko Rundfunk-Sinfonieorchesterderen buru zela. Harrezkero eta gaur gauean Bilbora iritsi arte, Kolonia, Hanburgo, Montreal, Stuttgart eta Zurichen entzun da, besteak beste. Die Soldaten-en soinu-unibertsotik urrun, suiteak, hogei bat minutukoa eta zazpi mugimendutan egituratua, maitagarrien ipuinetako mundu antzinako eta galdua dakar gogora, iraganarekiko begirada urruna (Musetteren ñabardura neoklasikoak), kolore inpresionistak eta espiritu subertsibo, errotiko eta aldi berean guztiz poetiko baten erakusgarri den idazkera oso egungoa batuz.

Asier Vallejo Ugarte

RACHEL NICHOLLS – Sopranoa

Rachel Nicholls bere belaunaldiko soprano dramatiko hunkigarrienetakotzat jotzen da. Bedforden jaio zen, Erresuma Batuan, eta 2013an Opera Awards Foundationen beka bat jaso zuen, Dame Anne Evansekin ikasteko.

Duela gutxiko eta etorkizuneko konpromisoen artean daude Tristan eta Isoldako Isoldaren rolak, honako areto hauetan: Théâtre des Champs Elysées, Oper Stuttgart, Teatro dell’Opera di Roma, the Badische Staatstheater Karlsruhe, the Yomiuri Nippon Symphony Orchestra eta Teatro Regio di Torino; Elektraren rol nagusia, Basileako Antzokian; Brünnhilde, Siegfried kontzertuan, Sir Mark Elderrekin eta Hallérekin; Fidelio, Lituaniako Opera Nazionalarentzat; Lady Macbeth, Macbeth, Badisches Staatstheater Karlsruherentzat; eta Eva, Die Meistersinger von Nürnberg, Badisches Staatstheater Karlsruhe eta ENOrentzat.

Kontzertuetan honako orkestra hauekin egin du lan, besteak beste: Bach Collegium Japan, BBC Symphony, Britten Sinfonia, City of Birmingham Symphony, London Philharmonic, Orchestra of the Age of the Enlightenment, Philharmonia, the Royal Philharmonic Orchestra, Gulbenkian Orchestra, BBC Philharmonic Orchestra. Era berean, konpromisorik berrienen artean, nabarmentzekoak dira Wagnerren Isolderen Liebestod eta Elgarren Spirit of England Sir Mark Elderrekin eta Hallérekin, Nicola Lefanuren Crimson Birdderen mundu mailako estreinaldia BBC OSrekin, Wesendonck Liederrak St Endellion Festivalen eta Verdiren Requiem Cadogan Hallen.

ERIK NIELSEN – Zuzendaria

Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.

2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.

Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.

Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.

2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.

Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.

Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.

 

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Erik Nielsen, zuzendaria
Alexandre Kantorow, pianoa


I

ARNOLD SCHOENBERG (1874 – 1951)

Bost pieza orkestrarako Op. 16 (1949 berr.) *

I. Vorgefühle
II. Vergangenes
III. Farben
IV. Peripetie
V. Das obligate Rezitativ

CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)

5. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean Op. 103 “Egiptoarra”*

I. Allegro animato
II. Andante
III. Molto allegro

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Ein Heldenleben Op. 40

Heroia[Der Held] (attacca)
Heroiaren aurkariak [Des Helden Widersacher] (attacca)
Heroiaren bataila-eremua [Des Helden Walstatt ] (attacca)
Heroiaren bake lanak [Des Helden Friedenswerke] (attacca)
Erretiora mundutik eta heroiaren gailurra [Des Helden Weltflucht und Vollendung]

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak