Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 12-2009-2010
Orkestra handia Errusian
P.I. Tchaikovsky: Nocturno y Andante cantabile para violonchelo y orquesta
P.I. Tchaikovsky: Variaciones Rococó para violonchelo y orquesta
D. Shostakovich: Sinfonía nº 5
Enrico Dindo, biolontxeloa/violonchelo
Adrian Leaper, zuzendaria/director
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Errusiar bat eta sobietar bat
Musika klasikoaren kontu honetan, axioma bitxi bat betetzen dela dirudi: dena asmatu dute italiarrek, dena perfekzionatu dute germaniarrek, dena erosi dute ingelesek, eta frantsesak euren kontura ibili dira.
Hori Trecento garaitik bete izan da beti, gauzak apur bat puztearren. Hain zen lege aldaezina, ezen musikaren mundua izan baitzen lehenengo harritua, XIX. mendearen erdialdean Italiak argi esan zuenean nahikoa zela eta beste norbaiti emango ziola lekukoa. Jakina, hori oso modu sui generis-a zen lokomotoraren roletik erretiratzeko –Verdiren eta Pucciniren Italiaz ari gara hizketan–, baina musika instrumentalaren arloko hegemonia gero eta urrunago zegoen.
Hasieran, XVIII. mendean eta XIX.ak aurrera egin ahala, italiarren ustez, genero sinfonikoei ematen zitzaien garrantzia perbertsio iragankorra baino ez zen, denboraren poderioz galduz joango zen zerbait, harik eta dena bueltatu arte benetako musikaren ubidera; hau da, ahots-musikaren ubidera. Baina kontua ez zen bideratu. Are gehiago, Wagnerri, ingeniari genetikoari, operaren eta sinfoniaren generoak gurutzatzea bururatu zitzaionean; izan ere, modu hartan sortutako objektu musikalean, abeslariak, gehienez ere, protagonistakideak baino ez ziren. Ez zegoen atzera bueltarik. Orkestra existitzen zen, eta bertan geratzeko etorri zen. Hiru puntu kardinaletatik etorritako ahots berriek –ingelesek alfer-lanetan jarraitzen zuten, txeketegiari sua atereaz– pozik onartu zuten Viena izatea musikaren grabitate-zentro berria.
Beste arte askorekin gertatu zen moduan, Errusia atzerapen handiarekin heldu zen hitzordura. XIX. mendeko bigarren erdia baino lehen, aitortzeko moduko ezer ere ez zuten, ia-ia. Berriz ere, gehiegikeriatan ibiliko gara, esaten badugu publiko europar nagusia Piotr Ilich Tchaikovskyren (1840-1893) lanak entzunez baino ez zela ohartu Errusiaren existentziaz. Egia da beste konpositore handi batzuk agertu zirela edo agertzen hasiak zeudela (hain zuzen ere, Glinka eta Bosteko Taldeko kideak –Balakirev, Cui, Mussorgsky, Rimski-Korsakov eta Borodin–), baina kontzertu-aretoetan zerbait pintoresko eta arrarotzat zituzten, edo, besterik gabe, dotore jantzitako musikari etnikotzat.
Baina, Tchaikovskyrekin, kontuak aldatu egin ziren. Ez zen konpositore errusiar soila: konpositorea zen, besterik gabe. Horrek zituen abantailekin eta desabantailekin. Tchaikovsky guztiz errusiar sentitzen zen, eta bere musikak hala erakusten du, baina ez zuen agertu nahi izan beste figura folkloriko bat gehiago bezala edo Mendebaldeko azken mugetatik etorritako jostailu bezala. Prestakuntza erabat akademikoa zuen, eta bere lanak ere halakoxeak ziren. Bere berrikuntzak eta nabarmenkeriak ere termino akademikoetan aztertu zitezkeen. Nagusien patioan aritzen zen jolasean, eta, halabeharrez, kritikarien eta gainerako konpositoreen ostikadaren bat edo beste jaso zuen; gainera, bere herrikide batzuek, oso modu okerrean, herrigabetzat eta esker txarrekotzat jo izan zuten hasieran. Egia esan, Tchaikovsky ia edozertaz salatu zuten une batean edo bestean. Bere harridurarako, inuzentetzat, zailtzat, herrikoitzat eta kriptikotzat hartu izan zuten.
Gure konpositoreak bizitza artistiko arraroa izan zuen –maila pertsonaleko kontuak hobe aipatzen ez baditugu, prentsa arrosarako moduko gaiak irten daitezke eta–. Lan batzuek erabateko arrakasta izan zuten, eta gaur egun guztiz onartuta dauden beste batzuek, berriz, denbora gehiago behar izan zuten sustraitzeko.
Zorte txarra izan zuen bakarlaridun partitura handien hartzaile gisa jo zituen birtuosoekin. 1. kontzertua pianorako si bemol minorrean zoragarriak –seguruenik, pianorako idatzitako historiako kontzerturik ospetsuena– ez zuen guztiz konbentzitu Nikolai Rubinstein ahalguztiduna, eta teklatuen esparruko beste piztia batek, von Bülowek hain zuzen ere, bataiatu behar izan zuen lan hori 1875ean, parean zeukan aukera ezin hobeto aprobetxatuz. Gauza bera gertatu zen Kontzertua biolinerako Re maiorrean lanarekin –kontzertu erromantikorik nabarmenena–. 1878an konposatu zuen Leopold Auerrentzat, baina Auerrek uko egin zion, eta, haren ordez, Adolph Brodsky biolin-jotzaileak hartu zuen, bien bitartean lekutxo bat lortuz musikaren historian.
Baina, beharbada, hori aukera hobea izan zen, garai hartan bakarlarirako konposatu zuen hirugarren obrarekin gertatu zitzaiona baino. Konposizio rococo baterako bariazioak lanari buruz ari gara. 1876an idatzi zituen, Wilhelm Fitzenhagen gogotsuarentzat. Fitzenhagen instrumentista aparta zen, eta, Moskun estreinatu berria zuen katedratik, hasiera eman zion lurralde haietan jaio izan diren biolontxelo-jotzaileen leinu luzeari. Kontuak kontu, Fitzenhagen grinatsuegia zen, eta, ondorioz, musikaren historiako pasarterik eskasenetako bat gertatu zen. Betidanik, bakarlariek, fintasun handiagoz edo gutxiagoz, gomendioak ematen zizkieten konpositoreei, instrumentu jakin batentzat idazteko modurik onenari buruz. Baina Fitzenhagenek ez zuen fintasun handirik erabili, egia esateko. Lan horrekin kontzertuak eman ahala, zortzi bariazioak hartu eta, alaitasunez, banaketa berria jarri zien, publikoarengan efektu handiagoa lortuko zuelakoan. Eta, bide batez, zortzigarrena pikutara bidali zuen.
Hain iruditzen zitzaion lan hori berea zela, ezen partitura inprentara joan zenean, Jurgenson editorea konbentzitu nahi izan baitzuen, esanez eskuak libre zituela nahi zuen guztia aldatzeko. Elkarren artean zenbait gutun trukatu ostean, edizio bat argitaratu zen eta konpositoreari ia bihotzekoak eman zion. Deigarriena, baina, zera da: bi urte geroago, adeitasun handiz, Tchaikovskyri aukera eman ziotela lana konposatu zuen bezala editatzeko, baina, hara non, Tchaikovskyk birao bat bota eta esan zuen dena zegoen bezala uzteko.
Agian Rubinstein-Fitzenhagen-Auer hirukoteak hainbeste susto eman zizkiolako, Tchaikovskyk sekula ez zuen biolontxelorako kontzertu bat idatzi, bere instrumenturik gogokoenetakoa zen arren. Horren ordez, hainbat jatorritako pieza-sorta bat transkribatu zuen. Nocturne izenekoa, 1873an konposatutako Sei pieza pianorako op. 19 laneko konposizio gisa sortu zen, eta Andante Cantabile delakoa, berriz, 1871n idatzitako Lehenengo Koartetoa op. 11 laneko tempo motelaren transposizioa baino ez da. Lan hauekin eta beste batzuekin, Tchaikovskyk ospea lortzen jarraitu zuen: gero eta eztabaida gutxiago sortzen zen haren inguruan, gero eta ohore gehiago zituen, eta Errusia guztien zarra zen Alejandro III.aren berariazko babesa zeukan. Bariazio rococoak lana estreinatu eta hurrengo urtean, Errusia horietako batean, hain zuzen ere Georgian, Iosif Stalin jopua jaio zen.
Kondairaren arabera, Stalin bera izan zen Shostakovichen Lady Macbeth lanaren aurkako artikulu latzaren egilea (Pravda egunkarian agertu zen, 1936ko urtarrilaren 28an). “Musikaren ordez, kaosa” zen artikuluaren izenburua, eta, bertan, soinu nahasi eta elkarren artean desberdinen erreka aipatzen zen.
Efektua ez zen berehalakoa izan, baina ia. Hamar hilabete geroago, 30 urte bete berriak zituen Dmitri Shostakovich (1906-1975) hura Leningradeko Philarmonie aretora joan zen; bertan, orkestra izugarri handi bat bere Laugarren sinfonia ari zen entseatzen; bada, azalpenik eman gabe, lana atriletatik erretiratu zuen.
Zalantzarik gabe, Shostakovich Estatuko heroia zen; tarteka, baina benetako heroia. Biografia ofizial goiztiar bat ere izan zuen. Ivan Martynovek idatzi zuen 1942an, eta gehiago zirudien sumario bateko akten transkripzioa, beste ezer baino. “Bere kamaradetako askok baino nabarmen arinago, Shostakovichek ulertu du kritika zorrotza behar dela, eta ahal izan duen etekinik handiena atera dio horri”.
Inoiz ez dugu jakingo Shostakovich kriptoerresistente aktiboa izan ote zen, edo, soil-soilik, bere lanen bihotzean gorde ote zituen bere pentsamenduak, enkarguzko musikaren arropen azpian estalita. Hain azpian, ezen komisario politiko batek ere ezin izango luke asmatu zer zegoen han, umore beltz eta groteskoko susmotik harago. Kontuak kontu, 1937an konposatu eta estreinatutako Bosgarren sinfonia lanak salbatu egin zuen Shostakovich; izan ere, garai hartan, garbiketa handiak egiten ari ziren elite kultural sobietarren artean, eta elite horiek hutsean ari ziren geratzen. Lan batek gutxitan erakutsi izan ditu gainjarritako hainbeste plano eta irakurketa, albo batera uzten badugu, beharbada, Mahlerrik onenaren obra. Hainbeste irakurketa zituen, ezen Stalin Aitatxoari ere gustatu zitzaion, eta Mendebaldeko entzuleei, eta gaur egunekoei ere bai, lan honen hasierako egoerak ahaztura beatifikora igarotzen direnean. Martynovek, 1941. urteari buruz eta hondatutako hiria aipatzen duen Zazpigarren sinfonia “Leningrad” izeneko konposizioari buruz ari delarik, honakoa zioen Shostakovichi zegokionez: “bere egitekoa betetzen zuen, ondo erakutsiz nola jarraitu behar duen, fidelki jarraitu ere, konpositore sobietar duin batek bere borroka kulturaleko postuan”. Alabaina, inoiz ez dugu jakingo norantz egiten zuen tiro Shostakovichek bere sinfoniekin.
“Artista sobietar baten erantzuna kritika justu batzuei” da, beharbada, musika klasikoaren epigraferik ospetsuena. Hitz horiekin, eta xumetasunera eta handitasunera jotzen duen musikarekin, adierazten du Shostakovichek benetako desenkusa bat (edo, beharbada, itxurak egindakoa), Lady Macbeth opera dela-eta jasotako mehatxuen ondoren. Nolanahi ere, “korralera itzultzea” baino gehiago, lana tentsio emozionaleko muturreko ariketa legez hartzen da gaur egun, musikagileak berak bizi izandako dramatik aparte ez dagoena. Aurretik, Rococó ospetsuak, Truls Mork handiaren bertsioan.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea
J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.