BOS-EN «KONTZERTUAK BIZKAIAN» IZENEKO BIRA (irailean) ETA KONTZERTU SOLIDARIOA

Iraileko lehen astean, Bilbao Orkestra Sinfonikoak jarraitu egingo du Bizkaian zehar egiten duen udako bira tradizionalarekin; hilabete honetan, Getxon eta Santurtzin arituko da. Gainera, kontzertu solidarioa egingo du Caritasekin.

Aste honetan, Bizkaian zehar egiten dugun udako bira tradizionala amaituko dugu, Getxon (irailak 4) eta Santurtzin (irailak 6) kontzertua eskainita.

Orkestra Rafael Sánchez Araña zuzendariaren gidaritzapean arituko da; Las Palmasko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da, baita Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoaren zuzendari titularra den Karel Mark Chichon maisuaren zuzendari laguntzailea ere.

Barakaldoko saxofoi-jotzaile Patricia Allerrek ere hartuko du parte, bakarlari gisa; Bizkaiko Foru Aldundiak beka bat eman zion, eta Iberian Quartet taldeko kidea eta musika-irakaslea ere bada.

Kontzertu solidarioa

Irailaren 5ean (osteguna), Joan Santuen elizan, BOSek kontzertu solidario batean hartuko du parte, Caritasen alde, Rafael Sánchez Arañaren zuzendaritzapean. Sarrera doakoa izango da, leku-kopurua bete arte, eta bildutako dohaintza guztiak Caritas Bizkaiari emango zaizkio.

 

KONTZERTUAK BIZKAIAN, PROGRAMA: IRAILAK 4 ETA 6

José María Usandizaga, Hassan eta Melihah, Fantasia dantza

Claude Debussy, Saxofoi eta orkestrarako rapsodia

Piotr Ilich Tchaikovsky, 1. sinfonia sol minorrean, op. 13 “Neguko ametsak”

Zuzendaria: Rafael Sánchez-Araña

Bakarlaria: Patricia Aller, saxofoia

 

KONTZERTU SOLIDARIOA, PROGRAMA: IRAILAK 5

José María Usandizaga, Hassan eta Melihah, Fantasia dantza

Piotr Ilich Tchaikovsky, 1. sinfonia sol minorrean, op. 13 “Neguko ametsak”

Zuzendaria: Rafael Sánchez-Araña

 

KONTZERTUAK BIZKAIAN, DATAK: IRAILAK 4, 5 ETA 6

Getxo. Irailak 4. Getxo Antzokia. 19:30ean

Kontzertu solidarioa. Irailak 5. Joan Santuen eliza. 20:00ean

Santurtzi. Irailak 6. Serantes Kultur Aretoa. 20:30ean