Jerzy Semkow funtsa

Aurkezpena

Colette Semkow BraseykJerzy Semkow poloniar-frantziar zuzendari ospetsuaren alargunak, bere senarraren musika funtsa dohaintzan eman zion Bilbao Orkestra Sinfonikoari, izan ere, zuzendariak eta orkestrak 12 urte baino gehiagoko (1994-2007) lankidetza harreman estua izan zuten.

BOSentzat ohore eta erantzukizun handia da maisu ospetsu eta maitatu honen funtsa kontserbatzeko ardura izatea. Ondare aberats eta esanguratsu hau jasotzean, gure historiaren zati handi bat kontserbatzen dugu. Semkow maisua bezalako zuzendaritza-profesional handien sustapenari eta lanari esker, urte batzuetan zehar orkestrak hazkunde profesional eta artistikoko etapaz gozatu zuen, eta garai hori ezinbestekoa izan da ehun urteko orkestrak azken 30 urteetan izan duen bilakaera azaltzeko.

Zuzendari batentzat oso garrantzitsua da bere musika funtsa (idatzia eta iruzkindua), eta horrelako baliabide garrantzitsua gure artxibora gehitu da Colette Semkow Brasey bere alargunak hala nahi izan duelako.

Ziur gaude erabaki hori hartu zuela Semkow maisuarentzat orkestra euskaldun hau, Bilboko Sinfonikoa, oso garrantzitsua izan zelako. Horrek asko pozten gaitu, bereziki kontuan hartzen badugu bere ibilbide profesional zoragarrian harreman estua izan zuela maila artistikoko eta ospe handiko beste orkestra handi batzuekin.

Ziurra dena da bere presentziak, izaerak, ezagutzek eta kalitate profesionalak eta gizatiarrak gure erakundean aztarna sakona utzi zutela. Aztarna hori orain ezabaezina izango da, gure artxiboan Semkow Funtsa baitugu.

Semkow funtsaren deskribapena

Semkow maisuaren musika-funtsean nagusiki zuzendaritza-partitura bilduma handi bat dago, eta gehienak berak landu zituen. Partiturekin batera arku-oharrak dituzten harizko kinteto batzuk daude, eta kasu askotan idatzita dago zein orkestrekin landu zituen obrak. Semkow maisuak argi eta garbi idazten zituen partiturak kolorezko arkatz edo errotuladore batekin, erregela batez lagunduta eta letra argiz; hori dela eta, haren oharrak erraztasunez jarrai daitezke.

Katalogoan 1400 sarrera baino gehiago daude 70 kutxatan gordeta. Ez da dokumentazio irizpiderik jarraitu materiala antolatzeko. Inbentarioa egitean eta gordetzean kontserbazio baldintza ezin hobeak bete dira, horrela azkar eta erraz kontsultatu ahal izateko.

Errepertorioari dagokionez, konpositore sinfoniko handiak nabarmentzen dira, eta horien artean Mozart eta Beethoven leku pribilegiatuan daude kontserbatutako beraien obra kopuruari erreparatuz gero. Hala eta guztiz ere, beste konpositore garrantzitsu batzuek presentzia handia dute baita ere, besteak beste, Brahms, Schumann, Mahler, Strauss eta Bruckner. Konpositore eslaviar ugari ere badaude. Hala, ohikoa da Tchaikovskyren, Prokofieven, Shostakovichen edo Rachmaninoven lanak aurkitzea; autore horien opera-lan asko eta asko kontsultatzeko aukera dago. Maisuaren jatorria kontuan hartuta, hainbat autore poloniarren obrak daude baita ere, adibidez Szymanowski, Lutowslaski edo Moniuszko. Halaber, obra barroko gutxi batzuk ere badaude, Bach edo Corellirenak besteak beste.

Pieza bitxienetako bat XIX. mendeko errusiar konposizio faltsu bat da, Mykola Ovsianiko-Kulikovskyren 21. Sinfonia. Mikhail Goldstein biolinistak 1940ko hamarkadan idatzitako iruzurrezko pieza da.

Argitaletxeei dagokienez, Breitkopf & Härtel, Bärenreiter, Eschig edo Dover klasikoez gain, bitxia da State Music Publisher argitaletxeak duen nagusitasuna. Sobietar Batasuneko argitaletxea izan zen eta ia-ia autore errusiar guztiak ordezkatzen ditu.

