MUSIKA HURBILETIK – XIV. zikloa

Errepertorio sinfoniko handia.
Hiritarren soinu-banda berdingabea.

Irakaslea: Mercedes Albaina

Izena emateko epea zabalik urriaren 4tik aurrera.
Lehen hitzaldia, urriaren 20an.

Zikloaren edukia

Mende batez, Bilboko Orkestrak etengabe hazten ari den hiriko –eta haragoko– soinu-paisaia margotu du. Ehun urte hauetan, Bilbo eta Bizkaia esanahiz betetako gertaera historiko, ekitaldi, omenaldi eta ekintzen lekuko izan dira, eta BOSek maila handiko soinu-banda jarri die horiei.

Orkestrak –haren lanaz gozatzen duten hiritarrek argi eginez eta elikatuta– Musikaren Historiako konposizio handiak jarri ditu atriletan; nazioarteko izen handiek zuzendu dute, eta lehen lerroko abesbatza eta bakarlariek lagunduta aritu da. Euskal musika-katalogo aberatsaren programazioa sustatu du, eta hainbat estreinalditan aritu da, bai eta hainbat ekoizpenetan parte hartu ere, beste eragile artistiko eta sozial batzuekin lankidetzan.

Hitzaldi-ziklo honetan, ibilbide berezi bat egingo dugu gure historian eta gure familietan barrena, eta errepertorio sinfoniko handia hartuko dugu oinarri gisa.

Egunak, ordutegia, lekua eta prezioa

  • Egunak: 2021eko urriaren 20an eta 27an; azaroaren 3an, 10ean eta 24an eta abenduaren 1ean. Asteazkenak, 6 saio.
  • Ordutegia: 19:00etatik 20:15era.
  • Ikastaroa nola egin:
    1. aukera. Aurrez aurre: Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean (jende-kopuru txikia, edukiera bete arte).
    2.aukera. Online: astean behin kode bat bidaliko da, saio bakoitzeko bideoak ikusi ahal izateko.
  • Tarifak:
    1. aukera.65 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak).
    80 € (Publiko orokorra).
    2. aukera.
    55 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak).
    75 € (Publiko orokorra).

    Aurten, telefonoz edo emailez. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. T. 658 721 059 musikahazi@bilbaorkestra.eus