Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 6-2009-2010
Patuaren deia
D. Shostakovich: Sinfonía de cámara op. 110a
P.I. Tchaikovsky: Sinfonía nº 5
Günter Neuhold, zuzendaria/director
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Mercedes Albaina
BIHOTZA ESKUETAN
Horrelaxe etorri zaizkigu gaur arratsaldean kontzertua konpartitzera datozkigun arima musikal biak: Shostakovich, inguratzen zuen munduak eragiten zion sufrimendua erakutsiz, konplexu eta mingots; Tchaikovsky, berriz, bere barruko bizitza goraipatuz. Hori ere oinazetua eta konplexua. Hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte, eta, hala ere, biek erabiltzen dute prozedura bera: diskurtso musikala koherentzia emango dion elementu batekin josten dute.
Ganberarako sinfonia Op. 110a lanaren kasuan, elementu hori sortzailearen izeneko lau letraren musikalizaziotik sortutako “motiboa” da: Dmitri SostakoviCH. Alemanierazko notei erreparatzen badiegu, monograma horrek Re (D), Mi bemol (S), Do (C) eta Si (H) notei erantzuten die. Diseinu musikal horrek garraiatuko du jabearen espiritua, konposizioaren luze-zabalean.
Dmitri Shostakovichek (1906-1975) bizitza kontraesankorra eta anbibalentea izan zuen, ohorez eta tristuraz betetakoa. Errusia sobietarreko oinarrizko musikaria izan zen, eta hainbatetan irabazi zuen Stalin Saria. Diktadoreak berak derrigortu zuen sormena kontrolatzera ere, 1948an, burgesen formalismora erortzea leporatuta. Muga horrek 1953ra arte iraun zuen indarrez (urte horretan hil zen Stalin).
Umetatik erakutsi zuen musika egiteko talentu handia zuela. Amak erakutsi zion pianoa jotzen eta orkestrarako egindako lanak pianoan jotzeko gai zen irakurtzen ari zen aldi berean. Bere memoria miresgarriak eta bere entzumen erabatekoak partitura baten xehetasunik txikiena ere lehenengo begiratuan ikustea ahalbidetzen zioten…, eta idazteko grinak harrapatu zuen. “Ezin dut konposatu gabe bizi”. Pasio hori muturreko erregistro instrumentaletara jotzen duen hizkuntzan islatuta geratu da; melodia zabal, liriko, pentsarazle eta sentimental batean egindako salto nabarmenekin, batzuetan. Beste batzuetan, aldiz, etengabe errepikatutako erritmo-eskemak erabiltzen ditu adierazpenerako tresna bezala. Testuran aldaketak eginez jolastea ere gustatzen zaio: dentsitatetik gardentasunera pasatuz, batzuetan elkarrekin doazen eta besteetan elkarrekin ez doazen lerro musikalekin.
Aipatutako Ganberarako Sinfonia do minorreko 8. hari koartetotik abiatzen da, zeina Shostakovichek berak idatzi baitzuen Dresdenera hiru egunerako egin zuen bidaia batean (harrigarriak bere talentua eta lana!), 1960an. II. Mundu Gudako bonbardaketen arrastoen ikuspegi mingarriak eragin handia izan zuen musikariarengan, eta “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskaini zien obra. Are gehiago (bere alaba Galinaren oroitzapenen arabera), amaitu zuenean honakoa esan zuen Shostakovichek: “obra hau neure buruari eskaintzen diot”.
Edozelan ere, esandako moduan, bere sinadura partitura guztian dago. Gainera, badaude bere konposizioetako zenbait pasarte ere.
Rudolph Barshai (1924) orkestra zuzendaria eta biola-jotzaile aparta da, eta gaztetan, besteak beste, David Oistrakh, Emil Gilels, Mstislav Rostropovich, Yehudi Menhin eta Shostakovichekin berarekin batera jo zuen: Azken horrekin konposizioa ikasi zuen, eta haren irakaspenek lagundu zioten dudarik gabe, bere irakaslearen 8. koartetoa orkestran jotzeko musika konponketak egiteko.
Ganberarako Sinfonia Op. 110a (abiapuntuan daukan hari koartetoaren moduan) bost mugimendutan artikulatuta dago, eta horietatik hiruk daramate “Largo” agindua. Obra etenik egin gabe entzuteko pentsatuta dago. Harizko instrumentuen familiaren kolorea nahikoa da tentsioz eta penaz betetako mundua, umore mingotsa eta sentipen liriko sendoa sortzeko.
Konposizio honek erakusten du Shostakovichek konpas gutxi batzuekin emozio sakonen atmosfera gizatiarra eta hunkigarria sortzeko zuen gaitasuna (Barshaik berretsia).
Bestalde, Tchaikovskyren 5. Sinfonia mi minorrean zeharkatzen duen elementu musikalak osotasuna ematen dio obrari (“patuaren gaia” izenarekin ezagutzen da), eta hasieratik amaieraraino ikusten dugu non dagoen lau mugimenduetako bakoitzean.
Erromantiko gorenaren erakusle bikaina zen Tchaikovsky, eta sinfonia unibertsotzat hartzen zuen, bertan bere maitasunak, pasioak, sufrimenduak, pozak… sartzeko; hau da, bere barne mundu osoa. Berak deskribatu zuen bere jeinu sortzailea: “iruditzen zait benetan daukadala sentimenduak, aldartea eta irudiak musikaren bidez adierazteko bertutea (benetan, zintzo eta xume). Zentzu horretan, gizon errealista eta funtsean errusiarra naiz”. Behin, honakoa idatzi zuen: “Ez al da egia sinfoniak adierazi egin behar dituela hitzek esan ezin dituztelako bihotzean babestu eta gugandik irteteko indar egiten ari diren gauza guzti horiek?”.
