Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 8-2010-2011

Abono Iniciación


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

D. Milhaud: Scaramouche, para saxofón y orquesta
M. Theodorakis: Cretan concertino, para saxofón y orquesta
P. Iturralde: Czardas, para saxofón y orquesta
S. Rachmaninov: Sinfonía nº 2

Theodore Kerkezos, saxofón
Jin-Hyun Baek, zuzendaria

DATAK

  • 20 urtarrila 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 21 urtarrila 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Beste lur batzuetarako bandan
gure garaitik nahiko hur dauden lau sortzaileren bulkada adierazkorrak eramaten gaitu. Jarri eta eskueran eduki dantzarako zapatilak.
Darius Milhaud (Aix-en-Provence, 1892-Geneva, 1974) familia ospetsu, dirudun eta musikarekiko zaletasun ikaragarria zuen batean jaio zen. Familiak, bada, semearen musikarako dohainen garapena ahalbidetu zuen; lehenengo, biolina jotzen ikasaraziz, eta, ondoren, berriz, konposizioa. XX. mendeko lehen erdialdeko autorerik emankorrenetakoa izan zen herrialde latindarretan, eta genero mota oro landu zuen, garrantzi txiki nahiz handikoak, formatu berrietara egokituz (zinea, irratia) eta interpretatzaile mota oro kontuan hartuz (profesionalak eta ikastunak).
Bere hizkerak funtsezko alderdi bi ditu: alde batetik, Milhaudek bere berbaldia aberasten du, tonalitate bat baino gehiago aldi berean baliatuz (politonalitatea), baina tonu-sistema bera hautsi gabe. Bere musikak duen beste ezaugarri garrantzitsu bat da modu naturalean bizikide egiten dituela jatorri ezberdineko hizkuntzak: lirismoa, xumea eta zuzena, bere jaioterriko Provenzatik; Parisko music-hallaren poztasun axolagabe eta izaera pipertsua, pintoreek eta idazleek osatzen zuten lagun-talde aparta batekin batera gozatu zuena; musika brasildarraren kolorea, Paul Claudel poeta eta diplomatikoaren idazkari gisa Brasilen bizi izandako bi urteetan ezagutzen hasi zena.
Scaramouche konpositoreak berak, 1937. urtean, aurreko material batez baliatuz, piano birako egindako birmoldaketatik sortutako lana da, hain zuzen ere, Molièren Le Médecin volant lanerako idatzitako musika osagarriaz baliatuta. Idazkera une oro da idiomatikoa, eta jotzaile nagusienen artean, hots, saxofoiaren eta orkestraren artean, ideia musikalen trukaketa etengabea du ezaugarririk nabarmenena. Musika burutsua eta dotorea da, landua, ironikoa eta dardarkaria, eta Milhaud sarri joaten zen gerren arteko Parisko kafe eta kabareten soinuzko paisaia ezaugarritzen du. Hiru mugimendu dauzka. Lehenengoa, Vif deritzona, jariakortasunaren soinuzko erretratua da, eta musika-eskalek mugimendua iradokitzeko duten gaitasuna esplotatzen du, azkar jotzen direnean. Atal nagusi batek cantabile melodia dauka, eta autoreak “berau buruan gordetzeko, ahopeka kantatzeko eta kaletik aise txistukatzeko" zuen asmo argia jasotzen du. Eta mugimendua eskalen bizitasunarekin ixten da. Bigarrena, Modéré izenekoa, lirismo bareko aldarte batean dago idatzia. Izan ere, oso motibo sinple batetik abiatu, eta melodia sentibera eta apal batera eratortzen da, nabarmenegia ez bada ere. Erdiko atal laburra 6/8ko konpas barregarriago eta dantzariago batean idatzirik dago, hasierako motiboa ordezkatuz. Xarmagarria. Bukaerako Brasileirak, berriz, konpositoreak bizitzaz beteriko herri baten indar eta koloreekiko sentitu zuen lilura adierazten du. Alabaina, dotoretasunak eta lakrikuneriak ere badute lekua mugimendu honetan; hain zuzen ere, akonpainamenduko erritmo iraunkor baten gainean, sinkopatutako melodia batek ekartzen du, antzinakoa eta sofistikazioa bizikide eginaraziz.
 
