2022-2023 denboraldia

Denboraldi Sinfonikoa 2022-2023

MUSIKA ETA KONTSOLAMENDUA

“Poeta batek gaur egin dezakeen gauza bakarra abisatzea da”. Hitz hauek Wilfred Owen-enak dira, hots, Benjamin Britten-ek bere War Requiem ospetsurako hartu zituen bertsoen egilearenak. Owen-ek 25 urterekin hil zen Frantziako Sambre kanaleko frontean, Lehen Mundu Gerran. Mende bat baino gehiago geroago, duela hilabete batzuk pentsaezina zirudien zerbait gertatu da. Poetaren abisuak gorabehera, Europa odoletan dago berriro, oraingoan Ukrainan. Nahasmen testuinguru honetan, musikak duen beste bertute batekin jotzen du guregana, eta agian, horixe da duen bertuterik garrantzitsuena: kontsolamendua eskaintzea.

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2022-2023 denboraldian orkestraren mendeurrena ospatzen jarraitzen dugu, baina, horrez gain, ezezagunaren misterioari buruz hausnartzen eta, baltsamoa balitz bezala, lasaitzen laguntzen diguten obra batzuk ere eskaintzen dizkigu. Horrela gertatzen da denetan ospetsuena den obrarekin, hots, Mozart-ek lehen pertsonan idatzi zuen Requiem-arekin. Errepertorio klasikoan funtsezkoa den Maasaki Suzuki-ren batuta jakintsuak zuzendurik entzungo dugu obra hori, Iruñeko Orfeoiko ahotsak ere protagonista direlarik. Amaitu gabeko beste lan
ospetsu batek, Bruckner-en Bederatzigarren sinfoniak, musika aratzak gure bizitzaren amildegira hurreratu eta hitzik gabeko galderak egin ditzakeela erakusten digu. Zalantzarik gabe, gauzen mugapen edo amaikortasunaren kontzientziak jakintsu egiten gaitu, eta, hortaz, Bruckner-ek agur gisa planteatu zuen bere Bederatzigarren Sinfonia, Mozart-en Requiem-arekin tonalitatea bera ere (Re minor) partekatuz. Strauss gazteak ere, poema sinfonikoaren generoa jorratuz, galdera horietako batzuk ekartzen ditu gogora ‘Heriotza eta Itxuraldaketa’ izeneko obran. Eta programa berean, gaur egungo ikuspegitik, Victoria Borisova-Ollas konpositoreak bere Angelusaren bertsioarekin liluratuko gaitu. Hain zuzen ere, Municheko Filarmonikak hiriaren 850. urteurrena zela eta estreinatu zuen obra hori.

Musikan aurkitzen dugun kontsolamendu hori opa nahi diogu Ukrainako herriari, eta gure irekierako programa Reinhold Glière-ren figuraren eskutik Ukrainako musika ohoratzera bideratuta dago, zeren eta Glière, ziur aski, Kiev-eko hiriak eman duen konpositorerik garrantzitsuena baita. Harparako kontzertu bikaina eskaintzen dugu Marie-Pierre Langlamet Berlingo Filarmonikako harpa jolearen eskutik, konpositoreak idatzi zituen hiru sinfonia bikainetatik bigarrena den sinfonia emanez.

Eraztunen Jauna: zinea kontzertuan

“Denak gobernatzeko eraztuna”. Gaur egun ezinezkoa zaigu Tolkien-ek irudikatu zuen unibertsoan pentsatzea Howard Shore-k epopeia bikain horren egokitzapen zinematografikoa koroatzeko konposatu zuen musika burura ekarri gabe. Operaren, poema sinfonikoaren, leitmotiv wagneriarraren iturrietan edanez, soinu tradizionaletatik hasi eta sinfonismo handiaren epikarainoko arku zabalarekin eta ahotsen erabilera apartarekin (arlo horretan Bilboko Koral Elkartea eta bere eskolania izango ditugu gozagarri), Shore-k bere lehen Oscarra irabazi zuen trilogia irekitzen zuen “Eraztunaren Komunitatea” deritzon filmarekin. “West Side Story” eta “Singin’ in the rain” filmen esperientzia arrakastatsuen ondoren, kontzertuko zinemarik onena dator gure denboraldira.

Mendeurrenak aurrera darrai.

