Amancio Prada BOSen denboraldian
Esan dezakegu abenduko datorren astea “Amancio Pradaren astea” izango dela BOSen denboraldian. Joan den denboraldian ezin izan zen gurera etorri, COVIDak eragindako murrizketak zirela eta. Aurtengoan, ordea, bere musikaz gozatu ahal izango dugu, ez bakarrik denboraldi sinfonikoan, baita ganberakoan eta BOSek eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako solasaldi batean ere.
Astelehenenean gurekin egongo da ganberako denboraldian “solista handiak errezitalean” izeneko saioan, Teresa Valente gure txelo solistarekin batera.
Asteartean “Kantu Espirituala” izeneko solasaldian hartuko du parte. Deustuko Unibertsitateko areto nagusian izango da 18:00etan (doako sarrera, edukiera bete arte).
Ostegunean eta ostiralean gure denboraldi sinfonikoaren parte izango da eta Ondarretako abesbatzarekin batera “Joan Gurutzekoaren Kantu espirituala” interpretatuko du. Víctor Pablo Pérezek zuzendutako programa da, non, halaber, César Francken “Sinfonia Re minorrean” ere interpretatuko duten.