Mikis Theodorakis (Chios, Grezia, 1925) zinemagintzako musikari egindako ekarpenagatik da ezaguna batez ere (bikain aritu zen Zorba greziarra eta Serpico filmetan), eta folklore greziarrarekin konprometituak zeuden abestiek berau izan zuten inspirazio iturri. Alabaina, ganbera eta sinfonia produkzio oparoa ere badauka, eta XX. mendeko konpositorerik garrantzitsuenetariko batzuek interesa agertu zuten, Olivier Messiaenek eta Darius Milhaudek kasu. Messiaen irakasle izan zuen Parisko Kontserbatorioan, eta Milhaudekin gaur konpartituko du egitaraua. Cretan corcertino, saxofoi eta orkestrarako 1. zenbakidun Sonatina, biolin eta pianorako lanaren moldaketa da. Theodorakisek idatzi zuen 1952. urtean, eta, 2005ean, berriz, Yannis Samprovalakisek moldatu zuen, gaur entzungo dugun Theodore Kerkezos saxofoi-jotzailearentzat, hain justu.
Bere musikak musika kretatarraren elementuak hartzen dituelako hartzen du izen hori. Lehen mugimenduak, Vivo deritzonak, berbaldia egituratzen duen Syrto Xaniotikos dantza tradizionalaren motiboak ditu zelula sortzaile gisa. Hala, bada, goi mailako izaera erritmikoa ematen diote, eta erdialdera-edo, arindu egiten da, ondoren sortaldeko tenperamentua eskuratzeko. Bigarren mugimendua, Largo, guztiz lirikoa da, eta giro isila eta, hein batean, misteriotsua, gogorarazten du. Horretarako, hizkuntza inpresionistak berezkoak dituen harmonia irekiak eta tinbre-koloreak baliatzen dira. Alabaina, frenesia amaierako Allegroarekin dator, non azentuek eta polirritmiek sousta bat berregiten duten, hots, dantza folkloriko ikaragarria, intsinuazioari eta adeitasunari emakida txikiak eginaraziz.
 
Pedro Iturralde (Faltzes, Nafarroa, 1929) jazz musikari gisa da ezaguna, bai gure mugetatik barna bai kanpo ere (jazzaren aitzindarietako bat da Espainia mailan, Tte Montoliúrekin batera), baina bere ibilbide musikala irakaskuntzarekin eta konposizioarekin bete ditu. Czardas, saxofoi eta orkestrarako, berak adierazten duen legez, Hungariako dantza tradizionaletan inspiratutako lana da. Zio horregatik, bada, konposizioak dantza folkloriko hauek izan ohi duten tempoaren aldaketa tradizionala du: modu patxadatsuan hasten da (lassu) eta abiadura bizkor batekin amaitzen da (friss edo frisca), hain zuzen ere, frenesira eramaten gaituenarekin.
Lehenengo konpasetatik, crescendo, accelerando eta goranzko motibodunak, musikak eramango gaituen estasia eta asaldura iragartzen dira. Baina, lehenago, Andante atalean, saxoaren ahotsak kantatzen duen gai gogorarazle eta gozo batekin gozatuko dugu, orkestrazio berotsu batek estalita. Pixkanaka-pixkanaka, berbaldia arindu egiten da eta hurrengo atalera garamatza, hain zuzen ere, Allegrora. Oraindik hasierako gaiaren melositatea eta iradokizunak dauzka jarraian datorren Maestoso zatian. Eta saxofoiak bere gaitasun teknikoa eta adierazkorra erakutsi dezake, noten dantza amaitzen duen bukaera fresko, indartsu eta zoro bat nabarmentzeko eta prestatzeko balio duen gainbeheran.
 
