Denboraldi honetan 100 urte betetzen ditugu
1922ko martxoaren 8an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bere lehenengo kontzertua eskaini zuen Arriaga Antzokian, lehenengo zuzendari titularra izandako Mr. Armand Marsicken zuzendaritzapean. Hain zuzen ere, Marsick jauna Bilboko Kontserbatorio sortu berria zuzentzera etorri zen Bilbora.
XIX. mende amaieraren eta XX. mende hasieraren artean, bilbotar haiek gaur egun Bilbon eta Bizkaian dugun egitura kulturalaren/musikalaren oinarriak sortu zituzten, eta, orain, gure lehen mendeurrena betetzen dugun denboraldi honetan, eutsi egiten diogu eurek markatutako bidean jarraitzeko konpromisoari. Zehazki, Sociedad Filarmónica de Bilbao, Bilboko Koral Elkartea, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioa, edo Bilbao Orkestra Sinfonikoa bera dira garai hartan sortutako kultur erakundeetako batzuk.
Garena gara, eta eurei esker existitzen gara, bai eta, bide luze honetan eta oso egoera konplikatuetan, BOSek aurrera segi dezan lortu duten guztiei esker ere. Bide hori egitea ezinezkoa izango litzateke, gure patronoen babesik gabe: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala, hain zuzen ere.
Bultzatzaileei, ikusleei, musikariei, langileei, erakundeei eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa den errealitate hau posible egin duten guztiei, eskerrik asko!!!