Zein ondo azaltzen duten esaldi hauek bere musika sinfonikoaren dimentsio dramatiko eta teatrala!
Gogo horrekin eta gainezka egin beharrean, bere tinbre koloreen paleta sentimenduen erakusketaren zerbitzura jartzen da, eta horrek garai baten amaiera erakusten du.
Tchaikovskyren musikak bere jario lirikoak, emoziozkoak, malenkoniatsuak, ameslariak, gainezka egiten dutenak zein intimoak bideratzen ditu ezer gorde gabe. Guztia mugaraino eramanda, baina edertasunari muzin egin gabe.
Orkestrazioak, estetikarako bere ikuspegi garatuan oinarrituta, ukimena aldatzen den bakoitzean soinu originalak eskaintzen ditu. Bere irudimen musikalak altu egiten du hegan eta melodiak asmatzeko duen gaitasuna elikatzen du. Ez zion alferrik lagun egin umetatik Tchaikovskyri edertasunarekiko sentimendu sakonak. Kontu handiz ereindakoa zen eta irudimen dirdiratsuarekin loratu zen.
P. I. Tchaikovsky (1840-1893) Romanovtarren agintepeko Errusia inperialean jaio eta bizi izan zen. Bere familia ondo zegoen ekonomikoki, eta musika zein literatura zaleak ziren. Haren txikitako hezkuntzan, frantziarra gehienbat, eragin handia izan zuen bere irakasle suitzarrak. Izan ere, babestu egin zuen bere ikasleak (etorkizuneko musikagilea) musikarako, literaturarako eta, orokorrean, arterako zuen joera. Geroago, San Petersburgoko Kontserbatorio sortu berriarekin eta Moskuko Musika Sozietate Errusiarrarekin (gero, hau ere kontserbatorioa izan zen) izandako harremanek hobetu egin zuten bere talentuaren garapena, eta bere musikan zenbait gauza herrikoi sartu zituen. Beti mantendu izan zuen nahasketa gozo hori: findutako mundutartasuna eta arima errusiarra.
Diskurtso musikala antolatzerakoan berak bere buruari egozten zion zailtasuna ere (“Beti arduratu izan nau nire musikari forma aldetik egitura perfektua emateko nire gaitasunik ezak. Lan gogorrak bakarrik ahalbidetu dit, azkenean, edukiari dagokion formaraino heltzea, neurri batean”), herentzian hartutako moldeetan gainezka egiten duen hizkuntza baten erakuslea da, dudarik gabe: hizkuntza erromantikoaren erakusle, hain zuzen ere. Beste hauek ere esan zituen: “Konposatzen dudan guztian aurkitzen ditut erdi mailako edozein kritikarik erraz igartzeko moduko akatsak; ezin dut saihestu akatsak egitea”. Entzuten dituzue zuek? (zorionekoak akatsok!).
Edozein kasutan, formarako gaitasunik ezaren bizipen hori adierazteko zuen beharrari lotuz gero, bere lanaren batasuna eta koherentzia da emaitza, gidoi antzeako bati lotuta geratzen baita. Kasu honetan, “patuaren gaiari”.
5. sinfonia mi minorrean Op. 64 1888an konposatu zuen Tchaikovskyk. Sasoi hartan, musikagileak Nadieschda von Mecken laguntza epistolarra eta diru-laguntza jasotzen zituen artean. Alargun aberats horrekin zorretan dago musikaren mundua, Tchaikovskyren lanekiko erakutsi zituen sentsibilitateagatik eta gogoagatik.
Ohituta gauden moduan programatutako sinfonia ez bada ere (ez dago entzuleek musika entzuten duten bitartean musikaz kanpoko gidoi bat jarraitu dezaten inolako intentzio argirik), badaude konposatu ahala musikagileak bere koadernoan idatzitako ohar batzuk. Hauek dira:
1. mugimendua: sarrera: patuaren aurrean konformismo osoa, gertatzen ari denaren aurrean ezin delako ezer egin. Allegro: zalantzak, negarrak, aurpegiratzeak, kexak…
2. mugimendua: ez luke gehiago balioko fedearen besoetara joateak? Programa bikaina izango da lortzen baldin badut”.
Zeinen patu zoragarriak gozatzen duen musikaz! Bihotza eskuetan… eta belarriak erne!
Mercedes Albaina
Tchaikovskyk eta Shostakovichek txanpon beraren bi aldeak erakusten dituzte lan hauetan: musika, arimaren nahien adierazpen intimoa. Shostakovichek “faxismoaren eta gerarren biktimei” eskaini zien harirako 8. koartetoa, eta Rodolf Barshaik, Borodin laukote famatuko biolin-jotzaileak, hari-orkestrarako transkribatu zuen, Ganbera sinfonia op. 110a sortuz.Bosgarren sinfonian, Tchaikovskyk amore eman zuen patuaren deiaren gaineko ideia beethoveniarraren aurrean, eta honakoa galdetu zion bere buruari: “Ez litzateke egokiagoa izango fedeari bete-betean lotzea?”.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
BOSeko Hari Laukotea
Lekua: Sestao Musika eskola
M. Ravel: Cuarteto para cuerda
L. van Beethoven: Cuarteto n. 4, op.18 en do menor
Azer Lyutfaliev, biolina
Iñigo Grimal, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea
J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea
A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea
Horrela mintzatu zen Zaratustra
Lekua: Euskalduna Jauregia
Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
Egmont, Obertura Op. 84
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
23. kontzertua piano eta orkestrarako la minorrean K. 488
I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai
Jonathan Mamora, pianoa
II
RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)
Also sprach Zarathustra Op. 30
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)
Intxaur-hauskailua Gabonetan
Lekua: Euskalduna Jauregia
O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71
Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria