Ezohiko Kontzertuak – abustuaren 18a


2020ko abustuaren 18a, asteartea. 19:30 etan
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina / Erik Nielsen, zuzendaria

EGITARAUA

AARON COPLAND (1900 – 1990)
Gizon arrunt batentzako banda-doinuak

GIOACHINO ROSSINI (1792 – 1868)
Sevillako bizargina, Obertura

MAURICE RAVEL (1875 – 1937)
Tzigane, kontzertuko rapsodia biolin eta orkestrarako

MAURICE RAVEL (1875 – 1937)
Pavana hildako infanta batentzat

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
Don Giovanni, Obertura K. 527

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)
1. sinfonia Re Maiorrean Op. 25 “Klasikoa”

 

  • I. Allegro con brio
  • II. Larghetto
  • III. Gavotte: Non troppo allegro
  • IV. Finale: Molto Vivace

GIULIA LUCREZIA BRINCKMEIER, biolina

Giulia Lucrezia Brinckmeier hiru urterekin hasi zen biolina ikasten, eta zazpi urterekin jo zuen lehen aldiz bakarlari gisa, Orchestra della Radio della Svizzera Italianak lagunduta. Milanen graduatu zen, eta masterclassak jaso zituen, besteak beste, Pavel Vernikov, Anton Sorokow, Keiko Wataya, Ivry Gitlis eta Ilya Gringolts maisuen eskutik.

Lehen sariak jaso ditu lehiaketa nazional zein nazioartekoetan, eta ikasketetarako laguntzak eta bestelako errekonozimenduak ere eman dizkiote. 2006. urteaz geroztik, Giulia bakarlari gisa aritzen da oholtzan, baita ganberako musikari gisa ere, aretorik ospetsuenetan: Vienako Brahms Saal del Musikverein, Milango Sala Verdi, Stavangerreko Konserthus (Norvegia), Txinako Jiangxi Art Center eta Shanghai Thames Town theater, Luganoko Palazzo dei Congressi, eta musika-jaialdietan ere bai, hala nola Norway Youth Chamber Music Festival, Suediako Aurora Chamber Music Festival, Lugano Lake Festival eta Ceresio Musica (Suitza) jaialdietan.

Sarri parte hartzen du maila goreneko musikariekin, besteak beste, Alexandra Conunova, Stephan Kropfitsch, Anton Sorokow, Alexandr Semchuk, Raphael Leone, Andreas Brandelit eta Christian Bellisariorekin. 2010ean Trio Chromatique hirukotea sortu zuen, eta 2012an aurkeztu zuten lehen CDa Giacomo Morandi Editore etxearekin.

Concertino gisa aritu da Italia, Austria eta Norvegiako hainbat ganbera-orkestra eta orkestra sinfonikorekin, eta 2017ko urriaz geroztik concertino titularra da Bilbao Orkestra Sinfonikoan.

Giuliak 1885. urteko G. Antoniazzi biolina jotzen du, Milango Pro Canale Fondazionek adeitasunez utzia, eta E. Pajeot arku bat erabiltzen du.

ERIK NIELSEN, zuzendaria

Erik Nielsen Director de la BOS

Erik Nielsen 2015eko irailean bilakatu zen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular, eta 2016tik 2018ra arte Basileako Antzokiko musika-zuzendaria izan zen. 2002an 10 urteko elkarlanari ekin zion Frankfurteko Orkestrarekin, lehenik korrepetitor (pianista) eta gero kapellmeister gisa. Urtebete lehenago, Berlingo Orkestra Filarmonikoko harpa-jotzaile izan zen, hain zuzen, Orchester-Akademieko kide.

Nielsen maisuak orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Filadelfiako Curtis Musika Institutuan, eta oboe eta harpako lizentziatura jaso zuen Juilliard School of Musicen.

2019/2020 denboraldiari begira dituen hurrengo proiektuen artean, Die Meistersinger zuzenduko du Oslon kontzertuak izango ditu Madrilen eta Manchesterren, eta Municheko Bayerische Staatsoperrera itzuliko da.

Oraintsu izan dituen emanaldien artean, berriz, hauek nabarmentzen dira: Kreneken Karl V.a, Bayerische Staatsoper Munichekin; Edipo Rex, Prigioniero eta Pelléas et Mélisande, Semper Oper Dresdenen; Peter Grimes eta Trojahnen Orest, Zuricheko Opernhausen; Lachenmannen Billy Budd eta Das Mädchen, Frankfurten; Usandizagaren Mendi Mendiyan, Pasioa San Juanen liburutik eta Salome Bilbon; eta The Rake’s Progress, Budapesten. Horrez gain, kontzertuak egin ditu Oslo, Stockholm, Madril, Estrasburgo, Lisboa, Basilea eta Aspenen, eta Interlochen Arts Campen.

2009an, Solti U.S. Fundazioak Sir Georg Solti saria eman zion.