Kontzertuak

BOS 3


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Christian Zacharias, pianoa eta zuzendaritza

Franz Joseph Haydn (1732 – 1809).
83. sinfonia sol minorrean Hob. 1:83 “Oiloa”
I. Allegro spiritoso
II. Andante
III. Menuet: Allegretto
IV. Vivace

Wolfgang Amadeus Mozart 1756 – 1791).
19. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean K. 459
I. Allegro vivace
II. Allegretto
III. Allegro assai

Christian Zacharias, pianoa


Francis Poulenc (1899 – 1963).
Sinfonietta*.
I. Allegro con fuoco
II. Molto vivace
III. Andante cantabile
IV. Finale: Prestissimo et tres gai

Wolfgang Amadeus Mozart 1756 – 1791).
Figaroen ezteiak, Obertura K. 492

* Lehenengo aldiz BOSek

DATAK

  • 09 azaroa 2017       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 10 azaroa 2017       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

KLASIKO IZAN ZIRENAK

Haydnek eta Mozartek, garaikide izateaz gainera, antzeko garrantzia izan duten lehen mailako bi musikagileren artean historian izan den kasu bakarrean; elkar ezagutu zuten, elkar miretsi zuten eta elkarri eragin zioten. Biak hazi ziren beren topaketen ondorioz, bataren zein bestearen karrera garai bereziki emankorrean zegoen gertatu baitziren. Oso litekeena da Mozart Vienara iritsi eta gutxira elkar ezagutu izana, baina ez dago horren ziurtasunik. Badakigu 1784. urtean elkarrekin jo zutela (Haydnek biolina eta Mozartek biola), kuartetoen emanaldi pribatu batean, eta, halaber, badakigu handik hilabete gutxira berriro elkartu zirela, hain zuzen ere, Mozartek Haydni eskainitako azken hiru Kuartetoak op. X interpretatzeko. Une hartan, hain justu, onartu zion Haydnek Leopold Mozarti haren semea “ezagutzen dudan musikagilerik handiena da, bai izenez bai pertsona gisa”. Apenas dago aurrerantzean elkar topatu zutela ziurtatzen duen agiririk, baina harremanetan jarraitu zuten, gutun bidez (gutxienez).

Esan liteke, oro har, Mozartek formaren esparruan, egiturazko antolamenduaren kontrolean, ikasi zuela Haydnengandik; Haydnen musikak, berriz, drama gehiago, sakontasun handiagoa eta adierazpen bide berriak jaso zituen Mozarten musikarengandik. Estiloari dagokionez, aldiz, beren ibilbideak elkarren nahiko desberdinak ziren, zeinek bere banakotasuna erakusteko adinakoak; baina, aldi berean, nahiko hurbilak ziren, garaiko estilo bati buruz hitz egiteko bezain hurbilak. Charles Rosenen iritziz, Haydn eta Mozarten lanetan, bai eta Beethovenen lanetan ere, “musika estiloaren osagai garaikideek –erritmikoek, harmonikoek eta melodikoek– elkarturik jarduten dute, eta modu koherentean jardun ere; haiekin baino ez dira mamitzen garai hartako osagai guztiak nolabaiteko konplexutasun mailaz”. Haydn sinfoniaren eta kuartetoaren alorrean gailendu zen, eta Mozartek, berriz, bere kideak gutxien distiratu zuen eremuetan lortu zuen arrakasta gehien: operaren eta kontzertuaren esparruan hain zuzen ere, zeinetan aurrez aurre jartzen ziren taldearen hotsa eta banakako ahots bat.

Haydnek musika instrumental pururako zuen zaletasun horrek badu azalpen bat. Eisenstadt eta Esterháza jauregietan Esterházy familiaren zerbitzura jardun zuen hiru hamarkadetan (1761. eta 1790. urteen bitartean), musikaren alorrean egiten zituen jarduerak aisiari begirakoak ziren funtsean; baina Vienatik urruntze hori, aldi berean, estimulu bat izan zen iraganetik jasotzen zituen ereduetan etenik gabe berrikuntzak egiteko. Haydnek berak aitortu bezala, “mundutik aldendurik egon naizenez, berezia izateko premia izan dut”. Sinfoniak eta kuartetoak eskaintzen zioten esperimentatzeko eremurik aproposena, batez ere hirurogeita hamarreko hamarkadaz geroztik, izan ere, tirabira sakoneko giro batean sartu zuen bere musika garai horretan: modu minorraren oldarkortasunak, forma berrien errotzeak eta Sturm und Drang mugimenduaren eztandak laburtu zituen tirabira haiek guztiak. Poliki-poliki hazten joan zen Haydnen ospea, eta, azkenik, 1780an lortu zuen Vienan editore bat edukitzeko helburua, Artaria, kontinenteko hainbat lekutatik aitorpenak iristen hasi zitzaizkion unean. Handik lau urtera, musikagile argitaratuena zen Ingalaterran eta Frantzian, eta musikagile aitortuena Europan; eta garai horretan iritsi zitzaion, halaber, Paristik Concerts de la Loge Olympiquen orkestrarentzako sei sinfonia idazteko agindua. 1785. eta 1786. urteen bitartean idatzitako lan haietan agertzen den Haydn “zeharo irekia da, eta erabakita dago muturreraino eramatera, orkestraren kolore bizienen bitartez, bere kuartetoetan dagoeneko igartzen zen jokoaren zaletasuna” (Giorgio Patelli). Multzo horretakoa da 83. sinfonia sol minorrean, Hob.1:83 “Oiloa”; bere asmamen guztia hedatu zuen hartan musikagileak, formaren oreka aldatu gabe eta arau klasikoei zorrozki leial. Hasierako mugimendua gai indartsu batekin hasten da, baina berehala egiten dio aurre bigarrenaren doinu irrigarriak, eta horrexek ematen dio izena sinfoniari, izan ere, hariaren eta oboearen arteko joko biziak oilo baten kakaraka ekarri zion gogora XIX. mendeko entzuleren bati. Bi gaiak elkartu egiten dira, eta elkarren ondo-ondoan jartzera iristen dira garapenean zehar, eta, horrela, ageriagoan gelditzen da bien arteko kontrastea. Andantea, hariaren esku utzia bereziki, lirikoa da funtsean, nahiz eta trantsizioko esaldi garratzak dauden gai multzoen artean. Amaierako bi mugimenduek Haydnen berezko herri doinua ekartzen dute. Minueta, berriz, landa eremuko urruneko dantza baten oihartzuna da, eta amaierako Gigak baserritartasunaren bitartez erakusten du hura, zeinak ironiaz eramaten gaituen azken saileraino, eta ironia hain landuaz eramaten gaitu, ezen konposizioaren teknika, bikaina, oharkabean igarotzen den.

Haydn Paris sei sinfoniak idazten ari zen garai berean, Mozart Beaumarchaisen Le mariage de Figaro antzerki lanari buruzko opera berri batean ziharduen. Lan hura debekatu egin zuen enperadoreak Vienan, baina, Da Ponteren bitartekaritzari esker, ordea, eta Mozartek jatorrizko testua guztiz aldatuko zuela emandako hitzari esker, estreinatu ahal izan zen Figaroren ezteiak lana Burgtheaterren, 1786ko maiatzaren lehenean. Estreinaldi hark arrakasta itzela izan zuen. Bi arrazoirengatik hartu zen estreinaldi hura historikotzat. Batetik, hura zen agindu baten ondoriozkoa ez zen lehenengo operatako bat historian. Bestetik, hari esker betiko ezeztatu zituen Mozartek komikoaren eta serioaren arteko mugak, eta akzioko musika berri bat txertatu zuen, tximista batek bezala zeharkatzen zituena mamiaren hondoan sumatzen ziren gizarte tentsioak eta maitasunezkoak. Akzioko musika hori Obertura bizi-lasterrean iragartzen da; mozartiar pieza da ehuneko ehun, bai forman bai espirituan, haren musikaren arima osatzen duen argitasunaren, soiltasunaren, bizitasunaren eta biribiltasun formalaren sintesi perfektua. Baina Figaroren ezteiak lanean dena ez da irrigarria, izan ere, bertan badago seriotasun moral bat, ikuspegi musikaletik musikagilea Vienara iritsi zenetik prestatzen ari zena, pianorako kontzertuen esparruan.

Mozartek oso ondo zekien zenbateko garrantzia zuen teklaturako musikak hiriburuan, eta oso argi zeukan pianoko kontzertista gisa atera behar zuela bizibidea eta entzuleei atsegin emango zien lanak egin behar zituela, errentagarriak izango baziren. Hainbat tartetan osatu bazituen ere, pianorako bere kontzertu gehienak lehenengo urteetan pilatu zituen, 1782. eta 1786. urteen bitartean hain zuzen ere, musikagileak hirian zuen ospea unerik gorenean zegoela. 1784an osatutako sei kontzertuek (horien artean, 19. kontzertua pianorako Fa Maiorrean, K. 459) behin betiko sendotu zuten forma, heldutasunaren goreneko puntura iristen ari zena. Rosenen ustez, “une horretatik aurrera ez zen aurrerapen tekniko gehiagorik izan: ordutik aurrera egin zuen guztia sei kontzertu haiekin egindako aurkikuntzen zabalkuntza baino ez zen izan”. Aurkikuntza haiek, edonola ere, ez ziren formaren espaziora mugatu; izan ere, Mozartek hainbat adierazpen eremu miatu zituen, gerora bere operetan oihartzuna izan zutenak, Figaroren ezteiak lanean bereziki: 17. zenbakiaren azken eztandak oberturaren antzeko korronte garratza badu ere, 18. zenbakiaren Andanteak Barbarinaren eszenaren giroa aurreratzen du, eta 19. zenbakiaren Allegrettoan Susannak bere “Deh, vieni, non tardar” aria ederrean arnasten duen aire bera arnasten da. Allegretto hunkigarri hori da, inolako zalantzarik gabe, kontzertuaren adierazkortasunaren bihotza, eta, aldi berean, lotura funtzioa betetzen du hasierako mugimendu argiaren –zeinetan beti kontrolatuta dagoen gai nagusiaren izaera erritmikoa– eta Allegro assai bikain horren artean –zeinetan formaren nagusitasunari birtuosismoa, operaren esperientzia eta kontrapuntuaren arauen ezagutza gero eta sakonagoa erantsi behar zaizkion–.

Estiloaren argitasun hori, egituren soiltasun hori, oso miretsiak izan ziren XX. mendearen hasierako hainbat musikagile frantsesen aldetik, erromantizismo alemanaren gehiegizkotasunen, inpresionismoaren iluntasunaren eta errusiar primitibismoaren nabarmenkeriaren aurrean ohartarazpen bat egiteko. Gerra Handiaren ondoren, sei musikagile gazte elkartu ziren, Les Six, musikaren ikuspegi neoklasiko bat defendatzeko, eta, orobat, defendatzeko iraganaren berraurkikuntza, soiltasunerako itzulera, “espiritu berri” baten funtsa gisa. Haien artean zegoen Poulenc, zeinak oso goizik heldu zion hizkuntza zuzen, bat-bateko eta neotonal bati; hasieran kontserbatzailetzat hartu bazen ere, denborarekin (haurtzaroko erromatar katolizismora itzuli ondoren bereziki), hizkuntza horrek gero eta lilura, intentsitate eta sendotasun handiagoa zuen, eta azken urteetan izen handia lortu zuen garaikideen artean. Sinfonietta, FP 141 lanak, 1948an Roger Désormièrek eta Londresko Philarmoniak estreinatuak, oso ondo erakusten du iraultza neoklasizista haren postulatu estetikoek indarra zutela oraindik ere, airean aurkitu baitaitezke sinfonia klasikoen soiltasuna, argitasuna eta arintasuna. Baina handitasunaren erabateko gabetasuna da (eta guztiz berariazkoa), bai hizkuntzan bai soiltasunaren arkitekturan, gehien gailentzen dena: lehen mugimendu oldarkorra bere bi gaiekin, garapenarekin eta laburbilketarekin; Scherzoa oso arina; Andante cantabilea lirismoari zabaldua, eta Finaleak argitasunarekin eta gardentasunarekin ebazten du lana, estilorik klasikoenean.

Asier Vallejo Ugarte


CHRISTIAN ZACHARIAS. Pianoa eta zuzendaria

Estilo bakarraren, musikaren ezagutza sakonaren eta sen artistikoaren konbinazio bereizgarriarekin, eta nortasun karismatiko eta xarmagarriarekin, Christian Zachariasek izen handia lortu du pianista eta zuzendari garrantzitsuenetako bat legez, baina baita pentsalari musikal gisa ere.

2017/18 denboraldian ekingo dio Zachariasek Madrilgo Erkidegoko Orkestraren eta Abesbatzaren Lehen Zuzendari Gonbidatu gisa datozen hiru denboraldietarako hartu duen konpromisoari, eta, beste hainbat proiekturen artean, bere Schumann Jaialdia aurkeztuko du, lau sinfonia eta Solokonzerte handia hartzen dituena. Gainera, Stuttgarteko Filarmonikoarekin batera, Mozart/Bruckner programa bat aurkeztuko du Alemanian barrena egingo duen biran, eta bakarlari eta/edo zuzendari gisa jardungo du Montreal, Porto, Bilbo eta Bergenen, beste hainbat hiriren artean.

Lausanneko Ganbera Orkestraren Zuzendari Artistiko eta Zuzendari Nagusi gisa jardun zuen denboraldian, orkestrarekin argitaratutako diskoek kritikarien eta nazioarteko prentsaren babesa izan zuten, eta, horien artean, aipatzekoa da Mozarten pianorako kontzertuen ziklo osoa; haiekin irabazi zituen Diapasond’Or, Choc du Monde de la Musique eta ECHO Klassik sariak. Azken diskoak Schumannen lau sinfoniak eta C.P.E. Bachen Berlin Sinfoniak biltzen ditu.

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2017-2018
18
Abe
2017

CÁMARA 3

Lekua: Euskalduna Jauregia

BOSeko Ganbera Taldea
Actea Jiménez, perkusioa
Vicent Zaragoza, perkusioa
Berta Fresco, pianoa
Pedro José Rodríguez, pianoa

BÉLA BARTOK (1881 – 1945): Sonata 2 piano eta perkusiorako, Sz. 110
I. Assai lento
II. Lento, ma non troppo
III. Allegro non troppo

EUSKALDUNA BRASS
Vicente Olmos, tronpeta
Emili Castello-Branco, tronpeta
David Montalt, tronpa
Miguel Arbelaiz, tronboia
Kenneth Rind, tuba

LEONARD BERNSTEIN (Arr. de Rolf Smedvig)(1918 – 1990): Candide, Obertura

PETER SCHICKLE (1935): 2. kontzertua piano eta metal boskoterako, “Olé!”
I. Largo Maestoso
II. Andante morerato
III. Presto

Itziar Barredo, pianoa

TRADICIONAL (Arr de Tony Swainson): Carol of the bells

TRADICIONAL (Arr de John Iveson): Christmas crackers
I. Jingle Bells – Deck The Halls
II. A Carol fantasy
III. We wish you a Merry Christmas

Sarrerak erosi
Denboraldia 2017-2018
21 - 22
Abe
2017

BOS 7

Lekua: Euskalduna Jauregia

Johannes Debus, zuzendaria

Arvo Pärt (1935): Fratres*
Johann Sebastian Bach (1685-1750): Wachet auf, ruft uns die Stimme, 140. kantata BWV 140
Naroa Intxausti, sopranoa
José Antonio López, baritonoa
Bilboko Korala, abesbatza (zuzendaria: Enrique Azurza)

Franz Joseph Haydn (1732 – 1809): 94. sinfonia Sol Maiorrean Hob. I: 94 “harridura – tinbal-kolpea”
I. Adagio cantabile – Vivace assai
II. Andante
III. Menuetto (Allegro molto) – Trio
IV. Allegro di molto

Felix Mendelssohn (1732 – 1809): Von Himmel Hoch, Gabonetako kantata MWV A10*
I. Korua: Vom Himmel hoch
II. Aria (Baritonoa): Es ist der Herr Christ, unser Gott
III. Korala : Er bringt euch alle Seligkeit
IV. Aria (Sopranoa): Sei willkommen, du edler Gast
V. Arioso (Baritonoa): Das also hat gefallen dir
VI. Korua : Lob, Ehr sei Gott im hochsten Thron

Naroa Intxausti, sopranoa
José Antonio López, baritonoa
Bilboko Korala abesbatza (zuzendaria: Enrique Azurza)

* Lehen aldiz BOSek

Sarrerak erosi
Denboraldia 2017-2018
11 - 12
Urt
2018

BOS 8

Lekua: Euskalduna Jauregia

G. Erkoreka: Suak
E. Laló: Kontzertua biolontxelo eta orkestrarako Re minorrean
H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa, op. 14

Edgar Moreau, biolontxeloa
Pierre André Valade, zuzendaria

Sarrerak erosi
Denboraldia 2017-2018
18 - 19
Urt
2018

BOS 9

Lekua: Euskalduna Jauregia

J.P. Moncayo: Huapango
Ch. Lindberg: Akhbank Bunka, tronpeta eta orkestrarako
Efraín Oscher: Concierto mestizo

L. Bernstein: West Side Story, Dantza sinfonikoak

Pacho Flores, trompeta

Alondra de la Parra, zuzendaria

Sarrerak erosi