Kontzertuak

Siegfried


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

15.egitaraua

Erik Nielsen,  zuzendaria
Simon Bailey,  baritonoa
Okka von der Damerau,  mezzosopranoa
Clay Hilley,  tenorra
Rachel Nicholls,  sopranoa


RICHARD WAGNER (1932)

Siegfried, III. ekitaldia

Simon Bailey,  baritonoa (Der Wanderer)
Okka von der Damerau,  mezzosopranoa (Erda)
Clay Hilley,  tenorra (Siegfried)
Rachel Nicholls,  sopranoa (Brünnhilde)

Iraup.: 95’ (g.g.b.)

DATAK

  • 05 maiatza 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 06 maiatza 2022       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

DENA ITZULTZEN DA

Esaten dute 90eko hamarkadako moda itzuli dela. Kolore indartsu eta deigarriak, crop top-ak (gaur egun zilborra bistarazten duten kamisetei ematen zaien izena), gerriko prakak (badirudi beste batzuk ez zirela gerriraino ere iristen) eta tie dye delakoa gaur egun moda-modan dauden elementuak dira. Emakume moderno baten closet-eanezin da falta larruzko blazer oversize bat, ezin hobeto konbinatzen duelako mom jeans batzuekin; eta combat boots grunge batzuek ondo baino hobeto osatuko lukete outfit vintage bat. A! Eta sustrai beltz eta ile sorta horidun barbarin ile-mozketa aukera paregabea da aurten, nahiz eta balayage itxurako babylight-ak primerakoak diren xehetasun sotilak gustatzen bazaizkizu.

Baliteke (nik neuk bezala) bakarrik kolore bizigarriak eta zilborra bistarazten duten kamisetak kontzeptuak ulertu izana edo pentsatzen geratzea nolakoa den barbarinen ile mozketa, baina ez kezkatu: ia guzti-guztia egungo estilismoari buruzko pare bat artikuluetatik ia-ia literalki idatzi dudan arren, garrantzitsua dena da moda ziklikoa dela. Gaur egun ingelesezko izenak erabiltzen diren arren, dena asmatuta dago. Eta ez bakarrik berriz ere ez janzteko zin egin zenuten eta orain, hogeita hamar urte geroago, bizardun aurkezle jatorrak jantzita daramatzan prakak edo inori ondo geratzen ez zitzaion permanentea, eta, hara! larunbatetako egunkariarekin ematen dizuten aldizkariko modeloak daramana. Dena itzultzen da. Eta bestela, galdetu Wagnerri.

Wagner, beste batzuetan esan dizuedan bezala, abenturazalea izan zen operan, izan ere, bere antzerkigintza herentziarekin konformatu eta egokitu ezinik, antzerkigintza guztiz aldatzeko errealitate operistiko berria aurkitu zuen. Horretarako, zeharka parte hartzen hasi zen ikuskizunaren sorkuntza prozesu guztian, ahots birtuosismoak desegin zituen errezitatiboen, arien eta cabaletten serie amaigabe horiek urtuz melodia amaigabeetan”, eta berak idazten zituen libretoak gizaki kontenporaneoaren ikuspegian sakontzen zuten testuak sortzeko. Horrez gain, orkestra erabili zuen istorioa kontatzeko, ekintza azaltzeko, aldarte egoera bat inprimatzeko edo tentsio dramatikoa sortzeko, une bakoitzaren adierazpen beharren arabera. Baina, modan gertatzen den bezala, berritzeaz gain, beste garai batzuetan erabili zutena berreskuratu zuen eta Erdi Aroko kondairak, kontakizun mitologiko germaniarrak, Eskandinaviako saga folklorikoak eta Perraulten eta Grimm anaien maitagarrien ipuinak erabiltzen zituen bere drama musikalen argumentuak eraikitzeko, besteak beste Nibelungoen Eraztuna (Der Ring des Nibelungen) zikloan.

Siegfried deitzen da ziklo hau osatzen duten lau operetatik hirugarrena. Hitzaurre bat –Rhineko urrea (Das Rheingold)– eta hiru ekitaldi, –Valkiria (Die Walküre), aipatu dugun Siegfried eta Jainkoen Gainbehera (Götterdämmerung)–. Lau operatan hamabost ordu baino gehiagoko musika eskaintzen da, eskala epikoko istorio bat protagonisten hiru belaunaldiren bitartez. (badirudi lehenengo telenobeletan –Dinastía edo Falcon Crest besteak beste– vintage moda erabili zutela baita ere ). Bertan, jainkoek, aztiek eta izaki fantastikoek borrokan egiten dute mundua menperatzeko eraztun magiko bat lortzeko eta, hara! Ez al zuen J. R. R. Tolkienek antzeko zerbaiti buruzko eleberritxo” bat idatzi? Eraztunen Jaunak ere birziklatutako moda erabili ote zuen?
Eta Siegfried Eraztunaren operen hirugarrena izan arren, sortutako bigarrena izan zen, izan ere, Wagnerrek bukaeratik atzera eginez lan egin zuen, Siegfried hil zenetik teatrologia planeatuz eta istorioa luzatzen zuten eta heroiaren aurrekariak azaltzen zituzten prekuelak sortuz (bada, orain asmatuta zegoen zerbait erabili dutenak galaxia urrunetan gertatzen den gerra bati buruzko saga ospetsua sortu dutenak izan dira…). Hala ere, zikloko musika istorioaren ordenari jarraikiz konposatu zuten, nahiz eta atzerapen askoren ondorioz hogeita bost urte baino gehiago iraun zituen. Libretoak 1848tik 1852ra idatzi zituen eta ondoren Wagner Rhineko Urrea konposatzen hasi zen 1953an, gero Valkiria 1954an eta Siegfried 1956an, baina, lehen bi ekitaldiak bukatuta, obra  albo batera utzi zuen eta proiektu berrietan lan egiten hasi zen. 1869an –hamabi urte geroago– Siegfried konposatzen jarraitu zuen Wagnerrek, eta hirugarren ekitaldia 1871n bukatu zuen. Denbora luze horrek –eta Wagnerri gertatu zitzaion guztiak– egin zuten gaur arratsaldean entzungo dugun ekitaldiak kalitate handia izatea bere orkestra teknikoarekin alderatuta, une oroigarrietako batzuk lortzen dituena. Siegfrieds Toden (Siegfrieden heriotza) kontrapuntu dibertigarri bat izateko hasiera batean sortu zena garatu egin zen eta sagaren titulu introspektibo bat bihurtu zen eta pertsonai zaurgarri batzuk erakutsi zituen, beren esperantza eta nahiengandik itsututa ezinbestean hondamendirantz doazenak.

Siegfried basoan hazi zuen Mime errementariak Fafner dragoiak gordetzen zuen Nibelungoen altxorra berreskuratzeko, eta jainkoen inposizioen aurka borrokatzen da boterea eskuratzeko amodioari uko egin behar zaion mundu batean, eraztunarengatik galbidean dagoen mundua salbatzeko heroia bihurtuz. Hirugarren ekitaldia ekaitza dagoen gau batean hasten da haitzuloaren sarreran eta Wotan –Odin– Erdari, lurraren arima zaharrari, laguntza eskatzen ari da. Erda agertzen denean, Wotanek ezer galdetu aurretik Nornei, bere alabei, galdetzea gomendatzen dio, lotan dagoenean zaintzen dutenak eta beren patuak ehuntzen dituztenak, baina, Wotanek nahi duena da beregana datorren hori gelditzea, eta badaki Nornek ezin diotela lagundu. Orduan Erdak gomendatzen dio bere alaba Brünnhilderi galdetzeko, ausartena eta jakintsuena baita, baina, Wotanek esaten dio bihurria izan zelako zigortu zuela –Gogoratzen duzue Valkiriaren bukaera, denboraldi honetako 3. abonuan entzun genuena?–. Jainkosak Wotan zigortzen du, baina, esaten dio Siegfriedek, beldurrik gabe eraztuna konkistatu zuen heroiak, Brünnhilde esnatuko duela hark mundua aska dezan. Erda Wotanek atera zuen amildegira jaisten da, eta jainkoa Siegfried noiz iritsiko zain geratzen da.

Halako batean Siegfried agertzen denean Wotan ibiltari gisa mozorrotuta ikusten du eta gazteak galdetzen dio nola irits daitekeen valkiria lotiarengana, baina jainkoa bat-batean bortizki bere aurrean jartzen da, gaztea haserretzen du eta eztabaidatzen hasten dira Wotanen amorrua lehertzen denera arte, eta orduan, bere lantza erabiltzen du Siegfried Brünnhilderengana iristea oztopatzeko. Gazteak hori ikusirik, bere Nothung ezpata erabiltzen du lantza bitan apurtzeko eta su-hesia zeharkatzen du valkiria dagoen haitzeraino iristeko.

