Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 2-2010-2011


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

Luis de Pablo: Rostro
F. Say: 1001 noches en el harén, concierto para violín op. 25
L. van Beethoven: Sinfonía nº 5 en Do menor, op. 67

Patricia Kopatchinskaja, violín
Günter Neuhold, director

DATAK

  • 28 urria 2010       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 29 urria 2010       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Patuak jarriko ote du bere aurpegia harenean…?

Hala izan da. Luis de Pabloren (Bilbao, 1930) Aurpegia obertura gisa agertuko zaigu arratsalde honetako kontzertuan. Lana 1995ean sortu zen, Cadaquéseko Orkestrak 1992tik antolatzen duen Zuzendarien Lehiaketako III. ediziorako enkargu gisa. Hurrengo urtean estreinatu zen, lehiaketaren finalean, eta Sir Neville Marrinerrek (epaimahaiburua izan zen orduko hartan) gero ere jo izan zuen, aipatutako orkestrarekin, zenbait eszenatokitan. Bilbon, 1998an entzun ahal izan zen, Ayala Antzokian, Juanjo Mena BOSen buru zela.
Izenburuaren jatorria konpositoreak Veracruzera (Mexiko) egin zuen bidaia batean dago; izan ere, bidaia hartan, Xalapako Antropologia Museoan, olmeken (Amerika prehispanikoan ezagutzen den lehen zibilizazio handia) ezaugarri fisikoak erakusten dituzten harri bolkanikoko buru monumentalak ezagutu zituen. Konpositorearen esanetan, musika “buru arraro eta bitxi horiek sorrarazi zidaten inpresiotik dator, nahiz eta ez duen asmo deskriptiborik”.
Partiturak oso arazo neurtuak ditu, helburu horretarako izan zen-eta konposatua: zuzendari gazteek irakurketa zehatza egin behar zuten, orkestraren aurrean zuten trebezia erakutsi ahal izateko. Diskurtsoa xehetasunez eta ñabarduraz beteta dago: fina eta hauskorra da batzuetan, eta tentsio handiagoko uneak sorrarazten ditu gero. Tinbreen eta ehunduren aberastasuna soinuzko planoetan proiektatzen da, eta plano horiek zehaztasun handiz agertzen dira instrumentuen kolore ugarien artean. Zorionak sortzaileari bere 80 urte geldiezinengatik eta Aurpegia lanagatik; izan ere, obra honek gaur egungo hizkera, eta, batez ere, hizkera bizia dauka, eta harenaren ateak irekitzen dizkigu, non biolinaren ahots ezin ederrago eta ausart batek gure imajinazioa gidatuko baitu, Scheherezade limurtzailearen gisan.
    

1.001 gau harenean, Fazil Say (Ankara, 1970) piano-jotzaile bikain eta konpositore originalarena, Luzernako Orkestra Sinfonikoaren enkargua izan zen, eta Patricia Kopatchinskajarentzat idatzitako biolin-kontzertua da; izan ere, Fazil Say eta Kopatchinskaja bikote gisa aritu izan dira zenbait aldiz. 2008an estreinatu zen, eta izenburuak ipuin bilduma iradokitzaile bat ekartzen digu gogora; hain zuzen ere, ipuin horien bitartez, narratzaileak imajinaziozko bidezidorretatik garamatza, leku iradokitzaile, arriskutsu edo poetikoetatik… eta airean uzten du liluratzen eta txunditzen gaituen trobadore-ahotsa. Oso zeregin birtuosistikoa dauka, eta etengabe agertzen da obra osoan zehar; mugimenduen arteko loturetan ere, kadentzia erako unitate atmosferikoak sorrarazten ditu, etorriko denari dagokion giroa prestatuz.
Diskurtso musikalaren antolaketa gaiaren menpe dago uneoro, hau da, bakarlariak bere ahotsarekin eta protagonista diren instrumentuen laguntzarekin aletzen dituen eszenen menpe. Hain zuzen ere, instrumentu horien zeregina nahiko nabarmena da soinuzko film honen sekuentzia bakoitzean (adi perkusio turkiarrari).
Lehen mugimendua, Allegro delakoa, kudüm-aren ostinato ia hipnotiko batekin hasten da, eta, oinarri horren gainean, biolinak zenbait aukera eta akrobazia aztertzen ditu. Emaitza gisa, misteriotik gorespenera doan kolore-paleta bat sortzen da. Egileak dioen moduan, “harenean gertatzen da”.
2. mugimendua, Allegro assai, “dantzara emana dago ia osorik”. Konpositorearen premisa horrekin, badirudi dantza ero batek laguntzen diola Scheherezaderen ahotsari (biolinaren arkuari esker), baliabide tekniko eta espresibo ugariren bitartez, diskurtsoa eratzen duen tentsio erritmiko eta harmonikoa mantenduz eta elikatuz. Kontakizun neurrigabe horren ostean, narratzaileak pasarte bare eta misteriotsua prestatzen digu, ia espirituala, eta Andantino hunkigarrian “kantu turkiar baten bariazioa” eskaintzen du, modu bikainean egin ere: leunki, espirituek gero eta gorputz trinkoagoa hartzen dute, eta, pultsatutako hariaren oinarri harmonikoan, melodia erromantiko bat protagonista bihurtzen da eta esparru sentimentalean sarrarazten gaitu; aldi berean, ehundurak giro dentsoa eta epela hartzen du, eta narratzailea sultanaren mailara heltzen da, erromantza bat kantatuz eta kontatuz, bihotzak puzteko eta entzulea soinuzko klimax batera eramateko. Une honetan, orkestrak bere ahots indartsua entzunarazten du, olerkaria babestuz. Baina beroa itzaliz doa, eta, azkenean, mugimenduaren oroitzapenetan oinarritutako soinuzko zubia eraikitzen da. Eta perkusio turkiarraren itzulerarekin, badakigu narratzaileak nekaezin jarraitzen duela istorioak asmatzeko nahian, eta 4. mugimendura eramaten gaitu; modu horretan, Fazil Sayren arabera, “lana modu ameslari eta lasaian amaitzen da”, agur gisa… Eta orkestraren aulkiaren gainean, oso lauso, biolinaren ahotsa urrundu egiten da, bere kontakizunen oihartzunekin…
Fazil Sayri buruz diote belarriak seduzitzeko konposatzen duela, konpositore zinematografikoaren edo artista mediatikoaren eran limurtzeko (itxura denez, izugarri maite ditu eszenatokiak, publikoa eta txaloak), eta ez abangoardiako zenbait istmo betetzeko edo galeriaren aurrean makurtzeko.
Kontuak kontu, bere hizkerak Ekialdeko eta Mendebaldeko ahotsak uztartzen ditu (beharbada, Europar Batasunak Kulturen Arteko Elkarrizketaren enbaxadore izendatu zuelako 2008an?).
Aldi berean, bizitasun itzela dauka, eta arratsaldeko hirugarren lanerako prestatzen gaitu: 1808an estreinatu zen Vienan, eta, geroztik, bizirik dago, eta mundu osoan jo izan da, entzuleak hunkituz.

Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena, 1827) 5. sinfonia do minorrean Op 67 ere enkarguzko lana izan zen, kasu honetan von Opperdorff kondearen enkargua, nahiz eta, azkenik, Razumovsky kondeari eta Lobkowitz printzeari eskaini zitzaien (arratsalde honetako hiru konposizioen bitartez, bi mendetan zehar mezenasgoa nola aldatu zen ikus daiteke). Lan hau abenduaren 22 batean estreinatu zen, Theater an der Wien delakoan egindako musika-emanaldi batean. Hain zuzen ere, antzoki hori konpositorearen esku utzi zuten, “ongintzazko emanaldietan emandako zerbitzuengatik aitorpen gisa”. Beethovenek irabazpidezko kontzertu izugarri bat antolatu zuen, eta musikaz betetako lau ordu programatu zituen, batez ere “estreinako lanak”.
Askok diote konposizio hau “patuaren deia” delakoarekin hasten dela; beste batzuen ustez, Beethovenen “sinadura” suma daiteke. Argi dagoena da konpositoreak, bere talentu sinfoniko handiarekin, do minorraren tonalitatea berresteko balio dion gai musikala aurkezten digula, eta, burutsuagoa dena, lan osoan zehar loratuz doan hazia erakusten digu, guztiari koherentzia eta saihestezintasun kutsua emanez (izango ote du horrek zerikusirik patuarekin?).  
Allegro con brío motako 1. mugimenduan, konpas gutxitan ez da igartzen zelula honen presentzia; lirikoagoa eta cantábileagoa den bigarren konposizioaren oinarrian ere sumatzen da. Bariaziodun (bi buruko) gai gisa idatzitako 2. mugimenduak tradizio klasikoari eusten dio, nola edo hala. Forma musikal horren erabilerak sorrarazten duen konposizio-tratamenduak hainbat ehundura, tinbre-kolore, dinamika eta artikulaziorekin jolasteko aukera ematen dio Beethoveni, bere garaiko orkestrako instrumentu guztiei ahotsa emanez. Andante con moto honen amaiera gai nagusiak iragartzen digu, nola ez.
3. mugimendua, Allegro deritzona, modu misteriotsu eta lotsati samarrean hasten da, baina irmotasuna laster agertzen da berriro, sinfoniako “figura nagusiaren” bitartez. Eta adi egon mugimenduko pasarterik ezagunenetakoari: fondoko lasterketa kontrapuntistiko moduko bat abiarazten da hari-instrumentuen artean, eta, kontrabaxuek abantaila hartzen dutenean, konposizioa “fuga” batean murgiltzen da, doinu baxuetatik altuetara. Hori sekulako berrikuntza izan zen.
Eta, entzulea nahasi nahian, badirudienean mugimenduko lehen gaiaren oihartzunarekin musika itzaltzen ari dela, diskurtsoak indarra hartzen du, eta, “etenik gabe”, amaierako Allegro zoragarrira garamatza, Do maior distiratsu baten bitartez.
Lan honetan, Beethovenek uztartu egiten ditu bere karrera hasierako (aro klasiko-ilustratua, alegia) elementuak eta hizkera erromantikoaren ohiko dimentsio dramatiko-teatral eta pertsonala (hain zuzen ere, azken joera hori berak bultzatu zuen).
Gozatu musikaren bizitasunaz!

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
09
Abe
2024
>Ganbera 3

Ganbera 3

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea

J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea

A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak