Kalitate Politika

BOSen Zuzendaritzak, bere jardueretan Etengabeko Hobekuntza sartu behar duela eta jarduerei lotutako prozesuak dokumentatu behar dituela jakitun, Kalitatea Kudeatzeko sistema ezartzea erabaki du. Horrela, antolakuntza-sistema hobetzeaz gain, ISO 9001:2015 arauaren betebeharrei erantzungo die.

Kudeaketa Sistema dokumentatu batek aukera ematen du jarduerak nola egin behar diren ezagutzeko, une jakin batean nortzuk ari diren lanean kontuan izan gabe. Horrek homogeneotasun handiagoa bermatzen du, jokatzeko orduan.

BOSen Kudeaketa Sistemak, besteak beste, arlo hauek bermatu behar ditu:

  • Alde interesdunen beharrizanak eta itxaropenak ezagutzea, aztertzea eta betearazten saiatzea. Itxaropenen artean, bezeroen satisfazioa hobetzea dago.
  • Aplikagarriak diren legezko eta arauzko betebeharrak identifikatu eta betetzea.
  • Antolakuntzaren testuingurua aztertu eta kudeatzea, interes-taldeen orientazioarekiko koherentea den estrategia finkatzeko.
  • Elkartutako prozesuak identifikatzea eta horien eraginkortasuna hobetzea, baliorik ematen ez duten lanak albo batera utziz, ikuspuntu integralarekin lan eginez eta atalkako ikuspegiak baino harago joanez.
  • Prozesu horietan jasotako jardueren arrisku eta aukera potentzialak identifikatu, aztertu eta kudeatzea.
  • Kudeaketarako adierazleen kontrolaren eta kontu-ikuskaritza sistematiko eta aldizkakoen bitartez lortutako emaitzak ebaluatzea.
  • BOSen Kudeaketarekin lotutako jarduera guztiak, lanpostu guztietan eta zentzurik zabalenean, Etengabeko Hobekuntzaren ikuspuntutik egin behar dira; hau da:
  • Zuhurtasunez planifikatzea
  • Planifikatutakoaren arabera betearaztea
  • Lortutako emaitzak ebaluatzea
  • Beharrezko hobekuntzak proposatu eta egitea

Gainera, eraginkortasunez lan egin ahal izateko, denon konpromisoa behar da, maila indibidualean eta talde-lanaren bitartez.

Azaldutako guztiagatik, BOSen Zuzendaritzak behar diren baliabideak emateko konpromisoa hartzen du, denboran zehar agertuz doazen helburuak bete ahal izateko, eta lortutako emaitzen berri eman ahal izateko langileei.

Bilbo , 2017ko ekainaren 20
Zuzendari Orokorra
Ibon Aranbarri Etxaburu