2021-2022 denboraldi berriaren aurkezpena

Orkestraren mendeurrena ospatzen dugun denboraldia

Datorren astelehenean, ekainaren 14an, 10:00etan, gure denboraldi berria aurkeztuko dugu, BOSek 100 urte beteko dituen denboraldia, hain zuzen ere.

Ekitaldi hori Orkestrako entsegu aretoan egingo da, segurtasun neurri guztiak betez, eta bertan izango dira Lorea Bilbao, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatua eta BOSeko presidentea, Erik Nielsen, BOSeko zuzendari titularra, Ibon Aranbarri, BOSeko zuzendari nagusia, Borja Pujol, BOSeko zuzendari teknikoa eta Isabel Urrutia, konpositorea.

Aurkezpena zuzenean jarraitu ahal izango da BOSen webgunetik, bai eta gure Facebookeko orritik eta YouTubeko kanaletik ere.