Giuseppe Verdi: Laudi alla vergine Maria
M. Mussorgsky: Boris Godunov.
Dmitri Shostakovichen operaren partituraren azala: Katerina Izmailova

Semkow funtsaren edukia

Semkov Funtsa osatzen duten materialekin egituratutako eta antolatutako zerrenda bat jarri dugu zuen eskura, kontsulta dezazuen.
Kontsultatu zerrenda PDFan   Kontsultatu zerrenda Excelean

Semkow funtsa kontsultatzeko arauak

  • Funtsa kontsultatzeko, aldez aurretik hitzordu bat eskatu beharko da, helbide honetara idatzita: archivo@bilbaorkestra.eus.
  • Eskatutako materialen eskaera-orria bete beharko da, eta bertan izen-abizenak, NANa, telefono-zenbakia, posta elektronikoa eta kontsultatu nahi diren materialen zerrenda adierazi beharko dira. 4 dokumentu bakarrik kontsultatu ahal izango dira aldi berean.
  • Debekatuta dago funtsaren edukia edozein euskarritan erreproduzitzea (fotokopia, argazkia, etab.). Eskatzailearen jabetzako material batean jaso ahal izango dira partituren inguruko oharrak.
  • Arkatzarekin eta borragomarekin baino ezingo da lan egin. Debekatuta dago funtsera boligrafoekin, errotulagailuekin edo antzekoekin sartzea.

Jerzy Semkow maisuak BOSekin eskainitako emanaldiak

1994ko maiatzaren 12an, osteguna, eta 13an, ostirala, 20:00etan

93-94 denboraldia, 18 abonamendua – Bilbo, Ayala Antzokia

I

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

El Rapto del Serrallo, Obertura K. 384

FRANZ SCHUBERT (1797 – 1828)

5. sinfonia si bemol maiorrean D. 485
I. Allegro
II. Andante con moto
III. Menuetto (Allegro molto) – Trio
IV. Allegro vivace

II

JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)

2. sinfonia re maiorrean Op. 73
I. Allegro non troppo
II. Adagio non troppo
III. Allegretto grazioso (Quasi andantino)
IV. Allegro con spirito

1995eko apirilaren 20an, osteguna, eta 21ean, ostirala, 20:00etan

94-95 denboraldia, 14 abonamendua – Bilbo, Ayala Antzokia

I

GIOACHINO ROSSINI (1792 – 1868)

L’Italiana in Algeri, Obertura
Andante – Allegro

FRANCIS POULENC (1899 – 1963)

Piano eta orkestrarako kontzertua re minorrean
I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto
III. Finale: Allegro molto

Angeles Rentería eta Jacinto Matute, pianoak

II

HECTOR BERLIOZ (1803 – 1869)

Sinfonía fantástica Op. 14
. Ametsak eta pasioak / Ensueños y pasiones (Largo.Allegro agitato e appassionato assai)
II. Dantza / El baile (Allegro non troppo)
III. Landa giroko eszena / Escena campestre (Adagio)
IV. Oinazerantz / Marcha al suplicio (Allegretto non troppo)
V. Akelarre gau bateko ametsa / Sueño de una noche de aquelarre (Larghetto. Allegro)

1996ko azaroaren 7an, osteguna, eta 8an, ostirala, 20:00etan

96-97 denboraldia, 06 abonamendua – Bilbo, Ayala Antzokia

I

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

Divertimentoa re maiorrean K. 125a [136]

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

35. sinfonia re maiorrean Kv. 385 “Haffner”
I. Allegro con spirito
II. Andante
III. Menuetto – Trio
IV. Finale: Presto

II

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

6. sinfonia si minorrean Op. 74 “Patética”
I. Adagio
II. Allegro con grazia
III. Allegro molto vivace
IV. Finale: Adagio lamentoso – Andante

1996ko urtarrilaren 29an, osteguna, eta 30ean, ostirala, 20:00etan

97-98 denboraldia, 09 abonamendua – Bilbo, Ayala Antzokia

JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)

3. sinfonia fa maiorrean Op. 90
I. Allegro con brio
II. Andante
III. Poco allegretto
IV. Allegro

Atsedenaldia

RICHARD WAGNER (1813 – 1883)

Tristán eta Isolda, Preludioa eta amodioz hiltzea

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

Francesca da Rimini, Opus 32

1999ko urtarrilaren 25ean, osteguna, eta 26an, ostirala, 20:00etan

98-99 denboraldia, 09 abonamendua – Bilbo, Ayala Antzokia

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

39. sinfonia mi bemol maiorrean K. 543
I. Adagio – Allegro
II. Andante con moto
III. Menuetto: Allegretto
IV. Finale: Allegro

Atsedenaldia

DMITRI SHOSTAKOVICH (1906 – 1975)

