Lege-oharra

1.- INFORMAZIO OROKORRA.

Webgune honen jabea FUNDACIÓN JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA – ORQUESTA SINFÓNICA DE BILBAO / JUAN CRISOSTOMO DE ARRIAGA – BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA FUNDAZIOA da (aurrerantzean, BOS). Hauek dira webgunearen jabearen datuak:
Helbidea: Abandoibarra kalea 4 – 48011 Bilbao (Bizkaia, Espainia)
IFZ zk.: G95449021
Eusko Jaurlaritzaren Fundazioen Erregistroko zk. F-223.
Telefono zk.: +34 94 40 35 205
Emaila: bos@bilbaorkestra.eus

Kontratazioa on line eginez gero, goian adierazitako bide horiek erabil ditzakete kontsumitzaile eta erabiltzaileek, BOSek eskainitako edo harekin kontratatutako zerbitzu eta ondasunei buruzko informazioa eskatzeko edo kexak eta erreklamazioak jartzeko.

Lege-ohar hau webgune honetako azpidomeinu, microsite edo/eta azpiatal guztiei aplikatuko zaie, baldin eta BOSen jabetza esklusibokoak badira.

Webgune hau, edota bere baitan dagoen edozein azpidomeinu, microsite edo/eta azpiatal erabiltzen duenak, lege-ohar honetan adierazitako erabilera baldintzak nahiz Pribatutasun Politika (webgune honetan bertan duzu eskuragarri, eta berariaz irakurtzea gomendatzen dizugu) irakurri, ulertu eta mugarik gabe eta osotasunean onartzen dituela ulertuko da; hain zuzen ere, webgune hau erabiltze hutsak adierazten du berariaz eta osorik onartzen dituzula Lege-oharra nahiz Pribatutasun Politika. (webgunean sartzeko unean argitaratuta zegoen bertsioa)

1.2.- Hizkuntza

Lege-oharra, Pribatutasun Politika edo webgune honetan argitara litezkeen beste edozein erabilera arau, politika eta prozedura itzuliz gero gaztelaniazko bertsioa eta itzulitakoa bat ez badatoz, gaztelaniazko bertsioa gailenduko zaio itzulpenari.

1.3.- Bloga

www.bilbaorkestra.eus/blog/ blogean parte hartzen duen orok jokabide arau egokiak erabili beharko ditu gainerako parte-hartzaileekin, baita pertsona fisiko, entitate edo/eta elkarteekin ere. Ez da onartuko inolako errespetu faltarik.

Lagundu gunea txukun eta garbi edukitzen: egin zure ekarpenak dagokion eztabaida gunean (erabili Bilatu aukera).

  • Saiatu argi idazten; antolatu zure mezuak zuzen, zentzuz eta gainerako erabiltzaileek erraz irakurtzeko moduan.
  • Debekatuta dago xede komertzialekin publizitatea egiteko helburua duten gaiak sartzea edo mezuak argitaratzea. Arau horrek barne hartzen du, gainera, abusuzko edo/eta asmo txarreko publizitate oro, baita beste komunitate, webgune edo orrialde pertsonalen neurriz gaindiko sustapena ere.
  • Edukiren batek guneari inolako ekarpenik egiten ez diola joz gero, ezabatu egingo da. Horrela, foroari zentzua galarazten dioten edo/eta giroa nahasten duten mezuak zabal daitezen saihestu nahi da.
  • Pertsona berak bi erabiltzaile edo gehiago izateak erabiltzaileak kanporatzea edo/eta deuseztatzea ekar dezake.
  • Kontuan hartu argitaratzen eta partekatzen dituzun informazio, iritzi, iruzkin eta bestelakoak beste erabiltzaile batzuek ikus eta erabil ditzaketela, eta ez daukagula bermatzerik beste erabiltzaile batzuek informazio hori erabiliko ez dutenik. Beraz, ideia edo informazioren bat baduzu isilpean gorde nahi duzuna edo/eta beste inork erabil dezan nahi ez duzuna, edo hirugarrenen eskubideei loturik dagoelarik hura partekatuz gero hirugarrenen eskubide horietakoren bat urra lezakeena, ez argitaratu eta ez partekatu; izan ere, ez dugu gure gain hartuko erabiltzaileek beste inork www.bilbaorkestra.eus webgunean argitaratu edo partekatutako edukiak edo informazioa edo nortasuna behar ez bezala erabiltzearen edo bereganatzearen ondoriozko erantzukizunik.

