2019-2020 Denboraldia

Denboraldi Sinfonikoa 2019-2020

Erik Nielsen BOS zuzendari titularra

EUROPA

Europa: hurbila bezain begi-bistakoa dugun kontzeptua da, baina beharrezkoa da hura erreibindikatzen jarraitzea. Belaunaldi berrientzat litekeena da akordio ekonomiko bat baino ez izatea, askatasunez mugitzeko espazio bat, bake eta gizarte-kidetasunezko leku bat, eta ez da gutxi, baina, horretaz guztiaz gain, Europak kultura-nortasun sakonean hondoratzen ditu bere erroak. Hortaz, BOSen, arreta jarri nahi dugu Europa zaharraren eta berriaren ideiaren inguruan, mendebaldeko kulturaren hazia baita, eta, beraz, gure musika-tradizioarena. Gainera, ideia nagusi horri lotuta, Europak beste ikasbide batzuk ere eskaintzen dizkigu: bidaia, ezagutza-iturri gisa (Mendelssohn, Berlioz, Guridi); errautsetatik birsortzeko gaitasuna (Schönberg, Beethoven); edota ezberdinen artean sortzen diren kidetasun sakonen aberastasuna (Verdi, Wagner).

Egia da Europa presente dagoela errepertorio sinfonikoaren zati handi batean, modu naturalean egon ere, baina lau egitarau berezi egin ditugu ideia horien gainean berariaz hausnartzeko, eta haiekin osatu dugu denboraldi berriaren egitura tematikoa. Hala, bidaia inspiratzailea, herrien arteko errespetua eta mirespena aurkituko ditugu bi musikari handien lanetan, biak ala biak bidaiari handiak: Mendelssohnen Hirugarren sinfonian (Ezkoziarra) eta Hebridak oberturan, eta Berliozen Harold Italian sinfonian. Bestalde, bi koloso itxuraz oso ezberdinen arteko osagarritasunaren ideiaz hausnartzeko, Verdi eta Wagner musikari handiak aurrez aurre jartzeko erronka hartuko dugu, emanaldi bakanean. Eta, azkenik, zikloaren goreneko puntuan, Beethovenen 9. sinfonia eskainiko dugu, senidetasunari egindako inoizko kanturik handiena, zeinaren aurretik Schönbergen A survivor from Warsaw kontakizun lazgarria entzungo dugun: moralki birrinduta dagoen Europa batez ari zaigu, zeinak Beethovenen kantuak hain ondo irudikatzen duen adiskidetzeko indarra aurkituko baitu, non eta bere herrien arteko elkar aditzean. Ilunpetik argirako bidaia egingo dugu, beraz, Bilboko Koralarekin batera, gure Gabonetako egitarauan.

Beste film klasiko handi bat: Singin ‘in the Rain

Beste tonu batean, eta West Side Story emanaldiaren arrakastaren ondoren, zinemaren historiako beste musikal handienetako baten txanda izango da. Singin ‘in the Rain, Gene Kellyren eta Stanley Donenen film klasikoa, Estatu Batuetako zinemako musikalik onentzat jo du American Film Institute erakunde adituak, eta film horixe ikusiko dugu, BOSek haren soinu-banda zuzenean interpretatuko duelarik. Beste hurbilpen bat, gero eta arrakasta handiagoa duen formatu batera.

Piano-jotzaile talde izar bat: Achúcarro, Zacharias, Perianes eta Jussen anaiak

Denboraldiak piano-jotzaile bakan batzuk elkartuko ditu. Haietako bakoitza bere belaunaldiko buruen taldean dago, eta, elkarren ondoan jarrita, berriz, XX. eta XXI. mendeetako pianismoari buruzko ikuspegi berezia osatzen dute. Batetik, gure interpretatzaileen patriarka Joaquín Achúcarrok Edvard Griegen kontzertua eskainiko digu –ez ahaztu, familia-lotura dutela–. Bestetik, Christian Zachariasen itzuleraz disfrutatuko dugu, oraingoan Schumannen obren monografiko bat jo eta zuzenduko duelarik. Bestalde, gaur egun munduko orkestra onenen denboraldietan instalatuta dagoen Nervako piano-jotzaile Javier Perianesen une distiratsuaz gozatuko dugu, ondo gozatu ere, Beethovenen Enperadorea interpretatuko baitu. Azkenik, etorkizuna aurrez aurre, Arthur eta Lucas Jussen anaiak izango ditugu –benetako izarrak Erdialdeko Europan–, haiek inork baino hobeto irudikatzen baitute bikaintasuna, batetik, eta irudi moderno eta erakargarria, bestetik, ondo uztartzen direla baita muska klasikoan ere.

Amancio Prada eta haren Kantiko Espirituala

42 urte igaro dira Amancio Pradak San Juan de la Cruz mistikoaren olerkiari ahotsa eman zionetik. 1977koa da sorkuntza-lan berri hura jaso zuen diskoa, zeina berehala kultukoa bihurtu baitzen, eta kantautoreak mundu osoko 270 agertokitan baino gehiagotan aurkeztu du urteotan. Orain gure txanda iritsi da. Denboraldi berrian, Fernando Velázquezen orkestrazioari esker, aukera izango dugu Amancio Prada entzuteko Kantiko Espirituala interpretatzen, Ondarreta Abesbatza eta haren zuzendari Iñaki Moreno lagun izango dituelarik, obra hori bikain ezagutzen baitute.

Leonard Slatkin eta Shiyeon Sung zuzendariak, lehen aldiz BOSekin

Denboraldi honetara gonbidatu ditugun zuzendarien artean, nabarmentzekoa da Leonard Slatkin izen handiko maisua. Ibilbide luze bezain aberatsean, zuzendari titularra izan da Estatu Batuetako sona handiko zenbait orkestratan, besteak beste, Saint Louisekoan, Detroitekoan eta Washingtoneko National Symphony Orchestran; egun, Lioneko Orkestra Sinfonikoaren titulartasuna du. Bestalde, Shiyeon Sung zuzendariak ere lehen aldia izango du gure artean. Emakume hau mugak apurtzen ohituta dago: bera izan zen Solti lehiaketa irabazi zuen lehen emakumea, eta Bostongo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari laguntzailea izan da. Beste izen aipagarri batzuk ere badira: Giancarlo Guerrero –zeinak kontzertu bikainak eskaini baitizkigu azken denboraldietan–, Víctor Pablo Pérez eta, azkenik, Nuno Coelho, etengabe gora doan zuzendari gazte portugaldarra.

Verdi vs Wagner, eta bakarlari talde erakargarri bat

Denboraldiko erronketako bat Lester Lynch baritonoak egingo du. Gau berean, operako bi europar koloso handik sortutako zenbait rol interpretatuko ditu, hain zuzen ere, Verdik eta Wagnerrek sortutako rol nagusi batzuk: Macbeth, Iago eta haren Kredoa, Holandar alderraia eta Walkiriari amaiera ematen dion Wotanen Agur hunkigarria. Erronka benetakoa, gaur-gaurkoz dugun baritono handienetako batentzat.

Bakarlarien atala osatzeko, batetik, berriro gonbidatu ditugu Philippe Quint eta Soyoung Yoon biolin-jotzaileak, oso oroitzapen ona gordetzen baitugu haiei buruz, eta, bestetik, zenbait bakarlari aurkezteko aukera izango dugu: Pablo Ferrández eta Maximiliam Hornung biolontxelo-jotzaile gazteak, Nils Mönkemeyer biola-jotzailea, zeinak Mozarten kontzertantea interpretatuko baitu Giulia Brinckmeier gure kontzertinarekin batera, eta, ilusio handiz, gure tronpa-bakarlari Luis Fernando Núñez ere aurkeztuko dugu.

Juan de la Rubia, BOSbaroque programan

Organoak protagonismoa hartuko du gure programa barrokoan, oraingo honetan organo historikoa interpretatzen nabarmendu den maisu handi baten eskutik: Juan de la Rubia. Haren programan konbinatuko ditu, batetik, birtuosismo handia eskatzen duten Händelen zenbait kontzertu, eta, bestetik, Bachen kantata zati batzuk, Marta Infante mezzoa lagun duela.

Kontzertuak Iruñean, Valladoliden eta Logroñon

2019ko urtarrilean egin ziguten bisita itzultzeko, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak antolatu dituzten denboraldietan hartuko dugu parte hurrengo hilabeteetan. 2019ko urrian eta 2020ko maiatzean izango dira irteerak, hurrenez hurren, eta, bi kasuetan, Erik Nielsen gure zuzendari titularra izango dugu buru, eta Joaquín Achúcarro, lagun. Valladolideko kontzertuetatik bueltan, aukera izango dugu berriro ere Logroñoko Riojaforum Auditoriumean jotzeko.

BOS Orquesta Sinfónica

Sorkuntza berria: Samy Moussa, Ferran Cruixent eta Marcos Fernández

Musika berriak ere leku nabarmena izango du gure denboraldian. Apustu egin dugu Sammy Mousa kanadar konpositore gaztearen alde: aurreko denboraldian ezagutu genuen, eta, gaur-gaurkoz, Montrealgo Sinfonikoa eta Vienako Filarmonikoa bezalako orkestra ospetsuentzat lan egiten du. Bestalde, Leonard Slatkin maisu handiaren eskutik, Ferran Cruixenten musika harrigarria ezagutuko dugu; konpositore katalanak lanak egin ditu dagoeneko Detroiteko Sinfonikoa edo Staatskapelle Weimar bezalako entzute handiko orkestrentzat. Eta, azkenik, AEOS-BBVA Fundazioaren IX. Konposizio Saria irabazi zuen lana aurkeztuko dugu, Marcos Fernándezen Nokturno sinfonikoa.

