Bilbao Orkestra Sinfonikoa ONCEren 5,5 milioi kupoitan

Datorren asteazkenean, martxoaren 9an,  zozketatuko den kupoiak Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango du protagonista, eta ONCEren 5,5 milioi kupoitan agertuko da estatu osoan, erakunde sinfoniakoaren sorreraren mendurrenarekin bat eginik.

Kupoiaren xehetasunak Juan Carlos Andueza ONCEren Euskadiko Lurralde Ordezkariak; Usue Vallejo ONCEren Euskadiko eta Kantabriako Joko Buruak; Javier Martínez Pozuelo ONCEko agente saltzaileak eman dute ezagutzera. Eta haiekin batera Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura Foru Diputatuak, eta Ibon Aranberri Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusiak.

Kupoia 1923ko argazki batek ilustratzen du, eta bertan Bilbao Orkestra Sinfonikoa osatu zuten lehen irakasleak ageri dira, Armand Marsicken gidaritzapean, Arriaga Antzokiko agertokira igota. Kupoia datorren asteazkenean, martxoaren 9an zozketatuko da beraz, Eguneroko kupoia denez, 1,5 euroan eskaintzen da, 35.000 euroko 55 sari bost zifratan. Beste 0,5 euroren truke, seriean ere jokatuz, hilean 3.000 euroko “paga” bat 25 urtez irabaztea eskaintzen du, 35.000 eurokoa.

ONCEk Euskadiko ekitaldirik esanguratsuenetako batzuk jasotzen eta islatzen jarraitzen du, eta herritarrek ONCEren jokoetan jartzen duten konfiantza eskertzen du; izan ere, horiei esker, EAEko erakundean afiliatuta dauden 3.400 pertsona itsu eta/edo ikusmen urria dutenek beharrezko prestazio sozial eta teknikoak jasotzen dituzte, erabat gizarteratzearen alde eginez.

Pandemiaren ondorioak gorabehera, saltzaileek, 2020ko konfinamenduan lan-jarduerarik gabe egon ondoren, ONCEren joko-produktuak eskaintzen jarraitu dute 2021ean, baita Euskadiko kale eta plazetan ere, eta era berean ekin diote urte berri honi ere.

ONCEren kupoiak erakundearen loteria sozial, seguru, arduratsu eta solidarioko produktuen parte dira; izan ere, diseinutik merkaturatu arte, kontrolik gabeko kontsumoak neutralizatzeko kontrolak ezartzen ditu, eta berariaz debekatzen du adingabeei saltzea edo kreditu bidez kontsumitzea, besteak beste. Erakundeak herritarrekiko erantzukizuna du, eta joko arduratsuko politika sustatzen du, Munduko Loteria Elkarteak eta Estatuko Loteria eta Totoen Europako Elkarteak definitutako ebaluazio- eta jarraipen-sistema zorrotzenekin.ONCEren kupoiak ONCEren 19.000 saltzaile inguruk merkaturatzen dituzte. Gainera, www.juegosonce.es webgunean eta baimendutako establezimendu laguntzaileetan eros daitezke.

100 urte musikaz blai

Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen lehen kontzertua Arriaga Antzokian, Armand Marsicken gidaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren beraren bultzadatik sortu zen. Lurralde horrekin harreman estua du, eta bertan egiten du bere jardueraren zatirik handiena.

Sortu zenetik, zuzendari titular izan ditu Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jesús Arámbarri, José Limantour, Antoine de Babier, Rafael Frühbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alcántara, Juanjo Mena, Günter Neuhold eta 2015etik Erik Nielsen.

BOSek etapa ezberdinak bizi izan ditu, bere birengatik penintsulako iparraldeko orkestratzat hartzen zen urteetatik hasi eta San Petersburgon edo Tokion, Japonian biran, eta Frantziako jaialdi garrantzitsuetan aldizka aritzera eraman duen nazioarteko hedapen berrieneraino. 2019ko urtarrilean, Omango Royal Opera Housen eskainitako «Madama Butterfly» antzezpenetan parte hartu zuen.

2012an bere 90. urteurrena ospatu zuen Schönbergen Gurreliederrak interpretatuz, Günter Neuholden zuzendaritzapean, kontzertuak zuzenean grabatu ziren eta Thorofonek CDan editatuta ere.

Orkestraren egoitza den Euskalduna Jauregian egiten duen kontzertu-denboraldi erregularraz gain, BOSek ganbera-musikako denboraldiak eskaintzen ditu Bilbon eta Bizkaian, lan pedagogiko garrantzitsua Kontzertu didaktikoen eta En familia delakoen bidez, eta musikaren bidez gizarteratze-jarduerak garatzen ditu. OLBEren operetan parte hartzen du aldizka fosoko orkestra gisa, eta lankidetza-ildoak mantentzen ditu Guggenheim Museoarekin, Bilboko Arte Ederren Museoarekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta Bilboko Arriaga Antzokiarekin batera.

Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek euskal musikaren bilduma interesgarria egin du Naxosentzat, Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escuderori eskainia. J. Rodrigo eta T. Takemitsu konpositoreen lanak ere grabatu ditu EMI JAPAN disketxerako, Kiyoshi Shomura gitarrista japoniarrarekin eta Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzarekin.

BOSen jarduera bere zale ugarien laguntzari eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ekarpenei esker garatzen da.