6. sinfonia si minorrean Op. 54 (Orkestrak lehen aldiz eskainitakoa)
I. Largo
II. Allegro
III. Presto

1999ko irailaren 30ean, osteguna, eta urriaren 1ean, ostirala, 20:00etan

99-00 denboraldia, 02 abonamendua – Bilbo, Euskalduna Jauregia

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

41. sinfonia do maiorrean, K. 551 “Jupiter”
I. Allegro vivace
II. Andante cantabile
III. Allegretto
IV. Molto allegro

Atsedenaldia

ANTON BRUCKNER (1824 – 1896)

7. sinfonia mi maiorrean
I. Allegro moderato
II. Adagio
III. Scherzo
IV. Finale

2000ko azaroaren 30ean, osteguna, eta abenduaren 1ean, ostirala, 20:00etan

00-01 denboraldia, 06 abonamendua – Bilbo, Euskalduna Jauregia

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Biolin eta orkestrarako kontzertua re maiorrean Op. 61
I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto. Attacca:
III. Rondo. Allegro
Silvia Marcovici, biolina

Atsedenaldia

JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)

2. sinfonia re maiorrean Op. 73

2002ko maiatzaren 9an, osteguna, eta 10ean, ostirala, 20:00etan

02-03 denboraldia, 14 abonamendua – Bilbo, Euskalduna Jauregia

GUSTAV MAHLER (1860 – 1911)

3. sinfonia re minorrean
I. Kräftig; Entschieden
II. Tempo di menuetto: Sehr mässig
III. Comodo; scherzando; ohne Hast
IV. Sehr langsam; misterioso
V. Lustig im Tempo und keck im Ausdruck
VI. Langsam; ruhevoll; empfunden

Felicity Palmer, mezzossopranoa
Bilboko Koral Elkartea

2003ko apirilaren 24an, osteguna, eta 25ean, ostirala, 20:00etan

02-03 denboraldia, 14 abonamendua – Bilbo, Euskalduna Jauregia

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

34. sinfonia do maiorrean Kv 388
I. Allegro vivace
II. Andante di molto
III. Allegro vivace

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

21. kontzertua do maiorrean pianorako eta orkestrarako K. 467
I. Allegro maestoso
II. Andante
III. Allegro vivace assai
Francois-René Duchable, pianoa

Atsedenaldia

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

36. sinfonia do maiorrean K. 425, “Linz”
I. Adagio – Allegro spiritoso
II. Poco adagio
III. Menuetto
IV. Presto

2003ko abenduaren 4an, osteguna, eta 5ean, ostirala, 20:00etan

03-04 denboraldia, 07 abonamendua – Bilbo, Euskalduna Jauregia

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)

3. kontzertua do maiorrean pianorako eta orkestrarako Op. 26
I. Andante
II. Andantino
III. Allegro ma non troppo
Josep Maria Colom, pianoa

Atsedenaldia

SERGEI RACHMANINOFF (1873 – 1943)

2. sinfonia mi minorrean Op. 27
I. Largo – Allegro moderato
II. Allegro molto
III. Adagio
IV. Allegro vivace

2004ko azaroaren 4an, osteguna, eta 5ean, ostirala, 20:00etan

04-05 denboraldia, 03 abonamendua – Bilbo, Euskalduna Jauregia

FRANZ LISZT (1811 – 1886)

Piano eta orkestrarako 1. kontzertua mi bemol maiorrean
I. Allegro maestoso
II. Quasi adagio
III. Allegretto vivace
IV. Allergo marziale animato
Jean Yves Thibaudet, pianoa

Atsedenaldia

JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)

1. sinfonia do minorrean Op. 68
I. Un poco sostenuto
II. Andante sostenuto
III. Un poco Allegretto e grazioso
IV. Adagio – Piú Allegro

2007ko ekainaren 31n, osteguna, eta ekainaren 1ean, ostirala, 20:00etan

06-07 denboraldia, 17 abonamendua – Bilbo, Euskalduna Jauregia

PIOTR ILYICH TCHAIKOVSKY (1840 – 1893)

Piano eta orkestrarako 1. kontzertua si bemol minorrean Op. 23 TH 55
I. Allegro non troppo e molto maestoso
II. Andantino semplice – Prestissimo – Andantino semplice
III. Allegro con fuoco
Stephen Hough, pianoa

Atsedenaldia

JOHANNES BRAHMS (1833 – 1897)

4. sinfonia mi minorrean Op. 98
I. Allegro non troppo
II. Andante moderato
III. Allegro giocoso
IV. Allegro energico e passionato

Jerzy Semkow. Biografia

Jerzy Semkow orkestra zuzendari poloniarra izan zen. 1928ko urriaren 12an jaio zen Radomskon eta Lutryn hil zen 2014ko abenduaren 23an 86 urte zituela.

