Musika-Música 2023. Notak & Letrak

Hasieratik egin dugun moduan, BOSek Musika-Música jaialdiaren 2023ko edizioan parte hartuko du, martxoaren 3tik 5era bitartean.

Musika klasikoaren jaialdi handi honen hogeita bigarren edizioak “bi kode uztartzen ditu elkarrekin, bi kode giza- komunikazioan nabarmendu direnak euren unibertsaltasun eta irismenagatik: letrak eta notak, zernahi esanahi -kontzeptu, sinesmen, sentimendu, ideia estetiko…- eta abarren irudikapen grafiko direnak”.

Martxoaren 3tik 5era egingo da, eta Mercedes Albainak jaialdiaren aurtengo edizioaren aurkezpenean adierazi zuenez:

«Bilbo soinu eta literaturazko lorategi bat izango da, adi jarritako milaka belarritara iristeko zain dauden nota eta letren ozeano bat. Horregatik zaigu hain atsegina erantzutea Blas de Otero bilbotarrak Música tuya poeman eginiko galderari:

Egia al da maite duzula hondoratzea
musikaren itsasoan; zeure burua
joatera uztea haren hegaletan, amiltzea
argi hain sakon eta ezkutu horretan?

Maite dugu, bai. Goza ezazue».

Espero dugu lorategi horren bihotzean bertan elkar ikustea, elkar entzutea.

BOSen kontzertuak

Martxoak 3 Ostirala. Arriaga Antzokia -19:00
Martxoak 4 Larunbata. Euskalduna Jauregia – Auditorioa – 13.30

Musika-Música Informazio gehiago