SOINUAREN BIDAIA TALDEAK HASIERA EMANGO DIO BOSEN GANBERA DENBORALDIARI

Urriaren 23an (astelehena), 19:30ean, musikak eta euskal mitologiak bat egingo dute, BOSen Ganbera Denboraldiaren hasieran. Soinuaren Bidaia taldeak, Toti Martínez de Lezea idazleak, Maite Itoiz sopranoak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak hartuko dute parte.

Bilbon, 2017ko urriaren 19an

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) hasiera emango dio Ganbera Denboraldi berriari, urriaren 23an (astelehena), 19:30ean. Soinuaren Bidaia taldea arituko da, eta Toti Martínez de Lezea euskal idazleak bere testuak errezitatuko ditu.

Soinu Magikoak ikuskizun multisentsoriala aurkeztuko dute; bertan, euskal kultura musikala eta mitologia hurbilduko diete ikusleei. Ikuskizunean, musika emanaldiak eta kondaira eta pertsonaia mitologikoei buruzko narrazioak txandakatuko dira. Gainera, Gabriel Loidi konpositorearen Basajaun baten eszenak obraren mundu mailako estreinaldia izango da.

Oraingo honetan, Alberto Urretxok zuzendutako Soinuaren Bidaia taldea BOSen hari laukote batek, Adriana Grigoras biolin-jotzaileak, Maite Itoiz harpa-jotzaile eta kantariak, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Urretxok berak, tronboi-jotzaile gisa, osatuko dute.

EGITARAUA

OBERTURA
Basajaun baten eszenak, G. Loidi (estreinaldia)

EGUZKILORE
Capriccio for viola, H.Vieuxtemps 

SORGINEN HERRIALDEAN ZEHAR
Carptim, H. Extremiana

ERRALDOIEN BIDEETAN ZEHAR
Serenade, 6. zk., V. Persichetti

HERENSUGEEN IBILBIDEETAN ZEHAR
Sonata, J.C. Pérez 

AMA JAINKOSAREN MENDIETAN ZEHAR
Ibiltari batentzako kantuak, G. Mahler

EUSKAL IRATXOEN AZTARNEN ATZETIK
Topa eta…TOPA, X. Zabala 

LAMIEN ITURRIETAN ZEHAR
The Storyteller, J. Stephenson

Parte-hartzaileak:

Toti Martínez de Lezea, narratzailea
Adriana Grigoras, biola
Alberto Urretxo, tronboia
Hari laukotea, BOS
Garikoitz Mendizabal, txistua
Maite Itoiz, ahotsa eta harpa