Zuzendari ospetsua izan zen, bai operan bai kontzertuetan. Bere mentoreak izan ziren besteak beste Erich Kleiber, Bruno Walter eta Tullio Serafin. 1954an hasi zen zuzendari lanetan Leningradon (gaur egun San Petersburgo dena) Yevgueni Mravinsky XX. mendeko zuzendari handienetakoarekin, eta bere laguntzailea eta kide estua izan zen 1956ra arte. Ondoren, hurrenez hurren Varsoviako Opera Nazionalaren Antzokian zuzendari artistikoa eta zuzendari iraunkorra izan zen (1958-1959); Varsoviako Opera Nazionaleko zuzendari nagusia (1959-1962); Danimarkako Operakoa eta Danimarkako Errege Orkestrakoa Kopenhagenen (1966-1976); RAI Orkestrakoa Erroman eta St. Louiseko Orkestra Sinfonikoko musika zuzendaria (1975–1979) eta Rochesterreko Orkestra Filarmonikoko musika aholkularia eta zuzendari titularra (1985–89). Zuzendari gonbidatu gisa jardun zuen Milango Scala Operan, Erromako, Florentziako, Veneziako (La Fenice), Ginebrako, Londresko (Covent Garden) opera antzokietan eta Moskuko Bolshoi antzokian.

Hainbat opera ekoizpen zuzendu zituen eta kontzertuak eskaini zituen (nagusiki Mozarten errepertorioarekin) d’Aix-en-Provenceko nazioarteko jaialdian. Jerzy Semkowk Europako, Amerikako eta Australiako orkestra sinfoniko garrantzitsuenetako asko zuzendu zituen.

1994 eta 2007 artean gonbidatu oso ohikoa izan zen Bilboko Orkestra Sinfonikoan. 10 urte baino gehiagoan Bilboko taldea zuzendu zuen 12 alditan baino gehiagotan, eta horrela, zuzendari poloniar-frantsesaren eta orkestraren artean harreman oso berezia eta estua sortu zen.

Jerzy Semkowren jarduera batzuk gazteei zuzenduta egon ziren, adibidez kontzertuak zuzentzen zituen eta hitzaldiak eta masterclasseak eman zituen.

Jerzy Semkowk hainbat grabaketa egin zituen, bereziki Columbia, His Master’s Voice, Fona eta Musa (Polish Phonographic Company) konpainiekin. Jatorrizko bertsioan egin zuen Boris Godounoven grabaketak (Martti Talvelak egin zuen paper nagusia) sari asko jaso zituen, baita ere Saint-Louisko orkestrarekin eta abesbatzekin grabatu zituen Beethovenen obrek. Aipatzekoak dira baita ere Schumannen sinfonia osoak, Brahmsen sinfoniak, Beethovenen, Tchaikovskyren eta Scriabinen hainbat sinfonia, Igor Borodin Printzearen grabaketa eta Karol Szymanowskiren konposizio garrantzitsuenen zikloan, bere hirugarren eta laugarren sinfoniak. Jerzy Semkowk “Urrezko Diskoa” jaso zuen Mozarten sinfonien bere interpretazioengatik.

Jerzy Semkowk erlijio musikaren forma handiak ere landu zituen: Mozarten Requiema Chopinen heriotzaren 150. urteurrenean Eurovisionen Parisko Eglise de la Madeleinen eskainitako omenaldi kontzertu handi batean, Orchestre national de Francerekin eta Chœur de Radio-Francekin, Beethovenen Meza do maiorrean Parisen baita ere, eta Mozarten Meza do minorrean Parisko Notre-Damen Parisko Erlijio Musika Jaialdian.

Jerzy Semkow Polonian jaio zen, Colette Semkow Braseyrekin ezkondu zen eta frantziar herritarra zen. Arteen eta Letren Zalduna izan zen, ofiziala eta gero komandantea eta Varsoviako Frédéric-Chopin akademiako honoris causa doktorea (2005) eta Lodzeko musika akademiakoa baita ere (2013). Gloria Artis Poloniako Urrezko Ordenaren domina eman zioten baita ere.

2017ko urrian bere emazteak fundazio bat sortu zuen Sionen (Suitza) musika klasikoa zuzendariari gustatzen zitzaion moduan sustatzeko. Promozio horren barnean, Polonian eta Suitza frankofonoan musika hezkuntzaren alde egiten da eta ekitaldiak antolatzen dira entzuleak musika klasikoa entzutera ohitu daitezen.