Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 11. eta 12. abonuetarako
Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu.
Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa.
Orain, hauek dira sustapenean sartzen diren denboraldi sinfonikoko egitarauak:
- Abonua (martxoak 18 eta 19)
- Abonua (martxoak 25 eta 26)
Aipatu egitarauetan, saio bakoitzeko, gehienez 100 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai.
Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi litezke.
Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake.
Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta, online erosteko, gure webgunera jo beharko da.
Webgunean deskontuarekin erosteko , ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira:
11 Abonua
- Osteguna 12:00etan: BOSORK1101
- Osteguna 19:30etan: BOSORK1102
- Ostirala 17:00etan: BOSORK1103
- Ostirala 19:30etan: BOSORK1104
12 Abonua
- Osteguna 12:00etan: BOSORK1201
- Osteguna 19:30etan: BOSORK1202
- Ostirala 17:00etan: BOSORK1203
- Ostirala 19:30etan: BOSORK1204
Egungo egoera sanitarioa ikusirik , eta erosketa-prozesua arintzeko , online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu.
Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.