Sergei Rachmaninovek (Semyonovo, 1873 – Beverly Hills, 1943) pertsonifikatu egiten du artearen historian horren gutxi ematen diren paradoxa arraroetako bat: entzuleek maite eta kritikari askok kolokan jartzen duten musikaria da. Baina eztabaidaezina da, berriz, bere hizkuntza artistikoaren bitartez, XX. mendeko komunikatzaile handienetako bat dela. Bere jatorrizko zirrara, bere garaiko korronterik abangoardistenei inolako lekurik utzi gabe, zuzenean heltzen zaio entzuleari. Eta, jakina denez, benetako adierazpena konektatzen duena da, eta, horrenbestez, hunkitzen duena. Bigarren Sinfonia mi minorrean, Op.27 1970. urtean amaitu zuen, eta hurrengo urtean estreinatu zen San Petersburgon, Rachmaninov zuzendari zela. Bere sormen-lan perfektuenetako bat da. Bertan, espiritu erromantiko errusiar nabarmena antzeman dezakegu, berbaldi trinkoa duena, baina, aldi berean, gardentasun handikoa, eutsi eta gainezka egiten duen lirismo batekin. Dualtasun zoragarria.
Lanak lau mugimendu dauzka. Euren artean erlazionaturik daude, hasierako Allegroan erdizka ikusten den material tematikoa etengabe agertu eta garatzen delako; hala, bada, loratzen doa, konposizioaren amaierak adierazten duen laburbilketara heldu arte. Musikaren “dimentsio dramatiko” hau tradizio sinfoniko errusiarraren ezaugarrietako bat da, bilakaera melodikoaren ideiarekin batera: betierekoa, ederra eta lirikoa.
Lehen mugimenduak, Largo-Allegro moderato izenekoak, sarrera luze eta, hein handi batean, iluna dauka. Gisa horretan, sakon sentitutako eta adierazitako erromantizismoak berezkoak dituen lirismoari eta erretorikari bide ematen zaie. Baina, halaber, musikaren kolore-andana erakusten digu, bai eta iro mundutarrago baten soinuzko ikuspegia (konpositore bikainak maite zuena) eta "arima errusiarraren" hizkuntza lasai eta gogorarazleagoa ere. Ideia horiek guztiek garapen kartsua daukate, musika irudimenezko koda indartsu batera bideratzen duena.
Ondoren datorren Allegro molto scherzo gisa dago idatzirik, eta, bertan, berriro ere, indarra eta samurtasuna ageri dira, alternantziaz, jazarpenez eta lagapenez beteriko jolas etengabe batean, eta metalek barealdira garamatzan liturgia itxurako ereserkia intonatzen dutenean ebazten dira.
Hurrengo Adagioa melodia gogoangarri eta zabal horietako batekin dator, bikaina bere sinpletasunean, belarria harrapatu eta arima biltzen dituena bere emari geldo eta jarraituan (agian pop edo jazzeko bertsioren baten entzungo zenukeen, egon badaudelako). Adi tinbre-indibidualizazioei hasierako klarineteak egiten duen bakar-saioan, eta, ondoren, tronpak edo biolinak egiten duten soloetan.
Lana Allegro Vivacerekin amaitzen da. Zati hori entzundakoaren laburpena eta Rachmaninoven pentsamendu sinfonikoaren helmuga loriatsua da aldi berean. Lanaren mamia, orain, jai giroan eta modu tinkoan proiektatzen da.
Lau konpositore hauen ahalmen sortzaileari esker, soinuzko irudimenarekin bidaiatu dezakegu, urruneko baina emozioz hurbil dauden parajeetatik. Bidaia zoriontsua!
 
Mercedes Albaina
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Theodore Kerkezos, saxofoia
Theodore Kerkezos saxofoi-jotzailea birritan izendatu zuten Grammy sarietarako New Yorken, 2007an.
Londresko Orkestra Sinfonikoarekin eta Filarmonikoarekin, Philharmoniarekin (Londreskoa), San Petersburgoko Filarmonikoarekin eta Moskuko Irratiko Tchaikovsky Orkestra Sinfonikoarekin kolaboratu du, bai eta Vladimir Fedoseyev, Gunter Neuhold, Yuri Bashmet eta Yuri Simonov zuzendariekin ere.
Royal Festival Hall, Wigmore Hall, Carnegie Hall, Mosuko Tchaikovsky Kontserbatorioa eta Zuricheko Tonhallen eskaini ditu kontzertuak.
Iannis Xenakis eta Mikis Theodorakisek lanak eskaini dizkiote.
Theodore Kerkezos Atenasko Kontserbatorioan graduatu zen Babis Farantatos irakaslearekin, eta Bordelen (Jean-Marie Londeixekin) eta Parisen (Daniel Deffayetekin) jarraitu zuen ikasten.
Atenasko Kontserbatorioko irakaslea da, eta maisu-eskolak eman ditu Mosku eta Erromako kontserbatorioetan, Princeton eta Bostongo unibertsitateetan eta Chopin (Varsovia), Gnesin (Mosku) eta Kieveko akademietan.
 
 
 
 
 
Jin-Hyun Baek, zuzendaria
 
Jin-Hyoun Baek Masan Philharmonic Orchestraren zuzendari artistikoa da, Festival Orchestra delakoaren sortzailea eta zuzendaria, bai eta Busan Orchestrarena ere. Halaber, China’s Tianjin Symphony Orchestraren zuzendari nagusi gonbidatua da, 2004. urteaz geroztik.
 
Koreako orkestrarik ospetsuenetakoen zuzendari izan da, eta bai Asian nahiz mundu osoan ere asko eskatzen dira bere zerbitzuak.
 
Bere zuzendaritzapean, Masan Philharmoni Orchestra eta Festival Orchestra munduko jaialdi nagusienetan parte hartzera gonbidatu izan dituzte; horrenbestez, bere nazioarteko ospea handituz joan da kontzertu areto onenetan. Jin-Hyoun Baekek hainbat sari jaso izan ditu, besteak beste: Busan Artist Saria, Hego Koreako musika klasikoak aurre egin dezan egindako ekarpenengatik, eta, gainera, “Today’s Leading Musician” izendatu dute.
 
Koreako Keimyung Unibertsitatean lizentziatu zen, New Yorkeko Manhattango Musika Eskolan master bat egin zuen, eta Brooklyngo Kontserbatorioan graduondoko diploma eskuratu zuen. Beka bat eman zioten, zuzendaritzako goi mailako ikasketak egin zitzan, Hartfordeko Unibertsitatean. Jin-Hyoun Baek Errusiako Musika Arteen Akademian doktore egin zen, operako zuzendaritza eta musika sinfonikoa ikasiz, Sergei Borshevekin batera.

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

Giancarlo Guerrero, zuzendaria
Alicia Amo, sopranoa


I

OTTORINO RESPIGHI (1879 – 1936)

Trittico Botticelliano*

I. La primavera
II. L’adorazione de magi
III. La nasceta di venere

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

Exsultate, jubilate K.165

I. Exsultate, jubilate
II. Recitative: Fulget amica dies
III. Tu virginum corona
IV. Alleluja!

Alicia Amo, sopranoa

II

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Nº10: Scène, Andante (Le palais enchanté du Royaume des Délices)
Nº11: Scène, Andante con moto (L’arrivée de Casse-Noisette et de Masha)
Nº12: Divertissement

a: Le chocolat, Allegro brillante (Danse espagnole)
b: Le Café, Commodo (Danse arabe)
c: Le Thé, Allegro moderato (Danse Chinoise)
d: Trépak, Tempo di trepak, molto vivace (Danse Russe)
e: Les mirlitons, Moderato assai
f: La mère Gigogne et les polichinelles, Allegro giocoso

Nº13: Valse des fleurs, Tempo di valse
Nº 14: Pas de Deux, Andante maestoso (Danse du Prince et de la Fée Dragée)

Var. I pur le danseur, Tempo di tarantella
Var. II Danse de la Fée-Dragée, Andante non troppo
Coda, Vivace assai

Nº 15: Valse Finale et Apothéose, Tempo di valse – Molto meno

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak