MUSIKA HURBILETIK – XV. zikloa
Musika paraleloak. Konpositore garaikideen arteko antzekotasun eta desberdintasunak
Irakaslea: Mercedes Albaina.
Zikloaren edukia
Hitzaldi-ziklo honetan aurrez aurre jarriko ditugu bina konpositore garaikidek osaturiko hiru bikote. Garai berekoak izan arren, jatorri desberdinekoak izango dira. Pareko inguruabar historikoak bizi izanagatik ere beren obretan suma daitezkeen desberdintasun estilistikoak nabarmenduko ditugu, baita antzekotasunak ere. Modu horretan Plutarcok bere «Vidas Paralelas» liburuan asmaturiko metodo biografikoaren aztarnak jarraituko ditugu.
Bikote bakoitza garai historiko jakin batekoa da. Horri esker, gainera, aukera izango dugu musika-hizkuntzaren eboluzioari loturiko bilakaera estetikoaren zati bati erreparatzeko, baita musika klasikoak kultura europarra eraikitzerakoan egindako ekarpenari erreparatzeko ere.
Alderatuko ditugun bizitzak eta partiturak honako hauek izango dira: Vivaldi-Bach, Verdi-Wagner eta Debussy-Strauss (Richard). Bikote horietako bakoitzarekin batera, emakumezko batek planteamendu historikoa eta estetikoa borobilduko du. Emakume horiek izango dira, ondoko hurrenkera honetan: Élisabeth Jacquet, Clara Wieck eta Cécile Chaminade.
Egunak, ordutegia, lekua eta prezioa
Oraingo honetan, laster Arte Ederren Museoan egingo diren eraberritze-lanak direla eta, zikloak 3 saio izango ditu.
- Egunak: 2022ko urriaren 19an eta 26an; azaroaren 2an. Asteazkenak.
- Ordutegia: 19:00etatik 20:15era.
- Zikloa nola egin:
1. aukera: Aurrez aurre: Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriumean.
2. aukera: Online: astean behin kode bat bidaliko da, saio bakoitzeko bideoak ikusi ahal izateko.
Tarifak
1. aukera.
33 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak).
40 € (Publiko orokorra).
2. aukera.
28 € (BOSeko abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren Lagunak).
38 € (Publiko orokorra).
Informazio gehiago eta izen-ematea
Aurten, irailaren 26tik aurrera, telefonoz edo emailez. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.
T. 658 721 059 • musikahazi@bilbaorkestra.eus