Kalitate Politika
BOSeko Zuzendaritzak Kalitatea Kudeatzeko sistema bat ezartzea eta mantentzea erabaki du, bere antolaketa-sistema hobetzeko aukera emateaz gain, ISO 9001:2015 arauaren eskakizun guzti-guztiei erantzungo diena.
BOSen kudeaketarekin lotutako jarduera guztiak, lanpostu guztietan eta zentzurik zabalenean, etengabeko hobekuntzaren ikuspegiarekin egingo dira, guztien konpromisoarekin eta talde-lanaren bidez.
BOSeko Zuzendaritzak konpromiso hauek hartzen ditu:
- Ezarritako Kudeaketa Sistema berrikustea eta eguneratuta edukitzea, antolakundeari alderdi interesdunen beharrak eta igurikimenak ulertzen eta asetzen laguntzeko.
- Gure bezeroak, langileak eta hornitzaileak erakundearen funtzionamendu egokirako funtsezko partetzat hartzea.
- Bezeroek zehaztutako baldintzak zehaztea eta betetzea, emandako zerbitzuarekiko gogobetetzea areagotzeko.
- Gure jarduerari aplika dakizkiokeen legezko eta arauzko baldintzak betetzea.
BOSen Zuzendaritzak politika hau ezarri eta komunikatu du helburu erreal, neurgarri eta erakundearen errealitatearekin eta beharrekin koherenteak diren batzuen esparru gisa:
- BOSen iraunkortasuna bermatzea, norberaren denboraldiko parte-hartzaileak eta hirugarrenentzako fakturazioa handituz.
- BOSen publikoaren erabateko gogobetetzea bermatzea.
Bilbon, 2022ko maiatzaren 10a
Zuzendari Nagusia
Ibon Aranbarri Etxaburu