Emaitzak:

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 16. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 16.Abonua(maiatzak 19 eta 20). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 16. abonurako”

Edukira joan

Cookieei buruzko politika

Cookieei buruzko politika Cookieak Bilbao Orkestra Sinfonikoaren webguneak cookieak erabiltzen dituela jakinarazten dizugu. Erabiltzaile baten ordenagailuan orrialde batek biltegiratzen duen informazio kopuru txikia da cookiea. Cookieak erabiltzen dira webguneek memoriarik ez dutelako. Erabiltzaile bat webgune bateko orrialde batetik bestera joaten bada, ez da erabiltzaile bat bera bezala hartzen. Cookieei esker, web orriak erabiltzailearen nabigatzailea ezagutzen … Jarraitu irakurtzen “Cookieei buruzko politika”

Edukira joan

Madama Butterfly

Giacomo Puccini

Emanaldiak

  • Larunbata 2022ko Maiatzaren 21 19:00-etan
  • Asteartea 2022ko Maiatzaren 24 19:30-etan
  • Ostirala 2022ko Maiatzaren 27 19:30-etan
  • Larunbata 2022ko Maiatzaren 28 19:00-etan (*OB)
  • Astelehena 2022ko Maiatzaren 30 19:30-etan

*OB: Opera Berri

Babeslea:

FITXA

  • Cio-Cio San: Maria Agresta*
  • Cio-Cio San BERRI: Carmen Solís
  • Pinkerton: Sergio Escobar
  • Pinkerton BERRI: Javier Tomé
  • Suzuki: Carmen Artaza*
  • Sharpless: Damián del Castillo
  • Goro: Jorge Rodríguez-Norton
  • Kate Pinkerton: Marta Ubieta
  • Yamadori eta Comisario: Jose Manuel Día
  • Bonzo osaba: Fernando Latorre
  • Erregistroko ofiziala: Javier Campo**
  • Yakuside: Gexan Etxabe
  • Cio-Cio San-en ama: Eider Torrijos**
  • Cio-Cio San-en izeba: Leyre Mesa**
  • Cio-Cio San-en lehengusina Olga Revuelta**
  • Bilbao Orkestra Sinfonikoa
  • Coro de Ópera de Bilbao: Zuz. VBoris Dujin
  • Musical-zuzendaria: Henrik Nánási*
  • Eszena-zuzendaria: Stefano Monti
  • Koprodukzioa Teatro Comunale di Modena / Teatro Municipale di Piacenza

*ABAO Bilbao Operan debutatuko du
**Coro de Ópera de Bilbao

INFORMAZIO GEHIAGO

Benjamin Franklin Pinkerton, Estatu Batuetako Armadako ofiziala, Nagasakitik gertuko muino batean dagoen etxetxo bat ikuskatzen ari da, nondik portua ikusten den. Goro esaneko ezkontzaginari alokatuko dio. Etxearekin batera, hiru zerbitzari jasoko ditu, baita geisha bat ere, bere emaztea izan dadin. Haren izena Cio-Cio San da, baina Butterfly esaten diote denek. Alokairua, Japoniako ohituraren arabera, 999 urterako da, eta hilero berri daiteke. Sharpless kontsul estatubatuarra arnasestuka dator, muinoa igo ondoren. Pinkertonek yanki menderagaitzaren gaineko bere filosofia azalduko du, munduan zehar esperientzia eta gozamen bila dabilen horri buruzkoa. Ez daki ziur neska japoniarragatik sentitzen duena benetako maitasuna ote den ala apeta besterik ez, baina aurrera jarraitu eta harekin ezkontzeko asmoa du. Sharplessek ohartaraziko dio litekeena dela neskak bestelako ikuspegia izatea ezkontzari dagokionez, baina Pinkertonek, haren kezkei jaramonik egin gabe, egunen batean benetako emazte estatubatuarra edukiko duela esango dio. Kontsulari whiskia eskaini eta topa egitea proposatuko dio.

Butterfly heldu da, lagunekin batera, zeremoniarako. Aurkezpen formalaren osteko elkarrizketa batean, neskak hamabost urte besterik ez duela onartuko du, eta bere familia garrantzitsua izan zela garai batean, baina gero bizimodu erosoa galdu zutenez geisha izatetik bizitzea beste erremediorik ez duela izan. Haren senideak iritsi eta bi pertsona hain desberdinen arteko ezkontzaz hitz egiten hasiko dira. Cio-Cio Sanek bere ondasun urriak erakutsiko dizkio Pinkertoni, eta aitortuko dio misio kristauan egon dela eta bere senarraren erlijiora aldatzeko asmoa duela. Ordezkari inperialak ezkontza-kontratua irakurri ostean, senideek bikotea zorionduko dute. Bat-batean, urrunetik ahots mehatxagarri bat entzungo da: bontzoa da, Butterflyren osaba, apaiza bera. Neska misiora joateagatik eta arbasoen erlijioari uko egiteagatik madarikatzen ari da. Pinkertonek alde egiteko agindu die denei, eta Butterfly hitz gozoekin kontsolatzen saiatzen ari da. Suzukik eztei-kimonoa janzten lagunduko dio neskatoari, bikotea lorategian elkartu aurretik, non pasioaren mende eroriko diren.

II. Ekitaldia hasten denean, hiru urte igaro dira, eta Cio-Cio San senarra etxera noiz itzuliko zain dago. Suzukik laguntzeko erregutzen die jainkoei, baina Butterflyk errieta egiten dio Pinkertonek egun batean etxera itzuliko zela egindako promesaren ordez Japoniako jainkoengan sinesten duelako. Sharpless Pinkertonen gutun batekin dator, baina Butterflyri irakurtzeko astirik gabe Goro agertuko da neskaren azken ezkongaiarekin, Yamadori printze aberatsarekin, hain zuzen ere. Butterflyk, adeitasunez, tea eskainiko die gonbidatuei, baina ezin duela ezkondu azpimarratuko du: bere senar estatubatuarrak ez du utzi, eta halako batean itzuli egingo zela hitzeman zion. Gorori eta Yamadoriri joateko eskatuko die. Sharpless Pinkertonen gutuna irakurtzen saiatuko da, eta Butterflyri iradokiko dio beharbada berriz aztertu beharko lukeela Yamadoriren eskaintza. Orduan, neskak Pinkertonekin izan duen semea erakutsiko dio kontsulari; “Atsekabe” du izena, baina aita itzultzen denean “Zorion” esango diote. Sharpless zeharo lur jota dago, eta ezin du eskutitza irakurtzen jarraitu. Pinkertoni bere semearen berri emango diola agindu eta alde egingo du. Portuan, kanoikada batek itsasontzi bat datorrela iragarri du. Butterflyk eta Suzukik terrazatik irakurri dute haren izena: Pinkerton. Pozarren, neska biek etxea lorez apaintzeari ekingo diote. Gauean, itxaronaldian, Butterflyk, Suzukik eta mutikoak ez diote begirik kenduko portuari.

Egunsentian, Suzuki lo egiten saiatzeko esan eta esan ari zaio Butterflyri. Honek semea etxean sartuko du. Orduan, Sharpless, Pinkerton eta Kate, Pinkertonen emazte berria, azalduko dira. Suzuki emakume estatubatuarra nor den konturatu eta prest agertuko da albistea Butterflyri jakinarazten laguntzeko. Pinkerton, kulpa-sentsazioa duela, apur bat urrunduko da etxe horretan eman zituen egunak gogora ekartzeko. Cio-Cio San presaka sartu da gelan, Pinkerton aurkitzeko itxaropenarekin, baina haren ordez Kate ikusi du. Egoeraz jabetuta, semeari uko egiteko prest agertuko da, baldin eta Pinkerton badator haren bila. Denak etxetik bota ondoren, Butterflyk aita zenak bere buruaz beste egiteko erabili zuen daga aterako du, nahiago baitu ohorez hil lotsaz bizi baino. Ustekabean, semea sartuko da, baina amak lorategira eramango du eta errezela baten atzean ezkutatuko da. Pinkerton hari deika sartzean, neska gazteak bere burua sastakatuko du.

Edukira joan

2022-2023 denboraldia

Denboraldi Sinfonikoa 2022-2023 MUSIKA ETA KONTSOLAMENDUA “Poeta batek gaur egin dezakeen gauza bakarra abisatzea da”. Hitz hauek Wilfred Owen-enak dira, hots, Benjamin Britten-ek bere War Requiem ospetsurako hartu zituen bertsoen egilearenak. Owen-ek 25 urterekin hil zen Frantziako Sambre kanaleko frontean, Lehen Mundu Gerran. Mende bat baino gehiago geroago, duela hilabete batzuk pentsaezina zirudien zerbait gertatu … Jarraitu irakurtzen “2022-2023 denboraldia”

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 15. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 15.Abonua (maiatzak 05 eta 06). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 15. abonurako”

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 14. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 14.Abonua(apirilak 28 eta 29). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 14. abonurako”

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 13. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 13.Abonua(apirilak 07 eta 08). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 13. abonurako”

Edukira joan

SOLASALDIA

Musikarien prestakuntza XXI. mendean

Martxoak 22, asteartea • 18:00etan
Ellacuría aretoa • Liburutegiaren eraikina (CRAI)

Edukira joan

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 12. abonurako

Aste honetan gure denboraldi sinfonikoko azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia ere aktibatzen dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 12.Abonua(martxoak 24 eta 25). Aipatutako egitarauan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Pertsona … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 12. abonurako”

Edukira joan