Kontzertuak
Musika – Música
Euskalduna Jauregia. 12:30 h.
Orquesta de Cámara de Kiev
Enrique Bagaría Pianoa
Mykola Diadiura Zuzendaria
Sergii Cherevatenko tronpeta
D. Shostakovich: Preludio y fuga en re menor opus 87
D. Shostakovich: Concierto para piano, trompeta y cuerdas no 1 en do menor opus 35 S. Prokofiev: Visiones fugitivas opus 22 (arr. R. Barshai)
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Europa gerrartean
XIX. mendearen amaieran lehen zantzuak artean agertu ziren, egitura sozial dekadentean baino lehen. Oraindik tradizioak ematen duen erosotasunean murgilduta bizi zen Europa, baina literaturan, pinturan eta musikan hasiak ziren entzuten iraultzaren zurrumurruak. Gerra Handiak hondatuta utzi zuen ordena zaharra, eta horrek sekulako bultzada eman zion eraldaketa estetikoari eta arnasa eman zion beharrezkoa bezain agerikoa zen eboluzioari. Metamorfosi hori aurrerapen harrigarrietan mamitu zen, eta horiei esker musikaren lengoaia modernitatera iritsi zen aldaketa erradikalik egin beharrik gabe. XX. mendearen lehen hamarkadetan Europako panorama musikala kaleidoskopio koloretsu bat bihurtu zen, zeinetan ageri ziren islaturik Iparraldeko kolore argitsuak, Ekialdeko lurralde asaldatuen ausardia basatia eta hegoaldeko soinuen berotasun iradokitzailea.
Lehen Mundu Gerraren eztanda-uhinen metafora gisa eta Bigarren Mundu Gerraren aurre-dasta bezala, soinuaren parametroak emantzipatu egin ziren ordura arteko sistematik, eta askatasunaren egarri hutsez konbentzioetatik urrun bilatu zuten edertasuna. Ideia berriek musikaren lengoaia aberastu zuten eta eragin handia izan zuten garaiko kontzientzia artistikoan, helburu estetiko eta soinu-dialekto mordo bat sorraraziz. Nola ez zegoen estilo unibertsal eta homogeneo baterako praktika komunik, aniztasun liluragarria lortu zen konposaketaren munduan; era berean, baliabide eta hedabide berriek inoiz baino entzule multzo handiago eta anitzago batengana zabaldu zuten musika, eta publiko horrek gogotik xurgatu zuen olatuetan heldu zitzaion musika.
Txori-begiz behaturik, eta disgregazioaren integratzaile bezala, garai hartan Europan sortu zen musika hura berritua, anitza eta agorrezina da. Goza ezazue.
FUNDACION BILBAO 700 –III MILLENIUM FUNDAZIOA
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea
J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.