Emaitzak:

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 17. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 17.Abonua(ekainak 09 eta 10). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 17. abonurako”

Edukira joan

«Bi urteurren ospatzeko kontzertua» Gonbidapenak BOSeko abonatuentzat

Bilbao Orkestra Sinfonikoak eta Guggenheim Bilbao Museoak ekainaren 18an ospatuko dituzte urteurrenak; horretarako, doako kontzertu paregabe bat eskainiko dute, bi saiotan banatuta, 20:00etan eta 23:00etan. Lehenengo emanaldia, 20:00etakoa, BOSen abonatuei eta Museoko Lagunei eskainita dago. BOSek 120 sarrera ditu, eta abonatuen artean banatuko ditu prozedura honi jarraiki: Kontzertura joateko interesa dutenek mezu elektroniko bat bidali … Jarraitu irakurtzen “«Bi urteurren ospatzeko kontzertua» Gonbidapenak BOSeko abonatuentzat”

Edukira joan

GERNIKA 85

Gernika 85.’ Aitor Etxebarria konpositore garaikidearen proiekturik pertsonalena eta handiena da.

Estetika minimalistak eta paisaia eszentrikoak uztartzen dituen obra sinfoniko hau ekainaren 30ean estreinatuko da Euskalduna Jauregian. Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bi Grammy dituen Evelyn Glennie nazioarteko perkusionista bakarlariak, Gernikako Gaudeamus Koralak, eta Aitor Etxebarria berak piano eta instrumentu elektronikoetan, interpretatuko dute.

Gainera, Gernikako Bakearen Museorako grabatutako azken lekukotzak proiektatuko dira. Gernikarraren musika eta egun tragiko hura lehen pertsonan bizi izan zuten pertsonek azaldutako hitzak Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenaren omenez.Iraupena: ordubete (atsedenaldirik gabe)

% 20 BOSeko bazkideak (Txarteldegian baino ez)

Argibide gehiago

Edukira joan

AY, BABILONIO QUE MAREA

1917.urtean, hitz berri bat jaso zuen Gaztelaniaren Hiztegiak: sicalipsis. Hitzaren jatorria bilatzen baduzue, RAEk azalduko dizue sorkuntza arbitrarioa dela, baina akademiako kide batzuen iritziz etimologia grekoa du. (Interneten bilaketa erraza eginda segituan jakingo duzue hitz horrek zer kontzeptu batzen dituen). Erreferentzia horretatik abiatuta iritsi gara genero sikaliptikora, XX. mendearen hasieran Madrilgo agertoki herrikoietan modan jarri zen horretara. Irudika ditzagun ordukako antzerki-arratsalde haiek, txotisa, Gran Via kalea, sortzen hasiak ziren anarkisten elkarteak monarkiarekin bizikidetzan, greba-jarduera eta langileen mugimendua, eta, bien bitartean, La corte de Faraón zarzuelaren estreinaldia, Putifar jenerala eta Jose kastoa protagonista zituena. Taberna, kafetegi, sereno eta piztutako farolek jantzitako gauak izango ziren, ziur.

Gau honetan, lizunkeria jator eta naturalez betetako orduko gau haiek gogoratu nahi ditugu. Musikak, berezko duen oroitarazteko boterearen bidez, erdi ilunpean egoten ziren dantza-aretoetara eramango gaitu, barre egin eta vaudeville kutsuko gozamen lotsagabearekin bat egiteko prest zegoen jendez betetako lekuetara. Eta, batez ere, Arriaga antzokiak gau dibertigarriarekin itxi nahi du denboraldia, alaitasuna agertokitik besaulki-patiora eramanez. Horretarako, Zarzuela handietako konposizio ahaztezinekin osatu da errepertorioa. Arriaga antzokira etorriko diren entzuleentzat ezagunak izango dira Zarzueletako pieza isekari eta lizunak, guztion memorian gordeta dauden Zarzueletako piezak baitira, besteak beste, Los sobrinos del Capitán Grant, El dúo de la africana, La Gran Vía, Luisa Fernanda eta La corte de Faraón Zarzueletakoak eta genero sikaliptiko esan zitzaionaren beste bitxi batzuetakoak.

Zuzendaritza musikala: Iker Sánchez Silva
Bakarlariak: Vanessa Goikoetxea, Andeka Gorrotxategi, Itziar de Unda, Andrea Jiménez, Christopher Robertson.
Abesbatza: Sociedad Coral de Bilbao
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Produkzioa: Teatro Arriaga

Argibide gehiago

Edukira joan

BOSlarisVIII – Programaren amaierako kontzertua. 01-06-2022

Ekainaren 1ean BOSlaris prestakuntza-programaren VIII. edizioaren amaiera kontzertua izango da. Ekitaldia arratsaldeko 18:30ean izango da, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioko Auditorioan. Ganbera-musikako hastapen-, praktika- eta hobekuntza-programa aitzindari honetan parte hartu duten musikari amateurren interpretazioez gozatzeko aukera paregabea. Sarrera doan edukiera bete arte. Programa kontsultatu  

Edukira joan

BOSLARIS VIII – Programaren amaierako kontzertua

Mariena Sata

Santiago Ercoreca, Agustín Churruca Otero, Argiñe Albizu Agirre

Dimitri Shostakovich :
Prelude
Gavotte
Elegie
Valse

Marion Desjacques

Carina Wintersteller, Angela Vidal Erecacho, Lourdes Suárez Fernández, Ane Garcia Ruiz, Ander Marin Urrutxurtu, Nina Bahmann

