Ostiral honetan, azaroaren 6an, 19:30ean, eser zaitez eta piztu gure YouTubeko kanala, eta senti zaitez Bilbao Orkestra Sinfonikoaren bihotzean

360º bideo mota dela eta, aurreikusi baino denbora gehiago behar izaten ari gara prozesatzeko. Emisioan kalitaterik handiena eskaintzeko asmoz, emanaldia bihar ostiralera atzeratu beharrean ikusten gara, gaurko aurreikusita geneukan ordu berean: 19: 30ean.


Ostiral honetan gure Denboraldiko hirugarren egitaraua ikusteko aukera emango diegu Euskalduna Jauregira joan ezin duten pertsona guztiei. Kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute, agertokiaren erdian “kokatuta” eta gure musikariek inguratuta baleude bezala.

BOSen eta Fair Saturday Fundazioaren elkarlanari esker, kontzertua 360 º-ko kamera bat baliatuta emango da, musikarien interpretazioa etxetik ikusteko. Gainera, une oro aukeratu ahal izango duzu orkestraren zer ikuspuntu ikusi nahi duzun, eta biratu ahala musikariak eta zuzendaria ikusteko, orkestraren erdian bazeunde bezala.

19:30ean hasiko da kontzertuaren emanaldia, eta gure YouTubeko orritik (youtube.com/OrquestadeBilbao) jarraitu ahal izango da. Bertara errazago sartzeko, lotura zuzenak egongo dira gure Facebook eta Twitterreko orrietan.

Proba ezazu gure orkestraz gozatzeko modu berri hau.

 


LUDWIG VAN BEETHOVEN

Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61

4. sinfonia Si bemol Maiorrean Op. 60

Clara-Jumi Kang, violín.
Pablo González, director.

Iraup.: 60’ (g.g.b.)