BOSen kontzertu berezia Bilboko Elkarte Filarmonikoan

Edukiera osoa

BOSek eta Elkarte Filarmonikoak kontzertu berezia antolatu dute elkarrekin, eta urtarrilaren 15ean izango da, 19:15ean, Elkartearen egoitzan, honako egitarau honekin:

W.F. Bach: Sinfonia re minorrean (Adagio eta Fuga)
J.S. Bach: Kontzertua oboe eta biolinerako do minorrean, BWV 1060
Mendelssohn: 10. hari-sinfonia si minorrean
Mendelssohn: 7. hari-sinfonia re minorrean

Nicolas Carpentier, oboea
Giulia Brinckmeier, bakarlaria eta zuzendaria


Doako kontzertua izango da, eta bi erakunde horietako bazkide edo abonatuak gonbidapen bidez sartu ahal izango dira.

Eserleku kopurua mugatua da. Hala, guri dagokigunez, 170 eserleku izango ditugu guztira BOSeko abonatuentzat.


Ondorengo hauek dira kontzerturako sarrerak eskuratzea arautzeko OINARRIAK:

  1. Gonbidapena eskuratzeko, BOSeko abonatuek behar bezala bete beharko dituzte orri honen amaieran dagoen formularioko nahitaezko atal guztiak.
    Kontuan izan nahitaezko atalak ez betetzeagatik behar bezala beteta ez dagoen edo parte-hartzailea identifikatu ezin den inprimaki oro ez dela sustapenean onartuko, eta sustapenetik kanpo geratuko dela.
  2. Abonatutako pertsona bakoitzak gonbidapen bakarra lortu ahal izango du, inprimakia zenbat aldiz bete duen kontuan hartu gabe.
  3. Izena emateko epea 2021eko urtarrilaren 5ean hasiko da, 09:00etik aurrera, eta 2021eko urtarrilaren 12ko 23:59an amaituko da.
  4. BOSek esleituko ditu eserlekuak, inskripzioak iristen diren hurrenkeraren arabera, erabilgarri dagoen gehienekoa osatu arte. Ez da eserlekuak aldatzerik onartuko.
  5. Saria jaso duten abonatuek posta elektronikoz jasoko dute gonbidapena, eta bertan adieraziko diegu hori nola erabili.  Garrantzitsua: Aretora sartzeko, ezinbestekoa izango da gonbidapena aurkeztea.
  6. Sarrera duten abonatuek euren nortasuna egiaztatu beharko dute antolatzaileen aurrean, baldin eta horiek hala eskatzen badute.
  7. Sarrera duten abonatuek, nahi izanez gero, gonbidapenari uko egin ahal izango diote. Kasu horretan, uko egiteagatik ez da inolako ordainik izango.
  8. Gogoratu BOSeko abonatuentzako sustapen esklusiboa dela hori. Ez diegu erantzungo abonatu ez direnen izen-emateei.
  9. Oinarri hauen interpretazioan zalantzarik edo desadostasunik izanez gero, BOSen irizpidea nagusituko da.
  10. Sustapenean parte hartzeak oinarri horiek osorik onartzea dakar; beraz, oinarri horiek ez onartzeak parte-hartzailea baztertzea ekarriko du, eta, horren ondorioz, BOSek ez du pertsona horrekiko betebeharra burutu beharrik izango.