Neska gazteari musu bat ematen dio eta Brünnhildek begiak irekitzen dituenean zerbitzariak galdetzen dio ea nork esnatu duen. Siegfriedek erantzun egiten dio hain egun zoriontsua bedeinkatzen, eta Brünnhildek jarraitu egiten dio, izan ere, Siegfried da, berak maite eta babestu izan zuena sortu aurretik ere, eta kontatzen dio nola eta zergatik zigortu zuen Wotanek Valhallatik erbesteratuz eta bere jainkotasuna ukatuz. Jainkosa kastoa emakume hilkorra bihurtu da, maitasunak hartu du eta Siegfried besarkatzen du bere emakume osotasunean.

Leipzigeko konpositorea ezaguna da leitmotiv delakoa erabili zuelako bere musikaren zelula motore eta arkitektoniko gisa, baina, Siegfrieden hirugarren ekitaldian iristen dira elementu horiek maila gorenera, elkarrekin nahasten dira, batzuk besteak bihurtzen dira eta musika eta kontzeptu harremanen sare trinko eta korapilatsua eraikitzen dute.

Giltzarriak dira baita ere hirugarren ekitaldi horretatik aurrera entzuten diren tonalitateko aurrerapenak, edo hobe esanda, atonalitatekoak, ezagutzen genuen bezala desagertu egiten baita eta horren ordez tonu eremuak agertzen baitira, askoz ere zehaztugabeak eta elkarren artean aske dabiltzanak.

Deigarriak dira baita ere orkestazioan egindako aurrerapenak, adibidez instrumentuak asmatu zituen, besteak beste tuba wagneriarra, tronpeta baxua edo tronboi kontrabaxua, kolore berriak emateko eta adierazteko beharra zuen askotariko emozioei ahotsa emateko.

Beharbada Wagnerrek gauzak kopiatu, berrerabili eta modak itzularazi zituen, baina, tetralogiaren bigarren egun honetan –eta bereziki hirugarren ekitaldian– musika eta estetika oztopo guztiak gainditzen dira soinu igarobide izugarrien bitartez, eta noizean behin itzuli beharreko moda horietako bat bihurtzen da.

Nora Franco


Simon Bailey.

Baritonoa

Simon Bailey Ingalaterran jaio zen eta Frankfurten bizi da 2002az geroztik. Cambridgeko Clare Collegen Manchesterreko RNCMn eta Milango La Scalako opera akademian ikasi zuen.

Operako 100 paper nagusi eta 50 oratorio baino gehiago egin ditu, eta bere belaunaldiko baritono baxu moldakorretakoa dela frogatu du.

Bere karrerako alderdi nabarmenen artean daude Figaro (Le nozze di Figaro) La Scalan, Leporello (Don Giovanni) Royal Opera Housentzat, Covent Garden, Jochanaan (Salome) Stuttgarten, Wotan (Das Rheingold) Tiroler Festspielerentzat Erlen, Kutusov (War and Peace) Welsh National Operarentzat eta Mizoguchi (Kinkakuji) Estrasburgon.

Orain dela gutxi egindako kontzertuen artean daude Messiah Londresko Royal Albert Hallen, Frankfurteko Alte Operen eta Vienako Musikvereinen, Gurnemanz (Parsifal) Bochumen eta Elijah Giessenen eta Wetzlarren.

Etorkizunean Wotan (Die Walküre) eta Wanderer (Siegfried) egingo ditu Erlen, eta Alberich (Siegfried) Londresen.

Simon "Galesko urteko abeslari" izendatu zuten 2018an Šiškoven papera egin zuenean Cardiffen Janáčeken From the House of the Deaden. Erromako 2005eko Oratorioko nazioarteko lehiaketan lehen saria irabazi zuen baita ere.


Okka von der Damerau.

Mezzosopranoa

Bai Richard Wagnerren eta Giuseppe Verdiren operetan, bai Gustav Mahlerren eta Arnold Schönbergen abestietan, Hanburgon jaiotako abeslariak, ñabardura ugariko eta ahoskera argi eta naturaleko mezzosoprano ahots galantari esker, publikoarekin lotura zuzena eta hurbilekoa lortzen du interpretatzen dituen paper guztietan.

Okka von der Damerau ohiko gonbidatua da orkestra ospetsu askotan, hala nola Chicago Symphony Orchestra, Vienako Filarmonika, Munichko Filarmonika, Orchesta dell’Accademia Nazionale di Santa Cecilia, Orchestre Philharmonique de Radio France eta NDR Elbphilharmonieorchester. 2021eko abenduan Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin debutatu zuen, Mahlerren hirugarren sinfoniarekin eta Zubin Mehtaren batutapean. 2022ko otsailean bueltatu zen, eta Mahlerren bigarren sinfonia interpretatu zuen Gustavo Dudamelen zuzendaritzapean.

Operan egindako ibilbideaz gain, Frank Martinen abesti-ziklo bat grabatu zuen (Die Weise von Liebe und Tod des Cornets Christoph Rilke) Züricheko Filarmoniarekin eta Fabio Luisiren zuzendaritzapean, kritika ezin hobeak jasota.

2021/2022 denboraldian, Okka von der Damerau hainbat interpretazio-lan egiteko kontratatu zuten: Götterdämmerung operako Waltraute, Deutsche Oper Berlin operarekin; Ortrud/Lohengrin, Hamburg State Operarekin, eta Trovatore eta Tristan und Isolde, Bavarian State Operarekin. Horrez gain, Die Walküre operako Brünnhilde paperean debutatu zuen Stuttgarteko Operan.

Etorkizuneko konpromisoek Parisko Bastillako operara, Napolesko San Carlo antzokira, La Scala antzokira eta Bayreutheko Jaialdira eramango dute abeslaria.

Okka von der Damerauk Epaimahaiaren Sari Berezia jaso zuen 2006ko Wagnertar Ahotsentzako Nazioarteko Lehiaketan, Venezian. 2013an Jaialdiaren Saria jaso zuen Munichko Opera Jaialdian.


Clay Hilley.

Tenorra

The New York Timesen goraipatua izan da Clay Hilley heldentenorra, eta nazioarteko hainbat agertokitan jardun du opera errepertorio zailenetan. 39 urte zituela Wagnerren Siegfrieden protagonista nagusia abestu zuen Stefan Herheimen Ring Cycle berrian Berlingo Deutsche Operen, Sir Donald Runnicles zuzendaria zela eta antzoki berera itzuli zen 2021eko azaroan eta 2022ko urtarrilean ekoizpen hori errepikatzeko.

2021-22 denboraldian bi estreinaldi garrantzitsu izango ditu: Dutch National Operarekin Zemlinskyren Der Zwergen paper nagusian eta Nanouk Leopolden ekoizpen berri batean, eta Tiroler Festspiele Erlen Siegmund gisa Die Walküreren ekoizpen berri batean eta zuzendaria KS Brigitte Fassbaender izango da. Samson eta Dalilaren paper nagusia abestuko du oso-osorik Bob Jones Universityn eszeneratutako aurkezpen batean eta kontzertuen programa zirraragarri batean, besteak beste Aidaren hirugarren ekitaldia izango duena Atlanta Symphony Orchestrarekin eta zuzendaria Nicola Luisotti izango da, eta Beethovenen Missa Solemnis John DeMainekin eta Madison Symphony Orchestrarekin.

Azken denboraldiko alderdi garrantzitsuenen artean daude Mahlerren Das Lied von der Erde Accademia Nazionale di Santa Ceciliako Orkestrarekin Sir Antonio Pappano zuzendaria dela, Tristan und Isolderen II. ekitaldia Orchestra of the Norwegian National Opera and Balletarekin Edward Gardner zuzendari dela, eta Phoebusen papera Schmidten  Notre Damen  Theatre St. Gallen antzokian.

Clay Hilley Lyric Opera of Chicagon sartu zen 2019-20an Dead Man Walking eta Siegfried antzezteko Der Ring des Nibelungenen. Denboraldi berean Wozzecken Drum Major egin zuen William Kentridgek Metropolitan Operarako egindako ekoizpen berrian, eta Die Tote Stadten erdi antzeztutako aurkezpena Bard SummerFesten.


Rachel Nicholls.

Sopranoa

The Observerrek orain dela gutxi esan du zoragarria, malgua, zehatza eta boteretsua” dela, eta Rachel Nicholls bere belaunaldiko soprano dramatika zirraragarriena da. Bedforden jaio zen eta 2013an Opera sarien fundazioaren beka bat jaso zuen Dame Anne Evansekin ikasteko.

Bere egungo eta etorkizuneko konpromisoen artean daude Isolda, Tristan und Isolde Théâtre des Champs Elyséesentzat, Stuttgart, Frankfurt, Erroma, Turin, Karlsruhe, Yomiuri Nippon Symphony Orchestra eta Grange Park Opera, eta São Paulo estatuko Orkestra Sinfonikoarekin egingo duen kontzertua, rol nagusia Elektran Basilea eta Karlsruherentzat, Salomé Hannoverren, Brünnhilde (Die Walküre) English National Operarentzako produkzio berri batean, Brünnhilde (Siegfried), kontzertuan Hallérekin (orain dela gutxi CDan editatu da), Brünnhilde (Göttterdämmerung) Taiwanen, Jenifer (A Midsummer Marriage) kontzertuan London Phillharmonic Orchestrarekin, Fidelio Lituaniako Opera Nazionalarentzat, Guinevere Gawain BBC Symphony Orchestrarentzat, Lady Macbeth (Macbeth) Karlsruherentzat eta NI Opera, eta Eva (Die Meistersinger) Karlsruherentzat eta English National Operarentzat.

Askok bera kontzertista dela berarekin lan egin nahi dute eta Europa osoan eta Ekialde Urrunean lan egin du orkestretan eta errezitalak egin ditu besteak beste Londresko Wigmore Hallen. Siegfried eta The Spirit of England, Elgarren Siegfried grabatu zuen Hallérekin eta Bach Collegium Japanekin errepertorio handia baita ere Tippetten hirugarren sinfonia Chandosentzat.


Erik Nielsen.

Zuzendaria

Erik Nielsen zuzendariak trebetasunez lan egiten du operaren eta sinfoniaren alorretan. 2015az geroztik Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; halaber, 2016tik 2018ra bitartean Theater Baseleko musika zuzendaria izan zen, eta oraindik ere sarri gonbidatzen dute Sinfonieorchester Basel zuzentzeko. 2002an 10 urteko lankidetza hasi zuen Frankfurteko Operarekin, Korrepetitor (pianista) gisa lehenik eta Kapellmeister gisa gero, 2008tik 2012ra. Bertan, oso errepertorio zabaleko tituluak zuzendu ditu, Monteverdirekin hasi eta Lachenmanneraino. Frankfurten bizitzen hasi aurretik, Erik Nielsen harpa-jotzailea izan zen Berlineko Filarmonikoaren Orchester-Akademien.

20/21 denboraldirako dituen proiektuen artean honakoak nabarmentzen dira: debuta Dutch National Operan, Rotterdam Philharmonic Orchestra zuzenduz, Stravinskyren Oedipus Rexen produkzio berri batean; horrekin batera, Sammi Moussaren Antigonea operaren munduko estreinaldia egingo du, bai eta debutak ere Galiziako Sinfonikoarekin eta Orchestre der Tiroler Festspiele orkestrarekin, eta, era berean, Municheko Bayerische Staatsoperrera itzuliko da Richard Straussen Ariadne auf Naxosekin.

Azken konpromisoen artean, aipatzekoak dira: Kreneken Karl V, Municheko Bayerische Staatsoperrekin; Oedipus Rex, Il Prigioniero eta Pelléas et Mélisande Semper Oper Dresdenen; Trojahnen Peter Grimes eta Oreste Züricheko Opernhausen; Lachenmannen Billy Budd eta Das Mädchen mit den Schweflhörzern, Frankfurten; Usandizagaren Mendi Mendiyan, Pasioa San Joanen arabera eta Salome Bilbon, eta The Rake’s Progress, Budapesten. Horrez gainera, kontzertuak eman ditu Oslon, Manchesterren, Stockholmen, Madrilen, Estrasburgon, Lisboan, Basilean, Aspen Music Festivalen eta Interlochen Arts Campen.

Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen. Erik Nielsenek orkestra zuzendaritza ikasi zuen Curtis Institute of Musicen, eta oboean eta harpan graduatu zen The Juilliard Schoolen. 2009an, Sir Georg Solti saria eman zion Solti U.S. Fundazioak.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Erik Nielsen, zuzendaria
Alexandre Kantorow, pianoa


I

ARNOLD SCHOENBERG (1874 – 1951)

Bost pieza orkestrarako Op. 16 (1949 berr.) *

I. Vorgefühle
II. Vergangenes
III. Farben
IV. Peripetie
V. Das obligate Rezitativ

CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)

5. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean Op. 103 “Egiptoarra”*

I. Allegro animato
II. Andante
III. Molto allegro

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Ein Heldenleben Op. 40

Heroia[Der Held] (attacca)
Heroiaren aurkariak [Des Helden Widersacher] (attacca)
Heroiaren bataila-eremua [Des Helden Walstatt ] (attacca)
Heroiaren bake lanak [Des Helden Friedenswerke] (attacca)
Erretiora mundutik eta heroiaren gailurra [Des Helden Weltflucht und Vollendung]

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak