Kontzertuak

Lekeitioko Itxas Soinua Musikaldia 2018


Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea Parrokia.   22:00 h.

WOLFGANG AMADEUS MOZART, Figaroren ezteiak, Obertura K. 492

WOLFGANG AMADEUS MOZART, Kontzertua klarinete eta orkestrarako La Maiorrean K. 662

I. Allegro
II. Adagio
III. Rondó: Allegro

Sandra Ibarreche, klarinetea

LUDWIG VAN BEETHOVEN, S. sinfonia La Maiorrean Op.92

I. Poco sostenuto – Vivace
II. Allegretto
III. Presto – Assai meno presto
IV. Allegro con brio

 

Sandra Ibarreche,  klarinetea

Lara Diloy, zuzendaria

 

DATAK

  • 12 abuztua 2018       Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzea Parrokia      22:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

LARA DILOY, zuzendaria

Orkestrako zuzendaria, Tolosan (Gipuzkoa) jaioa, Lara Diloy Barbieri Orkestra Sinfonikoaren zuzendari gonbidatu nagusia da, eta Óliver Díaz maisuaren (Zarzuelako Antzokiaren musika-zuzendaria) laguntzailea

Madrilgo Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria izan da, bai eta beste orkestra-talde batzuena ere (horien artean, nabarmentzekoak dira Espainiako Gazte Orkestra Nazionala edo Varnako Orkestra Filarmonikoa). Madrilgo Errege Antzokian eta Zarzuelako Antzokian, Valladolideko Calderón Antzokian edo Musikako Auditorium Nazionalaren moduko lekuetan debutatu izan du.

Azken aldiotan zuzendutako lanen artean honakoak aipatu daitezke: Glucken Orfeo eta Euridize, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, edota Verdiren La Traviata, Italiak Espainian daukan Enbaxadan. Musika-laguntzaile gisa ekoizpen liriko askotan aritu izan da, eta honakoak dira bereziki aipagarriak, beste beste: El Gato Montés, Valentziako Palau de les Arts jauregian (gainera, bertoko bandaren zuzendaria da); Las Golondrinas eta Mexikoko Kantaria, Zarzuelako Antzokian; Luisa Fernanda, Los Veranos de la Villa jaialdian; Rigoletto, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; edota Nabucco, Palma Mallorcako Antzoki Nagusian.

 

SANDRA IBARRECHE, klarinetea

Zazpi urterekin hasi zituen musika ikasketak Leioako Udal Kontserbatorioan, Juan Casanova irakaslearen eskutik. Ikasketak kontserbatorio berean amaitu zituen, Carlos García zuela irakasle.

Goi-mailako ikasketak Musikenen (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) burutu zituen, José Luis Estellés, Antony Pay, Carlos Gil, Sergio Barranco eta Henri Bok irakasleekin. Halaber, Asko Heiskanen irakaslearekin ikasi zuen Helsinkiko Sibelius akademian (Erasmus programa); Isaac Rodriguezekin, Bartzelonako Conservatori Liceu kontserbatorioan; Michel Lethiecekin, Nizako CNRRan; eta master ikasketak bukatu zituen Andreas Sundénekin, Stockholmeko Royal College of Music musika-ikastegian.

Zenbait master class jaso ditu honako klarinete-jotzaileen eskutik, besteak beste: Martin Fröst, Yehuda Gilad, Hermann Stefansson, Joan Enric Lluna, Harri Mäki, Olli Leppäniemi eta Kari Kriikku. Euskadiko Gazte Orkestraren (EGO), Esloveniako Maribor Nazioarteko Orkestraren eta Frantziako Gazte Orkestraren (OFJ) kide izan da.

Ondokoekin ere lankidetzan aritu da: Canneseko Orkestra, Stockholmeko Orkestra Filarmonikoa, Suediar Irratiaren Orkestra Sinfonikoa, Stockholmeko Errege Opera, Dalasinfoniettan Ganbera-orkestra, Swedish Wind Ensemble, Västerås Sinfonietta eta Osloko Opera, besteak beste.

2015eko abenduan Genesia proiektuaren estreinaldian parte hartu zuen, Martin Fröst klarinete-jotzaileak Stockholmeko Orkestra Filarmonikoarekin batera garatutakoa. 2018ko urtarrilean proiektu berean parte hartu zuen berriro, baina, aldi horretan, Göteborgeko Orkestra Sinfonikoarekin lankidetzan.

 

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, geroztik, harreman estua dauka Bizkaiarekin: gaur egun, esate baterako, 2.200 abonatu ditu Denboraldi Sinfonikoan.

Sortu zenetik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold, eta 2015etik aurrera Erik Nielsen

BOSek hainbat etapa bizi izan ditu: sarritan egiten zituen birak direla-eta, de facto penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zuten garaitik hasi, eta hurbilagoko nazioarteko zabalkundera; horri esker, San Petersburgon, Tokion, Japoniako biran, eta, erregulartasunez, Frantziako zenbait jaialditan aritu izan da.

2012an, Schönbergen Gurrelieder lanak joz ospatu zuen bere 90. urteurrena, Günter Neuholden zuzendaritzapean. Kontzertu horiek zuzenean grabatu ziren, eta Thorofon etxeak editatu zituen CDan.

Euskalduna Jauregian egiten den kontzertu-denboraldi erregularraz gain (hori da orkestraren egoitza, hain zuzen ere), BOSek ganbera-denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, eta lan pedagogiko garrantzitsua egiten du, Kontzertu Didaktikoak eta Kontzertuak Familian ekimenen bitartez; gainera, musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak ere egiten ditu. Modu erregularrean hartzen du parte orkestra gisa OLBEren operetan, eta lankidetza-ildoak ditu Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera egiten dituen zenbait programatan.

Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikari buruzko bilduma interesgarria grabatu du Naxos etxearentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainita. Era berean, J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen obrak grabatu ditu EMI JAPAN etxearentzat, Kiyoshi Shomura gitarra-jotzaile japoniarrarekin eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean.

BOSen jarduera bere zale ugarien babesari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
09
Abe
2024
>Ganbera 3

Ganbera 3

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea

J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea

A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak