Wild Symphony kontzertua familia artean

Abentura basati batean murgiltzeko prest al zaude?
Zatoz Mouse maisuarekin eta bere musika-lagunekin batera zuhaitzen artetik bidaiatu eta itsasoak zeharkatzera! Balea urdin handi batekin, gepardo arinekin, kakalardo txikiekin eta zisne eleganteekin topo egingo duzu. Horietako bakoitzak sekretu berezi bat dauka zurekin partekatzeko.

Bidean, baliteke Mouse maisuak utzi dizkizun sorpresak aurkitzea: ezkutatuta dagoen erle burrunbari bat, pistak letraka emango dizkizuten letra desordenatuak eta igarri beharko duzun mezu kodetu bat.

Dan Brownek (hainbat liburu arrakastatsuren egilea, esaterako, Da Vinci Kodea) haurrentzat idatzitako liburu txalotuaren kontzerturako bertsioa eskainiko du Bilbao Orkestra Sinfonikoak.

Kontzertu honetan BOSen lanaz gozatu ahal izango dugu (Daniel Perpinyanek zuzendua), non egileak berak istorio bakoitza laguntzeko konposatutako musika interpretatuko den, Juana Lor-ek liburuan jasotako kontakizunak eta poemak kontatzen dizkigun bitartean (narrazioa gaztelaniaz izango da eta poemak ingelesez).

Egileak berak liburua aurkezten digu eta bere musikan eta testuetan zer aurkituko digun kontatzen digu.

Wild Symphony proiektuaren webgunea

Programara joan


Musikaren eta testuaren egilea: Dan Brown.
Narratzailea: Juana Lor.
Narrazioaren hizkuntza: gaztelania (poemak ingelesez).
Zuzendaria: Daniel Perpiñán.
Gomendatutako adina: 5-10 urte.