ABONU TEMATIKOA EUROPA

Denboraldi sinfonikoa: 5, 7, 9, 17

Europa: hurbila bezain begi-bistakoa dugun kontzeptua da, baina beharrezkoa da hura erreibindikatzen jarraitzea. Belaunaldi berrientzat litekeena da akordio ekonomiko bat baino ez izatea, askatasunez mugitzeko espazio bat, bake eta gizarte-kidetasunezko leku bat, eta ez da gutxi, baina, horretaz guztiaz gain, Europak kultura-nortasun sakonean hondoratzen ditu bere erroak. Hortaz, BOSen, arreta jarri nahi dugu Europa zaharraren eta berriaren ideiaren inguruan, mendebaldeko kulturaren hazia baita, eta, beraz, gure musika-tradizioarena. Gainera, ideia nagusi horri lotuta, Europak beste ikasbide batzuk ere eskaintzen dizkigu: bidaia, ezagutza-iturri gisa (Mendelssohn, Berlioz, Guridi); errautsetatik birsortzeko gaitasuna (Schönberg, Beethoven); edota ezberdinen artean sortzen diren kidetasun sakonen aberastasuna (Verdi, Wagner).

Egia da Europa presente dagoela errepertorio sinfonikoaren zati handi batean, modu naturalean egon ere, baina lau egitarau berezi egin ditugu ideia horien gainean berariaz hausnartzeko, eta haiekin osatu dugu denboraldi berriaren egitura tematikoa. Hala, bidaia inspiratzailea, herrien arteko errespetua eta mirespena aurkituko ditugu bi musikari handien lanetan, biak ala biak bidaiari handiak: Mendelssohnen Hirugarren sinfonian (Ezkoziarra) eta Hebridak oberturan, eta Berliozen Harold Italian sinfonian. Bestalde, bi koloso itxuraz oso ezberdinen arteko osagarritasunaren ideiaz hausnartzeko, Verdi eta Wagner musikari handiak aurrez aurre jartzeko erronka hartuko dugu, emanaldi bakanean. Eta, azkenik, zikloaren goreneko puntuan, Beethovenen 9. sinfonia eskainiko dugu, senidetasunari egindako inoizko kanturik handiena, zeinaren aurretik Schönbergen A survivor from Warsaw kontakizun lazgarria entzungo dugun: moralki birrinduta dagoen Europa batez ari zaigu, zeinak Beethovenen kantuak hain ondo irudikatzen duen adiskidetzeko indarra aurkituko baitu, non eta bere herrien arteko elkar aditzean. Ilunpetik argirako bidaia egingo dugu, beraz, Bilboko Koralarekin batera, gure Gabonetako egitarauan.

BOS ABONU TEMATIKOA EUROPA

Abono berrien salmenta

Denboraldi osorako abonuak:
Ekainaren 24etik aurrera
Abonu laburrak
Irailaren 9etik aurrera

Sarreren salmenta

Irailaren 16tik aurrera izango dira salgai kontzertuetarako sarrera solteak.

Ganberako Denboraldia 2019-2020

Javier Perianes, muy personal, Philippe Quint, Jussen anaiak eta Lester Lynch.

Cámara 2019-2020

Ganbera denboraldi berrian 11 kontzertu izango ditugu, ohi baino bat gehiago; izan ere, Philippe Quint biolin-jotzailearen emanaldia gehituko dugu, joan den otsailean gaixotasunagatik bertan behera utzi behar izan zuen kontzertuaren ordezko. Bestalde, Bakarlari Handiak Errezitaldian zikloaren barruan, zeinaren barruan denboraldi sinfonikoan parte hartzen duten artistek beren bertsioa eskaintzen baitute ganbera-musikako interpretatzaile gisa, nabarmentzekoa da Javier Perianesen “Muy personal” errezitaldia, non piano-jotzaile huelvarrak programa sorpresa bat eskainiko duen, piezak bere bizipenekin batera aurkeztuko baititu, bizipenok musikarekin harremana izan ala ez. Lehen ere baliatu izan dugu halako formatua Joaquín Achúcarro, Asier Polo edo Gabriela Montero bezalako komunikatzaile apartekin.

Cámara 2019-2020 Jussen anaiak

Horrez gain, Arthur eta Lucas Jussen anaien bakarkako saioa izango dugu, bai eta Lester Lynch baritonoaren kanta-errezitaldia ere, Erik Nielsen gure zuzendari titularrak pianora lagunduta. Ganbera eskaintza osatzeko, BOSeko taldeek beste 7 kontzertu emango dituzte; kontzertu horietan, egitarauak askotarikoak bezain interesgarriak izango dira.