Jacques Offenbach :
Barcarolle (Les Contes d’Hoffmann)
Paul Reade :
Prélude (The Victorian Kitchen Garden Suite)
Astor Piazzolla :
María de Buenos Aires
Robert & Richard Sherman :
Quiero Ser Como Tú (El Libro de la Selva)

Ara Cividian

Amaia Zuza Viamonte, Roxana Maria Petcana, Maider Camarero Susperregui, Óscar López Soler

Arcangelo Corelli :
Sonata en Re Maggiore
Antonin Dvorak :
Bagatelas Op.47 (V. Poco Allegro)

David García

Estíbaliz González Díez, Ainoa Ortiz de Zárate Agüero, Uxue Medrano López

Gustav Mahler :
Cuarteto para piano en La menor

Zofia Kwarciany

Elena Garcia Ureta, Marta Calvo Uyarra

Heleen Verleur :
Memories
Dragón Chino
Romuald Twardowski :
Youth Trio nº1
I. Andante Sostenuto
II. Allegro Risoluto

Claudia Bak

Imanol Aguirre Garma, Francisco Javier Coco López

Arcangelo Corelli :
Trio Sonata n.3 op.4
I. Preludio
II. Corrente

Miguel Arbelaiz

Gorka Aldana Flores, Naiara Aspillaga Sánchez, Jose A. Larrauri Cantero, Unai Martin Astorkia, Elena González Benito

Giulio Caccini (Arr. N. Franco) :
Ave Maria
Astor Piazzolla – Scott Hartman :
Milonga del Ángel
Chuck Rio :
Tequila
Nicola Piovani :
La Vida Es Bella
Benito Lertxundi :
Nere Herriko Neskatxa Maite
Astor Piazzolla :
Oblivion

Edukira joan

Bi Urteurrenetarako kontzertua Bilbao Orkestra Sinfonikoa & Guggenheim Bilbao

Bilboko Sinfonikoaren mendeurrenarekin bat eginik, Guggenheim Bilbao Museoak bere 25. urteurrena ospatuko du. Ospakizunerako arrazoi bikoitza aprobetxatuta, herritarrei zuzendutako kontzertu handi baten agertokia izango da Museoaren Atrioa, eta Modest Mussorgskyren Erakusketa bateko koadroak izango da programa osatuko duten lanetako bat. Konpositoreak Viktor Hartmann lagunaren omenez idatzi zuen obra hori, artista hil ostean haren artelanetako batzuk ikusgai jartzeko antolatu zuten erakusketaren kariaz. Piezak musikaren bidez eta oso modu deskriptiboan irudikatzen zuen bisitariek koadrotik koadrora egin beharreko ibilbidea. Jatorrian pianorako konposatu bazen ere, Maurice Ravelek orkestrazio bikain batez “koloreztatu” zuen. Klasiko handi horrekin batera, kideko asko bezala historiak bidegabe tratatutako emakume konpositore baten obra ere izango da kontzertuan: Augusta Holmès frantsesaren Andromeda, publikoak gozatu ahal izango duen poema sinfoniko trinko eta boteretsua. Arteen adiskidetasuna eta haien arteko hartu-emana ospatzeko aukera bikaina.

Babeslea:

Kokapena : Atrioa
Salmenta-puntua : Leihatila eta webgunea
Iraupena : 60
Informazio gehiago : Plaza-kopurua mugatua da, eta musukoa jantzita eduki behar da uneoro. Garaiz iristea eskatzen da. Ezingo da Atrioaren barrura sartu jarduera hasi eta gero.
Web: Guggenheim

Edukira joan

BOSen mendeurrenaren horma-irudia

«Mendeurrenaren horma-irudia» orkestra sortu zeneko 100 urteak ospatzeko BOSek antolatu dituen ekintzetako bat da Maiatzaren 23an, goizeko 10:00etan, 100 metro baino gehiago neurtzen duen horma-irudia aurkeztu da. BOSek mendeurrena dela-eta enkargatutako horma-irudi hori Jesusen Bihotza plazatik Olabeaga auzora sartzeko bidean egin da. Ekitaldian honako hauek izan dira: Lorea Bilbao, BOSen patronatuko presidentea eta Euskara, Kultura … Jarraitu irakurtzen “BOSen mendeurrenaren horma-irudia”

Edukira joan

Ukrainiako soinuak

Hasierako kontzertua.

Erik Nielsen, zuzendaria.
Marie-Pierre Langlamet, harpa.


ANDRÉS ISASI (1890 – 1940)

Bekatua, Poema sinfonikoa op. 19

REINHOLD GLIÈRE (1875 – 1956)

Kontzertua Arpa eta orkestrarako Mi bemol Maiorrean Op. 74*

I. Allegro moderato
II. Tema con variazioni Andante
III. Allegro giocoso

Marie-Pierre Langlamet, harpa.

REINHOLD GLIÈRE (1875 – 1956)

2. sinfonia do minorrean Op. 25**

I. Allegro pesante
II. Allegro giocoso
III. Andante con variazioni
IV. Allegro vivace

* Lehenengo aldiz BOSen eskutik.
** Estreinaldia Espainian.

Edukira joan