Udal Banda, Andres Isasi, txistua, Gabriel Erkoreka

Denboraldian zehar, programazioak gure ehun urteko historia ospatzen jarraitzeko uneak eskainiko dizkigu. Testuinguru horretan kokatzen da Bilboko Udal Bandarekin izango dugun kolaborazioa, 1938. eta 1958. urteen artean Bandak eta Orkestrak batera jarduten baitzuten. Orkestra eta Banda agertoki berean izango dira Gabonetako programan, José Rafael Pascual Vilaplana titularraren zuzendaritzapean eta Alberto Urretxo tronboi-bakarlariaren eta Esteban Batallán Chicagoko Orkestra Sinfonikoko tronpeta-bakarlariaren partaidetzarekin. Konposizioaren arloan, Andres Isasiren musika bikaina editatzeko planarekin jarraitzen dugu, beste bi poema sinfonikorekin: Die Sünde eta Zharufa, eta gure musika tradizionalaz ere gozatuko dugu Garikoitz Mendizabal txistulari birtuosoarekin. Eta mendeurrenaren amaierarekin batera, Gabriel Erkorekaren Pianorako Kontzertuaren estreinaldiaz gozatuko dugu.

Maisu Pedroren erretaula Per Poc-en txotxongiloekin

Polignac-eko printzesak Parisko bere jauregian interpreta zitekeen obra eszeniko bat sortzeko eskatu zion Manuel de Fallari, eta Cadizeko konpositoreak folklorismotik ihes egiten duen maisulan txiki hau konposatu zuen neoklasizismoaren estetikan barneratzeko. Kixoteren bigarren zatiko pasarte bat oinarri hartuta, obra hau txotxongilo konpainia batekin batera interpretatzeko asmatu zen. Horrelaxe eskainiko dugu geure abonamenduan, Per Poc Txotxongilo Konpainia bikainaren eta hiru abeslari ezin hoberen laguntzarekin, obraren estreinaldiaren mendeurrenaren datarekin zehazki bat etorriz.

BOS Orquesta Sinfónica

Brass for Africa

Hasieran, “Musika eta kontsolamendua” aipatu dugu gure denboraldiaren ikurritz gisa. Gure gizartean musikan aurkitzen dugun bertuteetako bat hori bada ere, munduko leku batzuetan musika salbaziorako taula bat da, garbi-garbian. Brass for Africa erakundeak, Wynton Marsalis edo Alison Balsom bezalako musikari handien kolaborazioarekin, hamar urte baino gehiago daramatza Ugandako, Liberiako eta Ruandako ehunka gazteren bizitza eraldatzen; izan ere, gazteok musikaren arloa jorratuz, segurtasun, osasun eta hazkunderako espazio bat aurkitzen dute, eta horrela muturreko marjinaziotik eta pobreziatik irteten dira eta bizitza duinago baterako tresnak eskuratzen dituzte. Ohorea izango da guretzat geure denboraldian programa humanitario honetatik sortutako musikari talde bat aurkeztea eta haien bizi-esperientzietatik ikastea.

Izen propioak:

Yamandú Costa, Nobu, Garrick Ohlsson, Cuarteto Casals

Brasil bezalako herrialde batean, non gitarra (zazpi hariko violao delakoa) benetako erlijioa den, Yamandú Costa lehen-lehena dela uste dute askok. Concerto de Fronteira interpretatzen ikustea, zalantzarik gabe, denboraldiko unerik bikainenetako bat izango da. Baina, horrezaz gainera, bakarlarien zerrendan figura sendoak aurkitzen ditugu, hala nola Garrick Ohlsson piano-jole estatubatuar beterano eta errespetatuarena edo Nobuyuki Tsujii (Nobu) harrigarriaren figura. Azken hau benetako fenomenoa da Japonian, eta gainditze pertsonalaren eredugarri. Gainera, bat egiten dute gure mendeurrenak eta munduko laukoterik onenetakoa den Cuarteto Casals laukotearen 25. urteurrenak. Martin Helmchen piano-jolea ere itzuliko da Brahms-en lehena eskaintzera, aurreko denboraldian bigarrenaren bertsio ahaztezinaren ondorik.

Gonbidatu ditugun orkestra-zuzendariei dagokienez, Tarmo Peltokoski gaztearen talentuaz eta JoAnn Falleta eta Maasaki Suzuki-ren beteranotasunaz gozatzeko aukera izango dugu. Lorenza Borrani zuzendari eta biolin-joleak programa bat proposatuko digu, gure BOSbaroque delakoaren eskemaren barruan; guk, haren errepertorioagatik, BOSclassical deitu diogu proposamen horri. Horrez gain, beti kitzikagarria den Carlos Miguel Prieto, Nuno Coelho, Pablo González edo Shiyeon Sung bezalako aurpegi ezagunak itzuliko dira.

ABONU TEMATIKOA Musika eta kontsolamendua

Denboraldi sinfonikoa: 1, 11, 15, 17

“Poeta batek gaur egin dezakeen gauza bakarra abisatzea da”. Hitz hauek Wilfred zituen bertsoen egilearenak. Owen-ek 25 urterekin hil zen Frantziako Sambre kanaleko
frontean, Lehen Mundu Gerran. Mende bat baino gehiago geroago, duela hilabete batzuk pentsaezina zirudien zerbait gertatu da. Poetaren abisuak gorabehera, Europa odoletan dago berriro, oraingoan Ukrainan. Nahasmen testuinguru honetan, musikak duen beste bertute batekin jotzen du guregana, eta agian, horixe da duen bertuterik garrantzitsuena: kontsolamendua eskaintzea.

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2022-2023 denboraldian orkestraren mendeurrena ospatzen jarraitzen dugu, baina, horrez gain, ezezagunaren misterioari buruz hausnartzen eta, baltsamoa balitz bezala, lasaitzen laguntzen diguten obra batzuk ere eskaintzen dizkigu. Horrela gertatzen da denetan ospetsuena den obrarekin, hots, Mozart-ek lehen pertsonan idatzi zuen Requiem-arekin. Errepertorio klasikoan
funtsezkoa den Maasaki Suzuki-ren batuta jakintsuak zuzendurik entzungo dugu obra hori, Iruñeko Orfeoiko ahotsak ere protagonista direlarik. Amaitu gabeko beste lan ospetsu batek, Bruckner-en Bederatzigarren sinfoniak, musika aratzak gure bizitzaren amildegira hurreratu eta hitzik gabeko galderak egin ditzakeela erakusten digu.
Zalantzarik gabe, gauzen mugapen edo amaikortasunaren kontzientziak jakintsu egiten gaitu, eta, hortaz, Bruckner-ek agur gisa planteatu zuen bere Bederatzigarren Sinfonia, Mozart-en Requiem-arekin tonalitatea bera ere (Re minor) partekatuz. Strauss gazteak ere, poema sinfonikoaren generoa jorratuz, galdera horietako batzuk ekartzen ditu gogora ‘Heriotza eta Itxuraldaketa’ izeneko obran. Eta programa berean, gaur egungo ikuspegitik, Victoria Borisova-Ollas konpositoreak bere Angelusaren bertsioarekin liluratuko gaitu. Hain zuzen ere, Municheko Filarmonikak hiriaren 850. urteurrena zela eta estreinatu zuen obra hori.

Musikan aurkitzen dugun kontsolamendu hori opa nahi diogu Ukrainako herriari, eta gure irekierako programa Reinhold Glière-ren figuraren eskutik Ukrainako musika ohoratzera bideratuta dago, zeren eta Glière, ziur aski, Kiev-eko hiriak eman duen konpositorerik garrantzitsuena baita. Harparako kontzertu bikaina eskaintzen dugu Marie-Pierre Langlamet Berlingo Filarmonikako harpa jolearen eskutik, konpositoreak idatzi zituen hiru sinfonia bikainetatik bigarrena den sinfonia emanez.

Abona zaitez

Denboraldi berriaren aurkezpena bideoa

Ganberako Denboraldia 2022 – 2023


Bakarlari handiak errezitaldian eta BOSeko ganbera-taldeak

Ganbera denboraldian, ohi bezala, denboraldi sinfonikoko bakarlari onenetako batzuen errezitaldi-bertsioaz gozatuko dugu. Horrela, Yamandú Costa-k gitarra bakarreko emanaldia eskainiko du gure formatu “oso pertsonala”ren barruan, hau da, programa berak zuzenean jendaurrean aurkeztuz. Nobu pianistaren eta Casals laukotearen emanaldiak ere izango ditugu, hots, munduko ganbera-areto onenetan egon ohi diren artisten erakustaldiak.


Baina programazioaren zatirik handiena orkestrako musikariek osatzen dituzten taldeen ganbera-proposamenetan datza. Proposamen horiek errepertorioko obra handietatik (Schubert-en “Amuarraina” boskotea edo Arriagaren lehen laukotea), proposamen berritzaileetaraino (zikloa ixteko tango-gaua, adibidez) joango dira.

Kontzertu guztiak 19:30etan izango dira.
Palacio Euskalduna Jauregia (Bilbao). 0B Aretoa

Programación sujeta a cambios.

Abona zaitez