Emaitzak:

BERTAN DA MUSIKHAZIREN XXXV. EDIZIOA

Urtarriletik aurrera, zatoz MusikaHaziren beste edizio batez gozatzera. Aurtengoan ere egitarau ikusgarria antolatu dugu eta ekitaldi ugari izango ditugu, hala nola familientzako kontzertuak, kontzertu didaktikoak eta tailer sozialak. Gainera, orkestraren entsegu orokorretara joateko eta BOS bisitatzeko aukera eskainiko da, baita helduentzako jarduerak eskainiko ere. BOSlarien IX. edizioa ere ez da faltako. Kontsultatu egitaraua eta ez … Jarraitu irakurtzen “BERTAN DA MUSIKHAZIREN XXXV. EDIZIOA”

Edukira joan

Kontzertuak familia giroan: Cosas de 4

Gaur egungo perkusio munduko instrumentuak, sortu berri diren elementuak, begiraden komikotasuna eta inprobisazio eta harridura efektu handia dira ikuskizun honen oinarria. Lau elementu horiek definitzen dute asmamena berrelikatu eta eboluzionatzea eta sorkuntzaren bideak esnatzen jarraitzea bilatzen duen ikuskizuna.

Testurik gabe.
6 urtetik aurrera.

PREZIOAK:
Orokorra 9 €
BOSaren abonatuak* 8 €
* Txarteldegian bakarrik eros daiteke abonatuentzako deskontuarekin.

Edukira joan

BOSLARIS IX – Programaren amaierako kontzertua

Doako sarrera edukiera bete arte

Musikari amateurrei zuzenduta dagoen eta ganbera-musikaren arloan hasi, praktikatu eta hobetzera bideratuta dagoen prestakuntza programa aitzindari honekin, BOSek musikaren praktika sustatu nahi du musika profesionaletik aparteko gizarteko esparruetan; era berean, loturak sortu nahi ditu BOSeko irakasleen eta zaleen artean, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa apurtuz.


Marion Desjacques

Lourdes Suárez, Imanol Aguirre, Pablo Anderez, Ander Urutxurtu, Angela Vidal, Elena González.
Aria en Re – Bach.
Extracto Lago de los Cisnes – Tchaikovsky.
Amado Mio – Fisher-Roberts.

Mariena Sata

Santiago Ercoreca, Agustín Churruca, Alfonso Rodríguez, Argiñe Albizu.
Trio sonata para 2 flautas y piano en Sol (I. Adagio) – Bach.
Danzas n° 35 y 44 para 2 violines – Bartok.
Concierto para 2 violines y piano en Re (I. Vivace) – Bach.

Zofia Kwarciany

Elena García, Svetlana Tchobotova, Marta Calvo, Pablo Anderez.
Summertime – Gershwin.
Verano para piano, violin y cello – Piazzola.

Tres piezas para piano, violin y cello – Mankowski.
   1° Un cuento corto de molinero y molinera.
   2° Vals.
   3° Marcha.
Trio nº1 para piano, violin y cello (I. Allegro giusto) – Bohm.

Samuel García

Óscar Lopez, Roxana Maria Petcana, Andoni Salazar, Álvaro Sastre.
Quintett D-dur – Johann Christian Bach
   I. Allegro.
   II. Andantino.
   III. Allegro Assai.

Edukira joan

Publikoarentzako 2022ko inkestan parte hartu zutenen artean egindako zozketaren emaitza

4, 5 eta 6 programetara etorri ziren entzuleek «publikoarentzako 2022ko inkesta» bete ahal izan zuten. Inkesta bete zutenek aukera izan zuten BOSen mendeurrenaren harira argitaratu dugu «100 urte musika egiten»  komikiaren hamar aleren zozketan parte hartzeko. Dagoeneko baditugu zozketaren emaitzak. Aplikazio baten bidez egin dugu, zeinak zorioneko hamar pertsonak ausaz hautatu dituen. https://app-sorteos.com/w/34MLV4

Edukira joan

Eolo & Company

Kontzertua familia giroan haize eta perkusioentzat Cambini, Ravel, Stravinsky, Benny Golson, etab. Andreas Prittwitz, bakarlaria eta narratzailea Susana Gómez, testua Daniel Perpiñán, zuzendaria Bilbao Orkestra Sinfonikoa (haize eta perkusio sekzioak) Conservatorio de Música Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa. Dohainekoa. Hizkuntza: gaztelaina. ­L.H. 5-6 eta D.B.H. 1-2. kastetxeei­ zuzendutako ­programa.­ Sartzeko,­ aldez­ aurretik­ izena­ eman … Jarraitu irakurtzen “Eolo & Company”

Edukira joan

Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra

Lehen haurtzarorako musika-hezkuntzako tailerra da, Edwin Gordonen musika-ikaskuntzaren teorian oinarrituta. Horren arabera, musika komunikazio-kanala da, abestien, erritmoaren, mugimenduaren, isiltasunaren, jokoaren, bat-batekotasunaren eta dantzaren bitartez. Edurne Urutxurtu ahotsa, pianoa eta akordeoia. Laguntzaileak: Malen Zobaran trikitixa, ahotsa eta pandero. Shanti Basauri gitarra. Leku-kopurua: 60 pertsona (20 haurtxo + gehienez 2 pertsona haurtxo bakoitzeko). Iraupena 45′ 0–3 urte … Jarraitu irakurtzen “Musika Sehaskatik – Haurtxoentzako tailerra”

Edukira joan

Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan

4 tailer musikal haurrekin BOSaren entseguetarako aretoan. Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak. 4-8 urte Leku-kopurua: Gehienez 25 ume. Gehienez heldu 1 haur bakoitzeko Iraupena: 75 min. Hizkuntza: elebiduna euskara / gaztelania. … Jarraitu irakurtzen “Musikaz Biziz – Musika Familia Giroan”

Edukira joan

Bisita BOSera

Ikastetxeen hiru bisita BOSen bulegoetara (bisita orkestraren entsegura, instrumentuen biltegietara, entsegu aretoetara eta auditoriumera). Ikastetxeei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso. Dohainekoa. Fechas disponibles Urtarrilak 24 Otsailak 24 Martxoak 28 Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. OSaren entseguetarako aretoa. Informazio gehiago eta izen-ematea: musikahazi@bilbaorkestra.eus

Edukira joan

Talleres sociales

TAILERREN HELBURU OROKORRAK Sormen jarduera berriak eskaintzea eta garatzea, taldeko musika-inprobisazioen bitartez; musikari eta parte-hartzaileen artean topaketarako espazioa sortzea; eta, soinu-paisaia desberdinak eratzea, horrela, gure kultur aniztasuna sustatzeko (nortasunak eta taldeko nahiz norbanako balioak sendotuta). Elena Pérez Sáez de Buruaga Tailer guztietako gidoia eta zuzendaritza. Dohainekoa. Elkarte eta talde zehatzei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik … Jarraitu irakurtzen “Talleres sociales”

Edukira joan