Concerts
BOS SEASON 10-2009-2010
Los amores de Mozart
O. Messiaen: Un sourire
W.A. Mozart: “Misera, dove son”, K.369
W.A. Mozart: “Nehmt meinen dank”, K.583
W.A. Mozart: Sinfonía nº 35 en Re mayor “Haffner”, K.385
W.A. Mozart: “Mia speranza adorata!… Ah non sai qual pena” Recitativo y Aria, K. 416
W.A. Mozart: “Vorrei spiegarvi, oh Dio”, K.418
Mozart: Sinfonía nº 38 en Re mayor “Praga”, K. 504
María Espada, sopranoa/soprano
Juanjo Mena, zuzendaria/director
DATES
Venta de abonos, a partír del 24 de junio.
Venta de entradas, a partir del 16 de septiembre.
Meet here all the advantages of being BOS subscriber
Lau emaztegai anai batentzat
Bere musikagatik izango ez balitz, Mozart bere gutunengatik izango litzateke ospetsua. Gaztelaniaz, aukeraketa bat zuen liburuki txiki bat itzuli zen. Argitaratu eta agortu egin zen, berriro argitaratu eta berriro agortu zen, baina seguru udal liburutegi guztietan daukatela.
Bertan, pertsona dibertigarri, bromazale eta zakar samarra aurkitzen dugu, hitz-joko tontoak gustuko dituena, baina, era berean, gizon gozoa ere aurkitzen dugu, lana, bizitza, emaztea eta lagunak maite dituena. Era berean, zentzutasun eredua ere bada, iritziren bat ematen duenean. Bi esalditan esaten du esan beharrekoa, beti asmo onez eta argumenturik gabe uzten duen era onean. Batzuetan, gai ilunagoren bat –diru, osasun… arazoak– jorratu behar duenean, Mozarten beste proiekzio bat ikusten dugu. Erraldoi bat, proban jarritako ume handi bat, baina beldurra izateko beldurrik ez duena ez eta pena izateko penarik ere.
XVIII. mendea jende ospetsuaren gutun-liburuen mendea izan zen, baina horietariko gehienak trukatuta zeuden. Asmo korrespontsalean baino gehiago, etorkizuneko argitalpenean pentsatuta inpostatu eta idatzitako lanak. Mozarten kasua ez da hori. Bere gutunak eguneroko bizitzako zatitxoak dira, telefono bidezko elkarrizketa baten txatalak. Nahasi eta misantropiaren aurkako txertoa jartzen digun miraria. Eta, horietako gehienak, hogeitaka urteko gaztea zenean idatzitakoak.
Bere konposizioak galdu izan balira eta bere gutunak kontserbatu, orain ukabilak jaten egongo ginateke, honelako pertsona baten musika entzuteko gogo biziarekin. Bada, zortea izan dugu eta Mozarten musika daukagu. Izan ere, ia bere musika guztia daukagu, eta zorte pixka batez bizi ahal izan zen 30 edo 40 urte gehiagoetan egingo lukeena baino ez zaigu falta.
Kexatiak eta aseezinak izan behar dugula idatzita dagoenez, min egiten digu sekula idatzi ez ziren lan horien oinazeak. Zer ez zen gertatuko Beethoven eta Mozart gurinezko opilak konpartitzen egon balira Sacher kafe-etxean eta elkarren konposizioak entzuten zeharka! Baina ez zen horrela izan, eta eskerrak Beethoven ere ez zela gelditu bidean igel-malkoz, adarbakar-odolez eta sufre ugariz egindako tratamendu mediko horietakoren batekin.
Eta, gainera, Mozartek ez zuen beharrizanik izan berrogeita hamar urtera heltzeko, jakintsu pentsakor bihurtzeko. Bere gutunekin harritzen gaituen hogeitaka urteko gaztea da, hain zuzen ere, lan ezin hobeak konposatzen ari zena. Mozarten lan handiak ez ziren idatzi heriotza baino lehenagoko bi asteetan. Hamabost urte luzez egin zituen. Artean 26 urtetik beherakoen tarifa murriztua ordaintzen zuen Vienako kiroldegietan –heldu berri zen hiri horretara–, gaur gaurko akademiaren egitarau ia osoa konposatu zuenean.
Ez dezatela esan Mozartarrak ez zirela saiatu. Leopold aita marmarti samarra zen, baina dena eman zuen semearen karrera finantzatzeko. Anna Maria ama senarrarengandik aldenduta egon zen, mutikoarekin batera Europa erditik ibili zen bitartean. Wolfgangek berak tenislari batek baino bidaia gehiago egin zituen, bete trebetasunekin bat zetorren lanpostu bat bilatzen zuen bitartean, baina ez zegoen modurik.
Legendak nahi izan du Mozart Gorteko enpleguen tiraniatik aske egon zen lehenengo musikagileetako bat izatea. Mozart, adoretsua eta ausarta, artista independente gisa hasi zen bizitzen. Gazteluko sukaldeetatik emantzipatuta eta kristautasuneko artzapezpiku guztiak musu-huts utziz.
Badirudi errealitatea zertxobait desberdina izan zela. Gaztelu guztietako ate guztietara deitu ondoren, Mozartek deskubritu zuen inork ez ziola eskaintzen lehenengo mailako posturik. Hori deigarria da; izan ere, musikari itzela zen eta garai hartan jauntxoek nahikoa irizpide ona zuten. Zoro-zoroan ere, litekeena da dena kasualitate hutsa izatea. Nahikoa izango zatekeen plaza huts bat Alemaniako milioika hirietako batean eta bere laguna zen Haydnen gomendiozko gutun bat, historia berridazteko eta Mozart uniformez jantzita ibiltzeko.
Eta emantzipatuaren kontuari dagokionez, berdin. Erlatiboa den zerbait. 1781ean Vienara heldu zenean, Webertarren etxean sartu zen. Trapp familia bat, baina benetakoa; lau alaba zituzten, guztiak abeslariak eta guztiek Wolfgang gaztearen espiritua edo haragia kilikatzeko moduko zerbaitekin.
Josepha Weber, nagusia, izan zen Gaueko Erreginaren paperaren hartzailea Txirula Magikoan, eta hori ez da gutxi. Sophie, gazteena, bere laguna izan zen eta zenbait keinu jaso zituen, bai eta, beharbada, maitasunezko imurtxitxoren bat ere, gutxienez Wolfgang beste bi ahizpetan zentratu baino lehen. Constanzek, hogei urte bete berritan, ezkontzeko proposamena onartu zuen, eta Aloysiek, laugarrenak, ikusi zuen bere kontabilitateak kalabaza pare bat gutxiago eta eskukada bete aria gehiago zituela. Finean, urte zoriontsuak izan ziren Mozartentzat. Eskolak ematen zituen, operak konposatzen zituen eta kontzertuak antolatzen zituen bere lanekin, askotan tinta freskoa zutela.
Mozarti hitz egitea eta entzutea gustatzen zitzaion. Musikari batekin gurutzatzen zen bakoitzean –tronpa-jotzaile bat, abeslari bat, klarinete-jotzaile bat, ikasle piano-jotzaile bat… are gehiago, entzuleria–, zeukan talentuaren ideia egiten zuen eta, hala bazegokion, lan bat konposatzen zion neurrira. Zeukan onena eskaintzen zuen eta ezin pozago uzten zuen hartzailea.
Gaur gauean entzungo ditugun ariak, denak 1781 eta 1783. urteen artean datatuak, filosofia horrekin daude konposatuta. Zinez zailak dira; esker onekoak eta adeitsuak dira ahotsarekin, une oro eskaileran igota daukan arren. Orkestra laguntzeko dago, ez pultsua egiteko. Are gehiago, Wolfgangen beste lagun batzuk ezagutu ahal izango ditugu. Nehmt meinen Dank delakoan, abeslariak hiru egurrekin konpartitzen du abiapuntua. Vorrei spiegarvi, oh Dio Aloysie delakoan oboearekin egiten du dantza, eta broma sekretuaren gailurra Mia speranza adorata! delakoko errezitatiboan heltzen da, non berriro oboeak bi pasarte bakarlari baititu… baina biak oso nota luze eta mugiezinekin. Oso gaztetxo argia izan behar da lagun bati nota bakar bat oparitzeko.
Esker oneko musikari askok itzuli egin zioten oparia Mozarti, Olivier Messiaen frantziarrak barne, zeinak, bi mende geroago, Un sourire (Irribarre bat) izeneko orkestrarako pieza txiki bat konposatu.
Bilatu bere gutunak, entzun bere musika, bapo egin Mozartekin, eta, gero, hatzak miazkatu.
Joseba Berrocal
Calendar of Events
Related events
Cuarteto de cuerda de la BOS
Place: Sestao Musika eskola
M. Ravel: Cuarteto para cuerda
L. van Beethoven: Cuarteto n. 4, op.18 en do menor
Azer Lyutfaliev, violín
Iñigo Grimal, violín
Juan Cuenca, viola
Ignacio Araque, violonchelo
Cámara 3
Place: Euskalduna Palace
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, para quinteto de viento
Quinteto de viento BOS
J. S. Bach: Sonata nº 3 en re menor
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Cinco arias para soprano, trompeta, cuerdas y continuo
Ensemble BOS
Así habló Zaratustra
Place: Euskalduna Palace
Pablo Gonzalez, director
Jonathan Mamora, piano
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
Concierto nº 23 para piano y orquesta en La Mayor K 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, piano
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
*Primera vez por la BOS
Dur: 100’ (aprox.)
Cascanueces en Navidad
Place: Euskalduna Palace
O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Cascanueces, acto II Op. 71
Alicia Amo, soprano
Giancarlo Guerrero, director