BOS Sortze-prozesua
Isabel Urrutia: Utopiak
Otsailak 15, 18:00
Guggenhein Entzungela
Salmenta-puntua: Leihatila eta webgunea
Plaza kopuru mugatua; musukoa jantzita eduki behar da une oro
Isabel Urrutia konpositore bizkaitarrak BOSen zuzendari tekniko Borja Pujolekin hitz egingo du orkestrarako egin duen azken obraren sortze-prozesuari buruz. Utopiak izeneko lan horretan, Urrutiak garrantzi berezia ematen dio orkestrako familia bakoitzaren tinbre-ezaugarriari eta, era horretan, soinu-perspektiben mundu aberats eta dinamikoa sortzen du.
José Luis Campanarekin batera, Isabel Urrutiak konposizio-metodo berri bat sortu zuen Parisko Radio France irratian: “World Timbres Mixture”. Haren bidez, munduko musika-tresna herrikoien tinbreak sartzen dira orkestra klasikoetan.
TopARTE programaren baitan, eta Museoaren 25. urteurrena dela-eta, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) elkarlanean arituko gara haren 100. urteurrenean.