Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa
COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoeraren adierazpenak jarduera artistikoa bertan behera uztera behartu gintuen, martxoaren 13an. Gure bulegoak itxita daude, eta administrazioko langileak urrutitik ari dira lanean, lan-jarduerari eusteko eta langileei gomendatutako konfinamendua errazteko.
Aurrekoaren arabera, kontzertu hauek bertan behera utzi behar izan ditugu:
DENBORALDI SINFONIKOA
- 12. Egitarau sinfonikoa (martxoak 19 eta 20)
- 13. Egitarau sinfonikoa (martxoak 26 eta 27)
- 14. Egitarau sinfonikoa. (apirilak 16 eta 17)
- 15. Egitarau sinfonikoa. (maiatzak 14 eta 15)
- 16. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 4 eta 5)
- 17. Egitarau sinfonikoa. (ekainak 11 eta 12)
GANBERAKO DENBORALDIA
- 8. Kontzertua (martxoak 16)
- 9. Kontzertua (apirilak 20)
- 10. Kontzertua (ekainak 8)
- 11. Kontzertua (ekainak 15)
KONTZERTUAK FAMILIA GIROAN
- “La leyenda del fauno”. (apirilak 25)
Bilbao Orkestra Sinfonikoak kontzertu horietara joatea erabaki zuten ikusleei barkamena eskatzen die zinez.
Orkestrak abonuei eta sarrerei dagozkien zenbatekoak, jarraian adierazten den legez itzuliko ditu:
ABONUAK
Helbideratutako abonuak:
- Martxoan eta apirilean bertan-behera utzitako kontzertuak: Itzuli dugu iada, banku-transferentzia bidez, kontzertu horiei dagokien zenbateko proportzionala.
- Maiatzean eta ekainean bertan-behera utzitako kontzertuak: Kontzertu horien zenbateko proportzionala denboraldiaren amaieran itzuliko dugu, banku-transferentzia bidez.
Abonuen ordainketa helbideratu ez duten abonatuek, aukera hauek dituzte:
- Dirua itzultzeko kontu-zenbaki bat adieraztea, edo
- Itzulketa gure bulegoetan jasotzea, berriro irekitzen direnean.
SARRERAK
Sarreren zenbatekoak, haiek erosteko bide bera erabilita itzuliko dira.
Euskaldunako txarteldegian erositako sarrerak bertan itzuliko dira, berriro irekitzen direnean.