2.- MERKATARITZA JAKINARAZPENAK ETA PUBLIZITATE EDUKIAK.

BOSek erabiltzaileei jakinarazten die, aurretiko kontratu-harremana izanez gero, gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazioa bidaliko diegula (baita komunikazio elektronikoen bidez ere), gure interes legitimoan oinarrituta. Nolanahi ere, zure interesak eta oinarrizko eskubideak gure interes legitimoaren gainetik egongo dira beti. Horrela erabakitzen baduzu, bidal iezaguzu email bat aurreko paragrafoan adierazitako helbidera, eta, aurrerantzean, ez dizugu horrelako jakinarazpenik bidaliko.

Bezeroa ez bazara, horrelako publizitate- edota merkataritza-komunikazioak bitarteko elektronikoen bidez bidaliko dizkizugu soilik, baldin eta horretarako baimena ematen badiguzu. Baimena emateko, gure webgunean berariaz horretarako dagoen aukeran klikatu behar duzu. Horrelako komunikazioak bidaltzeko baimena kentzeak ez du baldintzatzen pribatutasun-politikan deskribatutako gainerako helburuetarako zure datuak erabiltzea.

Publizitatea: webguneak publizitate-edukiak edo babesleak izan ditzake. Iragarleek eta babesleek dute soilik webgunean sartzeko igorritako materialak kasu bakoitzean aplikagarriak diren legeak eta baimenak betetzen dituela ziurtatzeko ardura. Webgunearen titularra ez da izango publizitate-edukiek edo babesleen edukiek izan ditzaketen errore, oker edo irregulartasunen erantzule, ez eta publizitate-materialek edo beste edozein materialek webgunearen erabiltzaileei edo bisitariei eragin diezazkiekeen kalteen erantzule ere.

3.- JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK.

Webgune hau osatzen duten eduki eta elementuen titularra BOS da, eta, ondorioz, hari dagozkio wegbunearen jabetza intelektuala ; bereziki, webguneko orrialdeetako iturri kode, testu, irudi, diseinu, logo, programa informatiko, animazio, datu base, marka, merkataritza izen edo ikur berezigarri eta gainerako elementu grafiko nahiz soinu elementuena. Zerrenda hori ez da, gainera, zerrenda itxi bat, adibide bat baizik; eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiek behar bezala babestuta daude elementu horiek guztiak.

Erabiltzaileak bere burua behartzen du edukiak arduraz eta zuzen erabiltzera, legearekin, moralarekin eta ordena publikoarekin bat etorrita. BOSek webgune honetako informazioa bistaratzeko baimena ematen dio erabiltzaileari; baita haren erreprodukzio pribatuak egitekoa ere (deskarga eta norberaren sistema informatikoetan biltegiratzea, hertsiki), baldin eta elementu horiek erabilera pertsonalerako deskargatzen badira, edo kazetaritza xedeetarako erabiltzeko, betiere, kasu batean nahiz bestean edukien osotasuna errespetatuz eta jatorrizko iturria BOSen jabetzako webgune hau izan dela adieraziz; berariaz debekatuta dago informazio horren erabilera okerra eta haren izaeraren kontrakoa egitea.

Debekatuta dago webgunearen edukia aurreko lerroaldean berariaz ezarritakoez bestelako xedeetarako erabiltzea, baita eduki hori zabaltzea, aldatzea edo hirugarrenei lagatzea ere, edo haren erreprodukzio, eraldaketa edo komunikazio publikoa egitea, edozein bitarteko eta teknologia erabiltzen dela ere. Horretarako, BOSen aurretiko eta berariazko baimena beharko da, eta jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubideen arloko arauak urratuko ditu testu honetan adierazitakoari kontra egiten dion jarduera orok.

Baimenduta dago, hala ere, webgune hau erabiltzea, baldin eta haren osotasuna errespetatzen bada eta aditzera ematen bada BOSen jabetzako webgune hau izan dela jatorrizko iturria; berariaz debekatuta dago webgunearen erabilera okerra eta haren izaeraren kontrakoa egitea.

BOSek beretzat gordetzen du bere eskubideen defentsan dagozkion lege-ekimenak gauzatzeko eskubidea.

4.- PASAHITZAK.

Zerbitzu jakin batzuetara sartzeko pasahitza eskuratuz gero, ERABILTZAILEAren erantzukizuna da pasahitz hori erabateko isilpekotasun eta sekretuan gordetzea eta hura erabateko arduraz zaintzea eta babestea. Era berean, berariaz debekatuta dago pasahitzak hirugarrenei lagatzea; hain zuzen ere, ERABILTZAILEAren erantzukizuna izango dira, eta, beraz, hari egotzi ahal izango zaizkio horrek webgunearen titularrari nahiz gainerako ERABILTZAILEei sor dakizkiekeen kalteak. Pasahitza lapurtu, galdu edo beste inork baimenik gabe erabiliz gero, ERABILTZAILEAk berehala jakinarazi beharko dio BOSi, hartu beharreko neurriak har ditzan; ERABILTZAILEAren gain geldituko da jakinarazpen horretan berandutzeak BOSi nahiz beste ERABILTZAILE batzuei sor liezazkiekeen kalteen erantzukizuna.

BOSek inola ere ez du bere gain hartuko datu pertsonalen inguruko gorabeheren erantzukizunik, baldin eta gorabehera horiek sistemen kontrako eraso edo baimendu gabeko sarbide baten ondoriozkoak badira, halako eran non ezinezkoa baiten ezarritako segurtasun neurriek gorabehera horiei antzematea, edo erregistratutako bezeroak sarbideko pasahitzak edo bere datu pertsonalak behar adinako arduraz zaindu eta babestu ez izanaren ondoriozkoak badira.

5.- SEGURTASUNA.

Webgune honetan HTTPS (SSL) protokoloa erabiltzen dugu zerbitzariaren eta erabiltzailearen arteko komunikazio bide seguru bat ezartzeko, datu pertsonalak bidaltzeari dagokionez. Zerbitzu hori zerbitzari seguru baten bidez emateak bermatu egiten du erabiltzailearen ordenagailuaren eta zerbitzariaren artean trukatutako informazioaren isilpekotasuna: zifratutako konexio baten bidez bideratzen delako truke hori, SSL protokoloa erabiliz, eta hirugarrenek ez dute igorritako informaziora iristerik.

6.- ERANTZUKIZUNAK.

a) Orokortasunak.

BOSen interesa da webgune honek ahalik eta funtzionamendu eraginkorrena izatea eta hura sortzeko xedea behar bezala betetzeko moduan jardutea, baina ez du bere gain hartuko webguneko balizko akats tipografiko, formal nahiz zenbakizkoen erantzukizunik, ezta hartan adierazitako informazioaren zehaztasunik ezaren edo balizko disfuntzio edo funtzionamendu akatsen erantzukizunik ere.

BOSek ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusetatik libre egotea, eta ez du bere gain hartuko webgunera sartzeak edo hartara sartu ezin izateak eragindako kalteen erantzukizunik.

Webgune hau leial eta legitimoki eta trafikoaren lege eta erabilerekin bat etorriz erabiltzeko konpromisoa hartzen du erabiltzaileak; era berean, bere gain hartzen du BOSen edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kaltetu ditzakeen jokabiderik ez egiteko betebeharra, bai eta webgune honen ohiko erabilera nola edo hala kaltetu, erabiltezin bihurtu, gainkargatu edo galaraz dezakeen jokabiderik ez egitekoa ere.

BOSek beretzat gordetzen du noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi gabe webgune honetan agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak aldatzeko eta edukiak, informazioak, etab. zabaltzeko; hori dela eta, aldian-aldian baldintza eta zehaztapen horiek kontsultatzea gomendatzen da, haietan aldaketarik eginez gero jakinaren gainean egoteko. Zure ardura da lege-ohar eta webgunea erabiltzeko baldintza berriak irakurtzea, halakorik balego. Bestela, ez erabili eta ez sartu webgunera, erantzukizunik zure gain har ez dezazun. BOSek beretzat gordetzen du webguneko edukietarako eta haren bidez ematen diren zerbitzuetarako sarbidea eteteko eta bertan behera uzteko eskubidea.

b) Linkak eta hiperlinkak.

BOSen jabetzako webguneek hirugarrenen beste baliabide edo webgune batzuetarako esteka edo sarbidea eskain dezakete, zure interesekoak direla edo gure webguneetako zerbitzuak emateko beharrezkoak direla joz gero, baina hirugarrenen webgune horiek ez daude, inola ere, gure kontrolpean.

Internet bidez interesatzen zaizkizun baliabideen bilaketa erraztea izan daiteke esteka horien helburua, edo baita gure webguneko zenbait zerbitzu kudeatzea ere, hala nola BOSek sustatutako edo kudeatutako ekitaldi edo jardueretarako sarreren erosketa izapidetzea, ordaintzea eta fakturatzea.

Nolanahi ere, webgune horiek ez dira BOSen jabetzakoak, eta BOSek ez ditu haien edukiak ikuskatzen. Hortaz, ez du izango inolako erantzukizunik webgune horiei buruz; haiek ematen dituzten, haietan agertzen diren edo/eta haietan eskuragarri dauden zerbitzuei buruz; estekatutako orriaren funtzionamenduari buruz; haiek egin ditzaketen datuen erabilera eta tratamenduari buruz; haien balizko lege-hausteei buruz edo haietara sartzetik edo haiek erabiltzetik erator litezkeen balizko kalteei buruz. Era berean, esteka eskaintzeak ez du esan nahi BOSek inolako harremanik duenik eduki horien edo eduki horiek dauden guneen titulartasuna duten pertsona edo entitateekin.

Beraz, BOSek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horiei buruzko inolako erantzukizunik, ez eta horien funtzionamenduaren, horietan dauden edukien eta zerbitzuen eta estekatutako gune horietan egon daitezkeen esteken gaineko erantzukizunik ere.

Biziki gomendatzen dugu webgune horien lege-oharrak eta, bereziki, pribatutasun politikak irakurtzea, datu pertsonalik haietan sartu aurretik; zalantza izanez gero, bestalde, webgune horiekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen dugu, haien pribatutasun politikei buruzko informazio gehiago lortzeko.

Erabiltzaileak jakiten badu estekatutako gune baten edukiak, zerbitzuak edo garatutako beste edozein jarduera legez kontrakoak edo desegokiak direla, BOSi jakinarazi beharko dio berehala, hark, hala badagokio, egoki iritzitako neurriak har ditzan.

Berariaz debekatuta dago bai www.bilbaorkestra.eus webguneko orri bat BOSena ez den beste batean aurkeztea (“framing” gisa ezagutzen den teknikaren bidez edo ondorio bera edo antzekoa duen beste edozein teknikaren bidez), bai www.bilbaorkestra.eus webgunearen bidez hedatu den edozein eduki beste webgune batean txertatzea “in line linking” deritzon teknikaren bidez edo ondorio berdina edo antzekoa duen beste edozein teknikaren bidez, BOSen berariazko baimenik gabe.

Webgune hau erabilita, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela eta bertan ematen diren gomendioak ulertu eta aintzat hartu dituela jotzen dugu. Erabiltzailea datuak babesteko politika honekin edo dokumentuan ematen diren gomendioekin ados ez badago, arren, ez erabili gure webgunea.

7.- JURISDIKZIOA ETA ESKUMENA.

Baldintza hauen interpretazioari buruzko edo webgune honetako zerbitzuekin loturiko beste edozein xehetasuni buruzko liskar edo eztabaidarik sortuz gero, Espainiako jurisdikzioa eta arautegia aplikatuko dira, eta Bilboko Auzitegiek izango dute horiek ebazteko eskumena.