Emaitzak:
Entsegu orokorrak
Premia bereziak dituzten pertsonei irekiak. Ikastetxeei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso. Dohainekoa. Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. Informazio gehiago eta izen-ematea: musikahazi@bilbaorkestra.eus
BOS 1922-2022
BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN 100 URTE BOSek ehun urte bete zituen 2022ko martxoaren 8an. Bizkaia osoan efemeride garrantzitsu hori ospatzeko, BOSek hainbat ekintza antolatu ditu urte osoan zehar. Sortu ginen gizartearekin, gure gizartearekin, batera ospatu nahi izan ditugu gure historiaren lehen ehun urte horiek. Aurten egindako jarduera guztien artean, honako hauek nabarmendu behar ditugu: «Mendeurrenaren kontzertua» … Jarraitu irakurtzen “BOS 1922-2022”
BOSek “hiriko enbaxadorearen” saria jaso du
“Bilboko ospetsuen”sariak banatu eta aintzatespenak ezagutzera emateko ekitaldiaren baitan, abenduaren 15ean, udalak BOS saritu zuen “hiriko enbaxadore” gisa, orkestraren mendeurrenaren urtean. Aintzatespenak entregatzeko ekitaldia Udaletxeko Arabiar Aretoan egin zen, non udal korporazioak Bilbao Orkestra Sinfonikoa aintzatetsi zuen, haren ibilbidearekin Bilboren izen ona zabaltzen laguntzeagatik. Alkateak, Juan Mari Aburtok, “beste ehun urte” opa zizkion orkestrari, eta … Jarraitu irakurtzen “BOSek “hiriko enbaxadorearen” saria jaso du”
Kontzertua Familian: Eolo & Company
Kontzertua familia giroan haize eta perkusioentzat
Cambini, Ravel, Stravinsky, Benny Golson, etab.
Andreas Prittwitz, bakarlaria eta narratzailea
Susana Gómez, testua
Daniel Perpiñán, zuzendaria
Bilbao Orkestra Sinfonikoa (haize eta perkusio sekzioak)
Hizkuntza: gaztelania.
6 urtetik aurrera.
PREZIOAK:
Orokorra 9 €
BOSaren abonatuak* 8 €
* Txarteldegian bakarrik eros daiteke abonatuentzako deskontuarekin.
¿Conocéis la historia de Eolo, el señor de los vientos?
Hace miles de años Eolo, el dios de los vientos en la mitología griega, regaló un baúl lleno de vientos al navegante Ulises para que pudiera llegar rápidamente en su barco de vela a su destino. Sus marineros no pudieron aguantar la curiosidad y lo abrieron en medio del mar. ¡Y la que se organizó! Todos los vientos descontrolados originaban tormentas, olas gigantes, truenos, rayos… Desde entonces, Eolo los está buscando por todo el mundo para llevárselos de nuevo a casa…
Orkestraren argazki berriak
Jadanik eskuragarri dituzu BOSen argazki berriak. Argazkiok BOSen egoitzaren inguruan egin ziren, eta Orkestra bere mendeurrenean hilezkortzen dute. Argazkien atzealdeak mendeurrenaren horma-irudia, Bilbao Itsasmuseum (zeinaren laguntza eskertzen baitugu) eta Euskalduna Jauregia bera izan dira. Azken hori Orkestraren egoitza da, hain zuzen ere. Argazki-saioek ikusmin handia sortu zuten hirian. Jende begiluzea eta zaletua ere hurbildu zen … Jarraitu irakurtzen “Orkestraren argazki berriak”
Bilboko Udalak «Hiriko Enbaxadore» izendatu du BOS
Gaurkoan oso harro eta esker oneko sentitzen gara. Bilboko Udalak, BOSen patronatuko kideak, «Hiriko Enbaxadore» izendatu gaitu. Gure mendeurrenaren urtean, ez diogu albiste onak jasotzeari uzten. Eskerrik asko! Hauxe adierazi du Bilboko Udalak: Juan Mari Aburto Alkateak ezagutzera eman ditu “Bilboko 2022ko Ospetsuak”: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez. Gainera, Hiriaren 2022ko … Jarraitu irakurtzen “Bilboko Udalak «Hiriko Enbaxadore» izendatu du BOS”
Bueltan dira Boslariak, ez dituzu galduko, ezta?
BOSek BOSlarien IX. edizioa antolatu du, ganbera-musika egiten hasteko, praktikatzeko eta hobetzeko prestakuntza-programa bat, musikari amateurrei zuzendutakoa. Programa horren bidez, agertokiaren eta publikoaren arteko arrakala gainditu nahi dugu, musika profesionalaz haratago gizartearen beste esparru batzuetan ere musika egitea sustatzeko. Horretarako BOSen irakasleekin eta zaletuekin loturak ezarriko dira. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko
Organo Kontzertuak 2022 Durango
Doako sarrera
Mikel Ansola, organoa
Beatriz Fernández, zuzendaria
Charles-Marie Widor, Symphonie nº 5 in F minor Op. 42
I. Allegro vivace
IV. Adagio
V. Tocata
Franz Joseph Haydn, Sinfonía nº 44 en mi menor Hob. I:44 “Trauersinfonie”
I. Allegro con brio
II. Menuet: Allegreto; canon in diapason
III. Adagio
IV. Presto
Francis Poulenc, Concierto en sol menor para órgano, timbal y cuerdas Fp. 93
• Andate
• Allegro giocoso
• Tempo introduction. Largo
• Subito andante moderato
• Tempo allegro, molto agitato
• Très calme. Lent
• Tempo de l’allegro initial
Zorion-agurra Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrari
Guk ere bat egin nahi dugu Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrak jaso dituen ondo merezitako zorion-adierazpenekin; izan ere, Grammy Latino saria lortu du moldaketa onenaren kategorian, «El plan maestro» abestian egindako lanagatik. Urteetan zehar, ohikoa izan da Fernando Velázquez Orkestraren podiumean ikustea. Gure “Kontzertu didaktikoen” baitan, Zipi eta Zape filmerako idatzi zuen soinu-bandaren interpretaziotik hasita, elkarrekin … Jarraitu irakurtzen “Zorion-agurra Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrari”